Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tabernetan erositako edaria kalean ez kontsumitzeko deia egin du Jaurlaritzak

Bingen Zupiria bozeramaileak ohartarazi du jendea kalean bilduz gero, kutsatzeko arriskua areagotzen dela. Halaber, neurri murriztaileak abendura arte egongo direla indarrean esan du.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Kalean ez jateko eta ez edateko eskatu du Jaurlaritzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ostalariek kafea eta alkoholik gabeko edariak saltzeko aukera izango dute aurrerantzean, bezeroak etxera eramateko jatekorik eskatu ez arren. Alabaina, edari eta elikagai horiek kalean ez kontsumitzeko deia egin du Eusko Jaurlaritzak, COVID-19arekin kutsatzeko arriskua areagotzen dela ohartarazita.  

Okindegiek eta gozotegiek edariak saltzeko baimena zuten, baina ostalariei edaria saltzeko bi baldintza jarri zizkieten: janariarekin batera saltzea eta bezeroak aurretiazko hitzordua eskatzea. Horrek tabernarien haserrea eragin zuen eta Eusko Jaurlaritzak atzera egin du orain.

Bingen Zupiriak aitortu du araudi hori bidegabea zela ostalarientzat, okinekin eta gozogileekin alderatuz gero. Horrela, bada, azaroaren 6an onartutako dekretua egokitu egin dute, "kafea eta alkoholik gabeko edariak saltzea baimenduz, aldi berean janaria eskatu ez arren".

Horrez gain, establezimenduetan eskuratutako kafea edo alkoholik gabeko edariak kalean ez kontsumitzea gomendatu du Eusko Jaurlaritzak, jendea pilatuz gero, koronabirusarekin kutsatzeko arriskua areagotzen dela ohartarazita. Edari alkoholdunak eremu publikoetan kontsumitzea, berriz, galarazita dagoela gogoratu du.

Neurri murriztaileak abendura arte egongo dira indarrean

Bestalde, Zupiriak aurreratu du Eusko Jaurlaritzak ez duela asmorik neurri murriztaileak indargabetzeko eta litekeena dela gutxienez abendura arte mantentzea.  

Pandemia gelditzeko azken neurriak "oso gogorrak" direla, "oinarrizko eskubideak" murriztu dituztela eta ekonomian eragina dutela esan du.

Iñigo Urkullu lehendakariak ostegun honetarako deitu du Babes Zibilaren Planaren batzarra eta, bertan, aipatu neurrien eraginkortasuna eta osasun egoera aztertuko dituzte.

"Neurri horiek aztertuko dituzte, baina printzipioz hilabeterako jarri ziren indarrean", berretsi du Zupiriak.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X