LABI Euskadi
2021/01/10 - 19:15
Jonan Fernandezek ez du iraganean hartutako neurririk hartzea baztertzen
LABIko Batzorde Teknikoa bihar, astelehena, bilduko da berriro. Koordinatzaileari egindako elkarrizketa zabalagoa, Gaur Egun albistegian, 20:00etan ETB1en.
2021/01/08 - 17:15
Jonan Fernandez: "Ez dugu baztertzen aurretik egon diren neurriak berriro ezartzea"
LABIren mahai teknikoko koordinatzaileak ziurtatu du datorren asteleheneko bileran neurri berriak har ditzaketela, "ziurgabetasun egoera honi aurre egiteko".
2021/01/08 - 15:24
Egoera kezkagarritzat jo du LABIk, baina ez du oraingoz neurri berririk proposatu
Aste honetan egin duten bigarren bilera izan da gaurkoa. Astelehenean berriro bilduko dira, eta orduan iragarriko dute EAEn indarrean dauden covid-19aren aurkako neurriak zorroztuko dituzten ala ez.
2021/01/08 - 12:52
Bingen Zupiriaren ustez, indarrean dauden neurriak nahikoak izan daitezke
Astelehenean elkartuko den LABIren aholku batzordearen atarian, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak egun indarrean dauden neurriak betetzean egin du azpimarra.
2021/01/06 - 10:06
Egoera "oso larria" dela esan du Urkulluk, eta Gabonetako eraginaz ohartarazi du
Lehendakariak ohartarazi duenez, covid-19aren bilakaera "negatiboa eta kezkagarria" da EAEn, eta joera hori "datozen egunetan baieztatu daiteke, beraz, ospitaleratzeetan ere eragina izango du".
2021/01/06 - 09:12
Errege egunean kontuan hartu beharreko covid-19aren aurkako neurriak EAEn
Gehienez sei lagun elkartu ahalko dira eta konfinamendu perimetralak indarrean jarraituko du.
2021/01/04 - 16:42
LABIko teknikariek ez dute neurri berririk proposatu eta ostiralean bilduko dira
Ez dute proposatu covid-19a ez hedatzeko neurri berririk. Horrela, datorren ostiralean, hilak 8, eta astelehenean, hilak 11, bilduko dira berriro.
2021/01/04 - 07:30
LABIren batzorde teknikoak pandemiaren bilakaera aztertuko du gaur
12:00etan izango da bilera. Topaketa Eguberrietako jai nagusiak amaitu ondoren egingo da. Horrek ez du esan nahi neurri berriak hartuko direnik. LABI aholku batzordea urtarrilaren 11n bilduko da.
2021/01/01 - 21:16
Kutsatzeen datuak mantentzen badira, hilaren 11ra arte ez da neurri berririk ezarriko
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu duenez, gaitzaren bilakaeraren arabera hartuko dituzte erabakiak, baina "LABIren hurrengo bilera hilaren 11n izatea izango litzateke logikoena".
2020/12/31 - 12:27
Etxeratze-agindua 00:30ean ezarriko da gaur EAEn eta 23:00etan Nafarroan
Euskal Autonomia Erkidegoan 00:30ean ezarriko da etxeratze-agindua, eta gehienez sei lagun elkartu ahalko dira, Nafarroan bezala, baina Foru erkidegoan 23:00etan mantenduko da etxeratze-agindua.
2020/12/31 - 12:11
"Ezin da baztertu Gabonen eragina hautematea, beraz, alerta gorena"
Gabonetako ospakizunek kutsatzeen beheranzko joera "arriskuan" jarriko ote duten beldur da Jonan Fernandez. Haren ustez, gazte batzuek ez dituzte neurriak betetzen eta arauak haustea goratzen dute.
2020/12/23 - 13:50
Etxeratze agindua 00:30ean etxera itzultzeko da, ez topaketetarako
Familia afariak hamar lagunekoak izan daitezke Gabon gauean, baina sei lagunetara mugatu dute Urtezahar gauean.
2020/12/23 - 10:05
Gabonetako egun seinalatuetan taberna eta dendek 18:00etan itxi beharko dituzte ateak
Helburua da, beraz, jende pilaketak, aglomerazioak ekiditea. Egoera horietan erlaxatzen garelako eta kutsatze arriskua areagotzen delako.
2020/12/22 - 20:20
Gabonetan neurriak zorroztea erabaki du Eusko Jaurlaritzak
Etxeratze agindua 00:30era aurreratu dute eta dendak eta tabernak 18:00etan itxiko dituzte egun seinalatuetan. Abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean gehienez 6 pertsona elkartu ahalko dira etxean.
2020/12/22 - 18:01
LABIk 'bide orria' ezarriko du datozen aste eta hilabeteetarako neurriekin
Goizean egin den Gobernu Kontseiluaren ostean, Zupiriak adierazi du goizeko LABIren Kontseilu Teknikoak LABIren Aholku Batzordeari aurkeztuko dizkiola arratsaldean ondorioak eta proposamenak.
2020/12/22 - 10:15
Gaur erabakiko du LABIk Gabonetarako neurri berriak ezarri ala ez
Goizean, Batzorde Teknikoak egoera aztertu eta balizko neurriak proposatuko ditu, eta, ondoren, 17:00etan, Aholku Batzordeak erabakiko du neurririk hartzen duen.
2020/12/21 - 12:10
Urkullu: 'LABIren erabakiak deshinibizioari muga jartzera bideratuko dira'
Iñigo Urkulluk elkarrizketa batean adierazi duenez, LABIren erabakiak herritarren "erlaxazioari eta desinhibizioari muga jartzera" bideatuko dira.
2020/12/20 - 12:45
Urkullu lehendakariak Gabonetako osasun neurriak azaldu ditu bideo batean
Eusko Jaurlaritzak argitaratutako bideo batean, Iñigo Urkulluk Gabonetako otorduetako bilkuren eta mugikortasunaren murrizketak azaldu ditu, besteak beste. Bizitzak babesteko elkartasuna eskatu du.
2020/12/18 - 15:46
Gabonetarako hartutako neurriei eustea gomendatu dute LABIko teknikariek
Eusko Jaurlaritzako adituak datorren asteartean bilduko dira berriro. Nafarroako Gobernuak esan du neurriak zorroztuko dituztela datozen egunetan kutsatze kopuruak gora egiten badu.
2020/12/18 - 15:37
Gabonetarako hartutako neurriei eustea gomendatu dute LABIko teknikariek
Adituek bilera egin dute goizean, eta ebatzi dute edozein erabaki hartu baino lehen "bilakaera epidemiologikoaren behaketa egun batzuez luzatzea" dela onena. Hala, asteartean bilduko dira berriro.