LABI Euskadi
2021/07/07 - 11:37
Covid-19aren aurkako neurriak berrikusteko LABIren bilera hasi da
Azken egunetako covid kasuen gorakadaren aurrean, indarrean dauden murrizketetan aldaketarik egiten duen aztertu beharko du LABIk.
2021/07/06 - 22:42
Bizi Berri IV Plana: mailak, ordutegiak, edukierak eta gainerako neurriak
Eusko Jaurlaritzaren plan berria uztailetik urrira bitartean egongo da indarrean. Deseskalatzean aurrera egiteko nahiz neurriak gogortzeko irizpideak biltzen ditu dokumentuak.
2021/07/06 - 22:28
Hauek dira LABIk asteazken honetan ezar ditzakeen murrizketak
Jarduerak berandu jota goizaldeko ordubata baino lehen amaitzea, aforoak orokorrean %50era jaistea, bilkurak 4-6 pertsonara mugatzea eta ekitaldietako publikoa murriztea.
2021/07/06 - 16:19
Bizi Berri IV planak ostalaritzaren itxiera 01:00era aurreratzea aurrikusten du
Gaur bertan onartu den Bizi Berri IV planaren arabera, aurrikusten diren 3 mailetatik okerrenean dago Euskal Autonomia Erkidegoa une honetan.
2021/07/05 - 16:23
Datozen egunetan datuek okerrera egiten jarraituko dutela uste dute osasun arduradunek
Azken egunetan atzeman diren kutsatze askoren jatorria aisialdi bidaiak izan arren, Bingen Zupiriak ez du uste mugikortasuna berez arazo bat denik.
2021/06/30 - 17:35
Lehendakariak uztailaren 7rako deitu du LABIren bilera
Orain arte hartutako neurrien eraginkortasuna aztertuko dute eta, pandemiaren bilakera kontuan hartuta, deseskalatze planarekin aurrera segitzea edo ez erabakiko dute.
2021/06/28 - 13:16
Jonan Fernandez: "Aztertutako laginen % 15 delta aldaerakoak dira"
LABIren batzorde teknikoko koordinatzailearen ustez, uda amaitu aurretik lortuko dugu talde immunitatea, eta ez du uste txertaketa-irizpideak aldatu behar direnik gazteei txertoa lehenago jartzeko.
2021/06/18 - 22:39
Publikoa onartuko da kirol-ekitaldietan, baina aforo mugatuarekin
Publikoa harmailetara itzuliko da. 800 eta 1.200 pertsonako aforoa onartuko da oro har, eta esparru handietan, %30ekoa gehienez.
2021/06/18 - 22:33
Ostalaritzan, mahai bakoitzeko sei lagun elkartzea ahalbidetzen da
Ostalaritzak 02:00 arte zabaldu ahalko ditu ateak, eta mahaietara 6 lagun eseri ahalko dira. Bizkaiko ostalarien elkartetik balorazio positiboa egin dute.
2021/06/18 - 21:36
Ostalaritzaren eta jarduera kulturalen ordutegia 02:00ak arte luzatu du LABIk
Halaber, txokoak eta elkarte gastronomikoak irekiko dituzte. Gaueko aisialdiak, berriz, itxita jarraituko du. Neurri berriak larunbat honetan sartuko dira indarrean.
2021/06/18 - 20:42
Osasun larrialdi egoera indargabetzea aztertu dezake Jaurlaritzak 15-20 egun barru
Lehendakariak iragarri duenez, pandemiaren joerak positiboa izaten jarraitzen badu, gai hori izango du mahai gainean LABIk.
2021/06/18 - 20:18
Hauek dira larunbat honetan Euskadin indarrean sartuko diren neurri berriak
Ostalaritzaren eta jarduera kulturalen ordutegia 02:00ak arte luzatu du LABIk. Halaber, txokoak eta elkarte gastronomikoak irekiko dituzte. Gaueko aisialdiak, berriz, itxita jarraituko du.
2021/06/18 - 20:09
Hauek dira LABIk arindu dituen neurri guztiak
Neurri berriak larunbat honetan, hilak 19, sartuko dira indarrean.
2021/06/17 - 14:18
Deseskalatzea aurrera doa Euskal Herri osoan datuen bilakaera onari esker
Ipar Euskal Herrian maskara ez da jada derrigorrezkoa kanpoaldean. Nafarroak edukiera eta ordutegiak zabalduko ditu gauerditik aurrera eta EAE biharko LABIren erabakien zain dago.
2021/06/09 - 16:07
EH Bilduk LABI politikoa desagertzea proposatuko du pandemiari aurre egiteko legean
Koalizio abertzaleak uste du LABI teknikoa indartu beharko litzatekeela, independente eginda eta erabakiak berak hartuta. Iturgaizek ere (PP+Cs) uste du LABI "soberan" dagoela.
2021/05/31 - 22:54
Kultur ekitaldien ordutegia 24:00ak arte luzatzeak arnasa emango dio sektoreari
Kultura ekitaldien ordutegia gauerdira arte luzatuko da asteazkenetik aurrera. Aforoak handitzeko, ordea, itxaron egin beharko dute.
2021/05/31 - 22:41
Tabernen eta jarduera kulturalen ordutegia 24:00ak arte luzatuko dute EAEn
Horrez gain, ez da pertsona mugarik izango kirola aire zabalean egiterakoan, eta garraio publikoaren irteera ordutegia 24:00ak arte luzatzeko aukera egongo da.
2021/05/31 - 20:51
Euskadin asteazken honetan indarrean sartuko diren neurriak iragarri ditu Urkulluk
LABIk hartutako neurrien arabera, 24:00ak arte ireki ahalko dira taberna eta jatetxeak, eta kultur eta merkataritza jarduerak. Aire zabaleko kirolean pertsona kopuruaren mugarik ez da egongo.
2021/05/31 - 20:48
Pertsona-kopuru mugarik gabe egin ahalko da kirola aire zabalean
Orain arte, gehienez 6 pertsona elkartu ahal ziren aire librean kirola egiteko. Muga horrek indarrean jarraituko du espazio itxietan.
2021/05/31 - 16:17
16:30ean bilduko da LABI politikoa, murrizketak leundu ala ez erabakitzeko
Azken orduetan, zuhurtziaz neurriak modulatu eta errealitatera egokitzeko borondatea azaldu du Iñigo Urkulluk. Mahai gainean dagoen aukeretako bat ostalaritzan ordutegiak luzatzea da.