EAEn indarrean dauden neurriak zorroztuko dituzten ala ez aztertuko du gaur LABIk
LABI Euskadiko Babes Zibileko Planaren aholku batzordearen ostegun arratsaldeko batzarrean hartutako erabakien berri emango du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak, hitzordua bukatutakoan. Iñigo Urkullu lehendakariak zuzendutako bilera horretan, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko hartutako neurriek izandako emaitzak aztertuko dituzte. Esan bezala, Sagarduiren agerraldia bilera bukatutakoan hasiko da, eta eitb.eus-en zuzenean emango dugu.
Aurreikusitakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan pandemiak izan duen bilakaeraz ere jardungo dute arratsaldeko saioan.
Sagarduiren hitzetan, ez dute aldaketa garrantzitsurik aurreikusi, indarrean dauden neurriei eustea salbu.
Legebiltzarreko ohiko saiora iristean, sailburuak berretsi du datuek "hobekuntza txiki bat" izan dutela, aurreko asteetakoekin alderatuta. Halere, argi utzi du kutsatze maila oraindik ere handia dela, eta ezin garela lasaitu.
Gauzak horrela, Sagarduik esan du birusaren bilakaerak hobera egiten badu eta aurki txertoa heltzen bada, gerta litekeela COVID-19a "eragozpen gisa" ikustea, "gaixotasun moduan barik".
Zupiria, neurri murriztaileei eustearen alde
Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak ostegun honetan baieztatu duenez, egungo egoera epidemiologikoa kontuan izanda, "zentzuzkoena litzateke indarrean dauden neurriak abenduko zubia bukatu arte luzatzea".
Bizkaia Irratian egin dioten elkarrizketan, Zupiriak nabarmendu du egoera ez dela ona, "hasteko, kutsatzeen mailak askoz txikiagoa izan beharko lukeelako". Azken 14 eguneko datuek erakusten dute 100.000 biztanleko 800 kasu inguru daudela Euskadin, eta "egoera ontzat emateko 50-60 kasu egon beharko lirateke".
Era berean, onartu du ospitaletan eta zainketa intentsiboetako unitateetan "presio handia" dagoela. "Jende asko dago egoera larrian, eta horrek beste gaixotasun batzuekin lotutako zainketak eta ebakuntzak atzeratzea ekarri du. Beraz, egoera larria da", azaldu du.
"800 kutsatzetik 50era jaisteko, bide luzea dugu aurretik, eta horregatik erabaki dugu neurri zorrotzak hartzea. Lehendakariak iragarri zuen 15 egunetan berraztertuko zituztela neurri horiek, baina hilabeterako zirela. Hilabete abenduaren 5ean beteko da, eta, gauzak dauden moduan egonda, zentzuzkoena litzateke zubia bukatu arte neurririk ez malgutzea", adierazi du.
Gabonak
Gabonei buruz azpimarratu du oraindik ez dutela erabakirik hartu, "baina guztiok egin beharko genuke horren gaineko gogoeta, egoerak etengabeko tentsioa dakarrelako".
Bere egoera pertsonala hizpide hartuta, Zupiriak gaineratu du familiarekin, lankideekin eta lagunekin elkartu ohi dela gabon festetan, nahiz eta aurten ez duen horrelakorik egingo.
"Gure familian erabaki dugu ez garela batuko, etxekoak soilik, eta horrenbestez, ez dugula familia bisitatuko. Abenduaren 24ko eta 31ko poteoak ere beste baterako utziko ditugu, eta ez dugu lagunarteko bazkari edo afaririk antolatuko. Gure erabaki pertsonala da", azaldu du.
Txertoa
Bukatzeko, gogora ekarri du Osakidetzako eta Osasun Saileko arduradunak Estatuko osasun arduradunekin harremanetan daudela, txertoaren prozesua antolatzeko: "non eta nola banatuko den, edo non eta nola gordeko den".
Edozein modutan, "oraindik ez dago gure esku, ezta Estatuaren edo Europaren esku ere. Ez dago txertorik, hortaz, itxaroteko, antolatzeko eta prestatzeko unea da orain, betiere aintzat hartuta bide luzea dugula egiteko, eta zuhurtziaz jokatu behar dugula egoerari aurre egin ahal izateko", amaitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Sutea piztu da Urkila-Elgea mendilerroan, Barrundian
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Suhiltzaileak bertaratu dira.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.