LABI Euskadi
2020/11/19 - 23:40
Jaurlaritzak orain arteko neurri murriztaleei eutsiko die abenduaren 10a arte
Neurriak "eraginkorrak" izaten ari direla uste du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. "Ondo goaz, baina ez gaude ondo", azpimarratu du.
2020/11/19 - 15:16
Dirudienez neurri murriztaileei eutsiko zaie, gutxienez abenduko zubia pasa arte
Izan ere intzidentzia tasa metataua 100.000 biztanleko 60 kasura jaistea da Jaurlaritzaren helburua eta oraindik 781ean dago.
2020/11/19 - 11:57
EAEn indarrean dauden neurriak zorroztuko dituzten ala ez aztertuko du gaur LABIk
Pandemiaren bilakaeraz ere arituko dira arratsaldeko hitzorduan. Behin bilera bukatuta, Sagarduik erabakien berri emango du, eta eitb.eus-en zuzenean ikusi ahalko duzue Osasun sailburuaren agerraldia.
2020/11/16 - 11:19
Jonan Fernandez: ''Gabon desberdinak biziteko prestatu behar dugu''
Jonan Fernandezek adierazi duenez, neurri sorta prestatuko du Jaurlaritzak datozeen asteetan herritarrek Gabonak prestatzen joateko.
2020/11/16 - 10:03
Aurki gabonetarako irizpideak emango ditugu, gomendio gisa eta dekretuz'
Okerrerako joera aldatu den arren, murrizketarik ez da arinduko laburrean, LABIko koordinatzailearen arabera. Gabonetara begira eskatu du erosketak aurrerapenez egin daitezen, pilaketak eragozteko
2020/11/05 - 22:30
Urkullu: "Etxeko konfinamendua ezarri behar ez izatea espero dut"
Lehendakariak uste du etxeko konfinamendua ezarri aurretik neurri berrien eraginkortasuna egiaztatu behar dela. Neurri horiek azaro guztian egongo dira indarrean.
2020/11/05 - 22:04
Jaurlaritzak ostalaritza ixtea eta etxeratze-agindua 22:00etara aurreratzea agindu du
Larunbatetik aurrera izango da indarrean. Lehendakariak esan du egoera gero eta "kezkagarriagoa" dela, eta ospitaleen berehalako "kolapsoa" izateko arriskurik ez badago ere, "mehatxu" bat dela.
2020/11/05 - 21:37
Larunbatetik aurrera ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduak itxita egongo dira
Kanpoan geratzen dira hoteletako eta beste ostatu batzuetako jantokiak, egoiliarrei zerbitzua emateko. Jatorduak etxez etxe prestatu eta zerbitzatu ahal izango dira.
2020/11/05 - 21:19
Hauek dira Jaurlaritzak iragarritako neurri murriztaile berriak
Jaurlaritzak ostalaritza ixtea eta etxeratze-agindua 22:00etarako aurreratzea agindu du.
2020/11/05 - 19:09
Jaurlaritzak murrizketa gehiago iragarriko ditu gaur arratsaldean
eitb.eus-ek zuzenean streaming bidez eskainiko du Jaurlaritzaren agerraldia.
2020/11/05 - 16:13
Taldean korrika egitea edo bizikletan ibiltzea debekatu ditu Jaurlaritzak
Sei pertsonako taldeak osatu ahalko dira paseatzeko. Maskara derrigorrezkoa da bizikletan ibiltzeko hiriguneetan; ez, ordea, menditik ibiltzeko.
2020/11/03 - 15:36
Lehendakariak ostegunean erabakiko du neurri are murriztaileagoak hartuko dituen
Itxialdi orokorraren aurretik, har daitezkeen neurri guztiak agortzea da Jaurlaritzaren asmoa.
2020/11/03 - 14:10
Urkulluk ostegunerako deituko du LABI aholku batzordearen bilera
Eusko Jaurlaritzak azpimarratu duenez, "ezin gara etxean geratu hiru hilabetero". Hori horrela, etxeko konfinamendura heldu baino lehen "neurri gehiago" har daitezkeela ohartarazi du.
2020/11/02 - 20:59
Ez, Urkulluk ez du esan asteazkenean konfinamendua ezarriko duela
Sare sozialen bidez zabaltzen ari den irudi batean ikusten dena ez da egia, Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du "etxeko konfinamendua azkeneko aukera" dela.
2020/11/02 - 17:43
Euskotrenek LABIri erantzun dio gaitasunaren ia % 100ean ematen ari dela zerbitzua
Gainera, Metro Bilbaok adierazi du ez dela bideragarria maiztasuna augaritzea, eta Lurraldebusek edukiera % 80ra jaitsi duela.
2020/11/01 - 14:24
"Bilera sozialak ezinbestekora murriztea" gomendatu du Eusko Jaurlaritzak
COVID-19ari eusten saiatzeko gizarteari hamar gomendio eman dizkio EAEko Exekutiboak, indarrean dauden neurri murriztaileen osagarri izateko.
2020/10/29 - 12:04
Nola eragingo diote garraioari EAEko neurri murriztaile berriek?
Garraio publikoan ez da edukiera mugarik ezarriko, baina bai ordutegiari dagokionez: azken bidaia gauerdian abiatu beharko da (taxiak eta ibilgailu gidaridunak salbuetsita daude).
2020/10/29 - 11:58
Nola egin ahal izango da kirola neurri murriztaile berriekin?
Neurri orokor moduan, taldeko edozein kirol-jarduera etenda geratzen da, federatua edo eskolakoen kirol-entrenamenduak izan ezik. Profesionala ez den lehiaketa oro, bertan behera.
2020/10/29 - 11:27
EAEko ostalaritzan ezarri dituzten neurri zehatzak
Besteak beste, taberna eta jatetxeek ezingo dituzte 6:00ak baino lehenago ireki, eta ezta 23:00ak baino beranduago itxi ere.
2020/10/27 - 15:21
Zalantza ugari, neurriak indarrean sartu eta lehen egunean
Ehunka galdera mahai gainean, neurri berriak indarrean sartu direnetik. Larrialdietako boluntario digitalen VOST taldean ere denak erantzun ezinda dabil.