LABIko teknikariek ez dute neurri berririk proposatu eta ostiralean bilduko dira
Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) batzorde teknikoak ez du proposatu covid-19a ez hedatzeko neurri berririk gaur egin duten bileran. Gauzak horrela, ez dute berriro bilera bat egingo ostiralera arte, hilaren 8ra arte, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez.
Organo horrek datu epidemiologikoen bilakaeran oinarrituta jarraitu beharreko neurriak proposatzen ditu, eta, ondoren, Iñigo Urkullu lehendakaria buru duen LABIren aholku batzordeak horien gainean erabakitzen du aldian-aldian.
Era horretan, teknikariak Euskal Autonomia Erkidegoko pandemiaren azken egunetako bilakaera aztertzeko bildu dira, Gabon-gau, Eguberri, Urtezahar eta Urteberri egun nagusiak amaitu ostean.
Astelehen honetan, EAEn egindako koronabirus proben positibotasun tasa ia puntu bat jaitsi da azken 24 orduetan; izan ere, igandean % 6,8ra jaitsi zen, eta, egun horretan ere, atzemandako kutsatze berriak murriztu egin ziren, 362 positiborekin.
Bilera horretan, mahai teknikoak egoera epidemiologikoaren azterketa egin du, baina ez du neurri berririk ezartzea proposatu. Horrela, datorren ostiralean, hilak 8, eta astelehenean, hilak 11, bilduko dira berriro.
Albiste gehiago gizartea
Auto erakustaldi bateko hainbat zaletu harrapatuak izan dira Galdakaon
Ezbeharra Urreta auzoko San Juan jaietan gertatu da. Zaurituak Galdakaoko ospitalera eraman dituzte baina gehienak arin zaurituta daude, lehen informazioen arabera.
Oraindik ere ikusten da ostiraleko sutearen ke arrastoa Gasteizko LEA-Lascaray enpresan
Gasteizko LEA-Lascaray enpresaren atarian hau da gaurko irudia. Oraindik ke arrastoa ikus daiteke, ostiraleko zoritxarreko sutearen ondorioz. Sugarrak kontrolpean dituzte, baina guztiz amatatu gabe daude oraindik. Enpresa erabat suntsituta geratu da, baina jabeek berreraiki egingo dutela jakinarazi dute.
Nico Williamsen irudia ezabatu dute ezezagunek, Barakaldon margotu zieten muraletik
Pintaketa bat agertu da Athleticeko jokalaria agertzen zen espazioaren gainean: "Joan edo geratu, errespetua galdu duzu". Bartzelona Futbol Klubaren balizko fitxaketarekin lotuta egon daiteke erasoa. Muralaren egilea oso haserre agertu da eta Athleticetik adierazi dute "Carlos Lopezen muraletik Nico Williamsen irudia ezabatu dutenek" ez dutela "Athletic ordezkatzen".
Hiru adin txikiko zauritu dira Castro Urdialesen, atrakzio batean istripua izanda
Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte hiru zaurituak. Batek pronostiko erreserbatuko zauriak ditu, eta beste biak arin zauritu direla jakitera eman da.
Maiatzean Bakion desagertutako gizonarena izan daitekeen gorpua aurkitu dute Asturiasen
Maiatzaren 27an, 52 urteko gizon bat desagertu zen Bakioko hondartzara joan ostean. Euskadiko larrialdi zerbitzuek abisua jaso bezain pronto hasi zituzten desagertua aurkitzeko lanak baina ez zuten lortu. Matxitxakoko lurmuturraren eta Lemoizen artean itsasoan egin ziren miaketak.
“Elkartasun zapia”, Gazako herriari elkartasuna adierazteko kanpaina
Gernika-Palestina herri ekimenak “Elkartasun zapia” udako kanpaina aurkeztu du gaur Gasteizen. Zapia jaietan erabiltzeko proposatu dute, Gazako herriari elkartasuna adierazteko. Hiri eta herrietako jai eragile askorekin elkarlanean, Gernika-Palestinak gazatarren aldeko aldarrikapena jai guztietan presente egotea nahi du.

Baso-suteak sortzeko arrisku "handia" eta "oso handia" Nafarroan
Horren aurrean, tenperatura altuak diren bitartean, sua eragin dezakeen edozein jarduera saihesteko gomendatu du SOS Nafarroak.
Gasteizko Udalak "itzalitzat eta erabat kontrolatutzat" jo du LEA fabrikan izandako sutea
Udaleko Larrialdi Plana desaktibatu dute eta oraindik itxita zeuden errepideak zabaldu dituzte dagoeneko.
EITBk aitortza jaso du EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko graduazio ekitaldian
Dozenaka ikaslek jaso dute diploma, eta ekitaldia aprobetxatuz, EITBri saria eman diote gizarteari egiten dion ekarpenagatik. Bertan egon dira Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusia, Arantza Ruiz Albistegietako zuzendaria eta Lontzo Sainz EITBko Estrategia eta Ikerketa burua.
Gasteizko LEA enpresaren lantegiko sutearen aireko irudiak
Gaur arratsaldean izandako sute handia kontrolatutzat jotzen da, ez baita zabaltzerik espero, baina erabat itzaltzeko "denbora" beharko da. Suteak ez du zauriturik utzi, baina bi auzo konfinatu behar izan dituzte bi orduz, ke handia dela eta. Sutea 13:45 inguruan hasi da, eta litekeena da enpresara produktu kimikoak eramaten ari zen zisterna-kamioi batek eragitea ezbeharra.