LABI Euskadi
2021/07/22 - 19:55
Jarduera ekonomiko guztiak 01:00ean itxiko dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Establezimendu eta ekitaldi guztietan edukierak gehiago mugatuko dituzte. Halaber, hiriguneetan musukoa erabiltzea nahitaezkoa izango da. Neurri berriak larunbat honetan egongo dira indarrean. Edukierari lotutakoak, berriz, astelehenetik aurrera bete beharko dira.
2021/07/22 - 19:48
Jarrai ezazu lehendakariaren agerraldia, zuzenean, LABIren bileraren ostean
Iñigo Urkullu lehendakariaren prentsaurrekoa, LABIk ostegun honetan, uztailak 22, onartutako neurrien berri emateko.
2021/07/22 - 17:41
Abuztuan, pandemia betean, Osasun Batzordea ez mantentzea deitoratu dute EH Bilduk eta Podemosek
EAJk eta PSE-EEk uko egin diote abuztuan Osasun Batzordea osatzeko eskaerari, eta Sagarduik, beraz, ez du abuztuan pandemiaren bilakaeraren berri emango.
2021/07/22 - 16:14
Egungo murrizketei eutsi eta neurri osagarriak hartuko ditu LABIk olatu berriaren eragina gutxitzeko
Pandemia osoko positiboen errekorra izan dugu bi egunez jarraian. Testuinguru honetan goizean bildu dira LABI teknikoa osatzen duten adituak eta arratsaldean, berriz, LABI politikoan hartuko dira erabakiak.
2021/07/22 - 14:20
LABIk murrizketa berriak ezartzea aztertuko du arratsaldean, pandemiak okerrera egin eta gero
Lehendakariak LABIren bileraren ostean egingo duen agerraldia zuzenean eskainiko du eitb.eus-ek, 18:00etatik aurrera.
2021/07/21 - 14:49
Lehendakariak ez du baztertzen murrizketa gehiago ezartzea pandemia geldiarazteko
Egoerak okerrera egin duela-eta, lehendakariak esan du LABIren batzorde zientifiko-teknikoak proposa ditzakeen neurrien zain dagoela, egoki iritzitako erabakiak hartzeko.
2021/07/19 - 10:17
LABI teknikoa bilduko da gaur, neurriak zorroztearen aukera mahai gainean duela
Ostegunean da batzekoa LABI instituzional edo politikoa, eta adituek egindako proposamena izango du aztergai.
2021/07/16 - 02:02
Udaltzaingoa eta Ertzaintza kalean izango dira goizaldean jende pilaketak ekiditeko
Bizikideak ez diren pertsonak eremu publikoetan biltzea galarazten duen dekretua gauerdian sartu da indarrean. Santurtziko Udalak hainbat eremu itxiko ditu eta kamerak jarriko ditu botiloiak saihesteko asmoz.
2021/07/15 - 16:21
Udaltzainak prest daude dekretu berriko arauak zaintzeko
Dekretu berriaren ardura udaletako udaltzainek izango dute, gaueko 00:00etatik goizeko 60:00ak arte kanpoan jende pilaketak desegin eta tokian tokiko isunak jartzekoa, alegia.
2021/07/15 - 16:17
Arau berria betearazteko Ertzaintza eta Udaltzaingoen arteko elkarlana indartuko da
Hala ere, Iñigo Urkullu lehendakariak norbanakoen erantzunkizunari dei egin dio beste behin, bizi dugun osasun egora gainditzeko.
2021/07/15 - 12:47
Aburto: ''Eskura ditugun baliabide guztiak erabiliko ditugu dekretua betearazteko''
Bilboko alkatearen ustez, "erantzukizunak ez du adinik" eta guztiok izan behar gara "konponbidearen parte eta ez arazo".
2021/07/14 - 22:22
Jaurlaritzak hondartzak eta parkeak itxiko ditu 00:00etatik 06:00etara
Goizaldean parkeetan, plazetan eta bestelako eremu publikoetan ematen diren jende pilaketak saihestu nahi ditu neurri horren bidez LABI instituzionalak.
2021/07/14 - 21:26
Bizikideak ez diren pertsonen topaketak kalean 00:00etatik 06:00etara garaziko ditu Euskadik
Goizaldean parkeetan, plazetan eta bestelako eremu publikoetan ematen diren jende pilaketak saihestu nahi ditu neurri horren bidez LABI instituzionalak. Murrizketa berria ostiralean sartuko da indarrean.
2021/07/14 - 17:45
Lehendakariak prebentzio neurri osagarriak proposatuko ditu LABIren hurrengo bileran
LABIko teknikariek egungo murrizketei eustea eta "prebentzio neurriren bat" eranstea proposatu dute.
2021/07/08 - 16:32
Ertzaintzak eta Udaltzaingoak patruilak indartuko dituzte asteburuan botiloiak ekiditeko
Kalean, bilkuretan, terrazetan, jatetxeetan, leku guztietan arduraz jokatzeko deia egin du Bujanda ertzainburuak.
2021/07/08 - 12:12
Neurrien dekretua indarrean sartu da; espresuki debekatzen ditu jaiak
Testuak jasotzen duenez, prebentzio neurriak betetzen ez diren eta pertsonak pilatzea dakartzaten "bilkuretan, festetan edo ekitaldietan parte ez hartzeko betebeharra ezartzen da". Gainerako neurriak ekainaren 19koak dira.
2021/07/07 - 16:25
Dekretu berriak bilkurak eta festak debekatzen ditu eta isunak aurreikusten ditu
Lehendakariak azaldu duenez, lehen ere eragotzita zegoen, baina oraingoan espresuki jasoko da dekretuan, pandemia kudeatzeko legea indarrean dagoenetik jokabide horiek zigorzteko isunak daudelako.
2021/07/07 - 14:11
LABIk neurriei eutsi die eta gogorarazi du kalean edatea debekatuta dagoela
Aholku Batzordeak murrizketak ez zorroztearen alde egin du, batez ere gazteei eragiten dien "epidemia agerraldi berria" gorabehera. Intzidentzia tasa metatua 150etik gora badago ere, ZIUetako okupazioa txikia da. Hala, Bizi Berri IV Planaren 2. agertokiko neurriak aplikatu ditu.
2021/07/07 - 13:36
Botiloiak eta ''ez-jaiak'' espresuki debekuta daudela azpimarratu du Urkullu lehendakariak
Lehendakariak gaineratu du jarduera komertzialak, sozialak eta kulturalak lehenago itxiko dituela, egungo joerari eutsiz gero edo ospitaleetako presioa handituz gero.
2021/07/07 - 12:39
Hauek dira Euskadin indarrean jarraitzen duten neurriak
LABIak ekainaren erdialdetik indarrean dauden neurriak bere horretan mantentzea erabaki du.