LABIk murrizketa berriak ezartzea aztertuko du arratsaldean, pandemiak okerrera egin eta gero
Euskadiko erakundeetako ordezkari nagusiek koronabirusaren aurkako murrizketa berriak ezartzeko aukera aztertuko dute berriro gaur, pandemia osoan egun bakarrean kasu positibo gehien atzeman ostean: 1.801.
Testuinguru horretan, LABIko teknikariak goizean bilduko dira. Ondoren, 16:30ean, LABIko Aholku Batzordea bilduko da, Iñigo Urkullu lehendakaria buru eta hiru ahaldun nagusiek eta erakundeetako beste ordezkari batzuek osatzen duten organoa. Adituen irizpena aztertuko dute bertan, eta, beharrezko iritziz gero, murrizketa berriak onartu edo ez erabakiko dute.
18:00etatik aurrera, Urkulluk prentsaurrekoa emango du hartutako erabakien berri emateko. eitb.eus atariak zuzenean eskainiko du lehendakariaren agerraldia.
Txertaketak asko egin du aurrera, baina pandemiaren adierazle estatistiko nagusiak nabarmen okertu direnean egingo dute LABIren bilera, azken 14 egunean 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatua 682ra iritsi baita, Bizi Berri IV planean jasotako egoerarik okerrena gaindituta. Gainera, ZIUetan dauden gaixoen kopurua ia bikoiztu egin da azken bi asteotan: 48 gaixo zituzten zainketa intentsiboen unitateetan uztailaren 21ean, eta 25 ziren uztailaren 7an.
Atzo, Eusko Jaurlaritzako buruak aurreratu zuen LABIk beharrezko neurriak hartuko dituela delta aldaeraren transmisio handia "oztopatzen saiatzeko", egun positibo berrien % 75 aldaera horrekin kutsatu baitira.
Horretarako, ekainaren 24an Eusko Legebiltzarrean onartutako pandemiaren aurkako legeak ematen dituen aukerak aztertzen jarraituko dutela zehaztu du.
Neurriak egokitu behar
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ostegun honetan gogorarazi duenez, beste autonomia erkidego batzuek pandemiari aurre egiteko eskatzen dituzten murrizketa "asko" indarrean daude Euskadin, besteak beste, ostalaritzako mahaietan sei pertsona baino ez egotea, lokaletan zutik kontsumitzea debekatzea eta barruko edukiera % 60ra murriztea.
Nabarmendu du transmisioa "altua" dela, nahiz eta ospitale eta ZIUetan ez duen beste olatu batzuen eraginik. Horren harira, azpimarratu du egoerari aurre egiten jarraitu behar dela, "pandemiaren aurkako Legeak eta Bizi Berri Planak ezarritakoaren arabera har daitezkeen neurriak hartuz".
Kontuak horrela, Eusko Jaurlaritzak ordubete aurreratu lezake ostalaritzaren itxiera, eta lokalen barneko edukiera % 30era arte murriztu. Neurri horiez gain, ezer gutxi gehiago egin ahal izango du, ezin baita gaueko etxeratze-agindua dekretatu, ezta kanpoko maskararen erabilera behartu ere.
Bestalde, Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak esan du prest legokeela neurri "murriztatzaileagoak" onartzeko, betiere Eusko Jaurlaritza bere eskumenetara mugatzen bada.
Kasu positiboak, guztira: 225.860 (uztailaren 17tik Osakidetzak ez du datua egunero berritzen; uztailaren 18An berritu du azkenengoz). Koronabirusak gaixotutakoen artean, 116.860 emakumezkoak dira, 108.876 gizonezkoak eta 52k ez dute zehaztu.
Hildakoak, guztira: 4.429 (uztailaren 17tik Osakidetzak ez du datua egunero berritzen; uztailaren 18an berritu du azkenengoz).
Negatibo eman dutenak (positibo eman ondoren negatibo eman dutenak): 31.921 (uztailaren 17tik Osakidetzak ez du datua egunero berritzen; otsailaren 14an berritu du azkenengoz).
Ospitalean alta jaso dutenak: 14.074 (uztailaren 17tik Osakidetzak ez du datua egunero berritzen; otsailaren 14an berritu du azkenengoz).
Taula honetan, orain arte EAEko udalerrietan atzemandako kasu guztien kopurua agertzen da (maiatzaren 13tik PCR positiboak bakarrik gehitzen dira; uztailaren 18an berritu dira azkenengoz datuak):
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.