Urkullu: "Etxeko konfinamendua ezarri behar ez izatea espero dut"
Koronabirusaren pandemia gelditzeko asmoz, tabernak eta jatetxeak ixtea eta pertsonen zirkulazioa 22:00etatik aurrera galaraztea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Halaber, dendak gehienez 21:00ak arte egon ahalko dira irekita.
Larunbat honetan indarrean sartuko diren neurri murriztaile berriak jakinarazteko egin duen agerraldian, Iñigo Urkullu lehendakariak baieztatu du etxeko konfinamendua azkeneko aukera dela eta berretsi du horren aurretik "beste hainbat alternatiba" badaudela.
"Neurri progresiboak eta proportzionalak hartu ditugu, oreka mantentzen saiatu gara, sektore askoren ekonomian eta herritarren harreman sozialetan eragina dutela jakinda", adierazi du kazetarien galderak erantzunez.
Urkulluk esan du ez duela konfinemndurik ezarri nahi, "ez behintzat martxoan, apirilean eta maiatzean egin zen moduan". Bere ustez, "badaude tarteko alternatibak eta gaur hartutako neurriak eraginkorrak izatea espero dut".
"Ez dut hurrengo agertokian jarri nahi, baina neurriak eraginkorrak ez badira, beste neurri osagarri batzuk hartu beharko ditugu, etxeko konfinamendua ezartzera iritsi gabe", azaldu du.
Ildo horretan, lehendakariak zehaztu du gaur iragarritako neurri berriak printzipioz azaro guztian egongo direla indarrean, baina hamabostean behin aztertuko dituztela, eta pandemiaren bilakaeraren arabera, "neurriak mantentzea edo horietako batzuk kentzea erabakiko dugu".
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik