Lan Erreformaren Lege berria
2022/01/20 - 15:24
Lan erreforma zalantzan dago
Jeltzaleen presidenteak, Andoni Ortuzarrek, gaur berretsi egin du euren posizioa, alegia, lan erreformaren aurka bozkatuko dutela ez bada euskal markoa errespetatzen. Eta Sanchezen gobernuari, oraingoz, kontuak ez zaizkio ateratzen.
2022/01/20 - 12:15
Ortuzar: "Gutxieneko diru-sarreraren transferentzia eskualdatzen ez badute, dena pikutara joango da"
Lan erreforma: "EAJk 'ez' bozkatuko du EAEko hitzarmenak lehenesten ez badira". Alonsotegi: "Nik ez nuke ustelkeria deituko, inor ez delako legez kontra aberastu".
2022/01/19 - 15:19
Gobernuari lan erreforma aurrera ateratzea konplikatzen ari zaio
Lan erreforma atzera kontaketan sartu da, 15 egun falta dira Kongresuan bozkatzeko eta Gobernuak gehiengo sinplea nahikoa badu ere, hura ziurtatu ezinik dabil. Yolanda Diaz babes bila ibili arren, orain arte ez du babesik lortu.
2022/01/18 - 11:36
Garbiñe Aranburu: ''Lan erreforma honetan, PPren erreformaren % 95 mantentzen da''
LABeko idazkari nagusiak negoziazio kolektiborako marko propioa ez dela errespetatzen salatu du "Egun on Euskadi" saioan, eta ez duela greba orokor baterako deia egiteko aukera baztertzen nabarmendu du.
2022/01/17 - 15:37
Sindikatuek manifestazioak egingo dituzte hilaren 30ean lan erreformaren aurka
Ela, Lab, Steilas, Esk, Etxalde eta hiru sindikatuek indarrak batu dituzte lan erreformaren aurka egiteko. Sindikatuek gogor kritikatu dituzte Espainiako Gobernuan dauden Psoe eta Podemos, eta euskal alderdiei berriz kongresuan ezezko botoa emateko eskatu diete.
2022/01/17 - 12:53
Miren Gorrotxategi: "Nekez ulertuko litzateke babesik ez edukitzea"
Otsailaren 7an bozkatuko dute Kongresuan lan erreforma berria. Horrek "paradigma aldaketa historiko bat" dakarrela azaldu du Miren Gorrotxategik "Gaur Egun" saioan. Enpleguen behin-behinekotasuna "bukatzea" lortu dela esan du, oraindik "borrokatzen" jarraituko badute ere beste lorpenak egiteko.
2022/01/16 - 12:21
Gorrotxategi: "Lan-erreformaren kontrako botoa azaltzea oso zaila da"
Elkarrekin Podemos-IUk Legebiltzarrean duen bozeramaleak uste du Sanchezen inbestidura ahalbidetu zuen blokeak lan-erreforma babestu egin beharko lukeela.
2022/01/15 - 13:38
Lan-erreformaren kontra bozkatuko dute EAJk eta EH Bilduk, hainbat moldaketa jaso ezean
Aldiz, PP-Cs koalizioak uste du talde abertzaleek Pedro Sanchezen Gobernuaren proposamena babestu egingo dutela Kongresuan, eta horrenbestez, Espainiako Gobernuak mahai gainean duen lan-erreforma aurrera aterako dela.
2022/01/15 - 08:59
Pentsio publiko "duinak eta bidezkoak" eskatzeko manifestazio olatu berria, Hego Euskal Herrian
Protestak 12:00etan abiatuko dira Gasteiz (Correos plaza), Donostia (Alderdi Eder), Bilbo (Kale Nagusia) eta Iruñean (Baluarte plaza), baita Eibar, Ondarroa, Tafalla, Altsasu eta Lizarran ere.
2022/01/13 - 20:14
Lan erreforma berriaren gakoak
Ezagutu hemen Espainiako Gobernuak sindikatuekin eta patronalarekin adostutako erreformaren ildo nagusiak.
2022/01/13 - 19:01
Eusko Jaurlaritzak eta Confebaskek lan erreforma aurrera ateratzea espero dute
Lan erreforma "adostasun sozial eta politiko handienarekin aurrera atera ahal" izateko itxaropena azaldu du Jaurlaritzak. Era berean, Confebaskek erreforma babestu du Iñigo Urkullurekin egindako bileran.
2022/01/13 - 11:35
Itxaso Atutxa: ''Tokiko lan hitzarmenak lehenesten ez badira, ez dugu lan erreforma babestuko''
EAJren BBBko presidenteak lan erreformaren akordioan bi ale daudela nabarmendu du, eta sozialistek ez dutela aldaketarik nahi. Lan hitzarmenak lehenesten ez badira, Sanchezen gobernuak beste alderdi batzuekin lortu beharko duela akordioa adierazi du.
2022/01/13 - 10:18
Mitxel Lakuntza: "Lan erreforma lehen genuena baino okerragoa da alderdi eta sindikatuen oniritzia duelako"
ELAko idazkari nagusiak nabarmendu duenez, EAJrekin eta EH Bildurekin harremanetan jarri dira eta publikoki lan erreformaren kontra erakutsi duten jarrera irmoari eusteko asmoa agertu dute amaierara arte. Halaber, LABekin lan erreformaren aurkako erantzuna antolatu nahi du ELAk.
2022/01/13 - 10:10
“LABekin lan erreformaren kontra erantzuna antolatzea da gure lehentasuna”
Espainiako Gobernuak CEOE, UGT eta CCOOrekin hitzartutako akordioa ez onartzea "aukera bat" dela esan du Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak. "Benetan behar ditugun aldaketak gauzatzeko modua litzateke", dio.
2022/01/12 - 12:14
Arnaldo Otegi: ''Neurririk hartzen ez bada, ez diogu babesik emango lan erreformari''
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak lan erreformaz hitz egin du "Egunon Euskadi" saioan. Erreforma berrian Rajoyk ezarritakoaren muina mantendu egiten dela adierazi du Otegik, eta, alderdiaren "sinesgarritasuna" jokoan dagoenez, neurririk gabe ez dutela erreforma babestuko adierazi du.
2022/01/12 - 11:32
Otegi: "Lan erreforma negoziatzeko esparrurik dagoen ere zalantzan jartzen dut"
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Podemosen eta PSOEren jarrera kritikatu du: "Ezkerrak bere promesak bete behar ditu, bestela sinesgarritasuna galtzen duelako. Bete ezin baditu, azaldu beharko du zergatik".
2022/01/12 - 10:32
Denis Itxaso: "Indarrean dauden akordioekin euskal lan esparrua bermatuta dago sektore gehienetan"
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak lan erreformari dagokionez esan du EAJk eta EH Bilduk eskatu bezala euskal lan itunak lehenetsiko direla.
2022/01/11 - 14:34
Hitzarmen autonomikoak lehenetsiko direla bermatzeko exijitu diote EAJk eta EH Bilduk Espainiako Gobernuari
Espainiako Gobernuak elkarrizketak abiatu ditu EAJrekin eta EH Bildurekin, Kongresuan lan-erreforma onartzeko akordioa bilatzeko asmoz.
2022/01/10 - 14:50
Lan erreforma berriak PPk egindakoaren mamiari eusten dio Garbiñe Aranbururen ustez
Orain dagoen bezala mantenduz gero, Kongresuan dauden alderdi abertzaleek ezetza eman beharko lioketela uste du LAB sindikatuaren idazkari nagusiak.
2022/01/09 - 12:14
Aranburu: "Espainiako Gobernuak onartutako lan-erreforma ezin da babestu"
LAB sindikatuko idazkari nagusiak ez dagoela kontrarreformarik uste du, ezta indargabetzerik, ezta lan-harremanen modernizaziorik ere. Euskadin esparru propio baten alde lan egitearen alde dago.