Otegi: "Lan erreforma negoziatzeko esparrurik dagoen ere zalantzan jartzen dut"
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailea ezkor agertu da Espainiako Gobernuak CEOE eta CCOO eta UGT sindikatuekin adostutako lan erreformarekin. Negoziatzeko esparrurik dagoen ere "zalantzan" jarri du, eta hala, orain % 100ean kontra bozkatuko dutelakoan dago.
ETB1eko "Egun On Euskadi" telebista saioan luze eta zabal aritu da lan erreformaren inguruan, eta Espainiako koalizio gobernuaren jarrera kritikatu du. "Ezkerrak bere promesak bete behar ditu, bestela sinesgarritasuna galtzen duelako. Bete ezin baditu, azaldu beharko du zergatik (...) Yolanda Diazek ezin du saldu sekulako erreforma balitz bezala", argudiatu du.
Adierazi duenez, "intuizioa dut CEOEk baldintza jarri duela: 'akordio hau ez da ukitzen, eta aldatzen bada, ni banoa'. Orduan honako galdera egingo nioke Espainiako Gobernuari: Zuk norekin atera nahi duzu erreforma, CEOErekin edo bazkideekin?".
Otegiren aburuz, Confebaskek arrazoia du erreforma honek 2012koaren marko bera duela esatean, eta bi marra gorri aipatu ditu, EH Bilduk onartuko ez dituenak. Batetik, "hemengo hitzarmenak" Estatukoen gainetik egotea "bermatzea", eta bestetik, kaleratzeen auzia. Lehenengoaren harira, azpimarratu du EAEn 2017an sinatutako lanbideen arteko hitzarmenak ez duela "ziurtasun juridikorik" ematen eta erantsi du erreforma berriak "oso argi, idatziz" jaso beharko lukeela kontu hori. Bigarrenaz, kaleratzea hain merkea izatea onartuko ez dutela berretsi du. "Guk oso argi dugu zein den gure posizioa: ez babestea inondik inora lan erreforma hau eta herri ikuspegitik egingo dugu, sindikatuekin, pentsiodunekin..."
Izan ere, EH Bilduko koordinatzailearen esanetan, arazoetako bat da "Euskal Herritik 500 kilometrora dagoen mahai batean erabakitzen dela harremana laboralak nolakoak izango diren. Herri honetako gehiengo sindikalak ez du hitzik, gainera".
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Legebiltzarrak segurtasun publikoari buruzko osoko bilkura monografikoa egingo du, EAJk eta PSEk eskatuta
Eztabaida Basque Segurtasun Foroaren ondorioetatik abiatuko da, eta etorkizuneko 2026-2030 Segurtasun Plan Integralerako oinarria izango da.
Belateko lanak ia geldituta daude, gainkostuetan 8,5 milioi euro ordaintzeko irtenbidearen zain
Nafarroako Gobernua legezko bide bat bilatzen ari da aldi baterako enpresa-elkarte esleipendunari gainkostua ordaintzeko, eta hainbat alderdi politiko kezkatuta daude egoerarekin.
Andueza, Bizkaiko zerga-erreformaren legeaz: "Gu koherenteak izango gara eta gure jarrerari eutsiko diogu"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak Euskadi Irratian aurreratu du sozialistek bidea irekiko diotela gaur onartuko den Bizkaiko zerga-erreformaren legeari, gobernu-kidetasuna errespetatze aldera. Nolanahi ere, Anduezak argi utzi du bere alderdiaren jarrera ez dela aldatu. Ohartarazi duenez, erreformak Batzar Nagusien argi berdea jaso dezan, edukia sakon negoziatu beharko dute EAJrekin.
40 urte 'Yoyes' hil zutela, talde armatuari erronka bota zion ETAko lehen emakume buruzagia
Lau hamarkada bete dira Dolores Gonzalez Katarain 'Yoyes' hil zutela Ordizian, bere jaioterrian, haren hiru urteko semea aurrean zela. Hilketa hori mugarri bihurtu zen ETAren aurkako mobilizazioan.
Ceutari buruzko alertek gobernuko kideen "kezka" eta PPren eta Voxen haserrea piztu dituzte
EAJk "kezkagarritzat" jo ditu desklasifikatutako txostenak, eta PPk eta Voxek Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu dute. Sumarrek, bere aldetik, frogatuta ikusi du Marokoko agintarien gelditasuna.
Ceutara sartzeko deialdien berri eman zien CNIk Espainiako eta Marokoko gobernuei, milaka migratzaile iritsi bezperan
Ceutako migrazio krisiaren harira, Espainiako Gobernuak 40 dokumentu desklasifikatu ditu gaur, eta horien arabera, uztailaren 29an CNIko agenteak Marokoko inteligentzia zerbitzuekin eta Espainiako Gobernuak Ceutan duen ordezkariarekin jarri ziren harremanetan, sare sozialetan Ceutara sartzeko deialdiak egiten ari zirela ohartarazteko.
Estatus politiko berriari buruzko akordioa PSE-EErekin eta EH Bildurekin "hirukoa" izan behar duela esan du Antxustegik
Joseba Diez Antxustegik (EAJ) Imanol Pradales lehendakariarekin izandako bileraren balorazioa egin du, Pradalesek Legebiltzarreko taldeekin egindako bilera-sortaren amaieran.
Alderdien hauteskunde interesak albo batera utzi eta herri ikuspegitik jarduteko eskatu du Otxandianok
Herri honek dituen erronka nagusiei aurre egiteko, "mugimendua, adostasunak eta lidergo partekatuak" behar direla esan dio EH Bilduko ordezkariak lehendakariari.
Eusko Jaurlaritzak hirugarren gradua eman dio Henri Parot ETAko buruzagi ohiari
Covitek deitoratu du "39 pertsona hiltzeagatik zigortutako terrorista bati" eman izana erregimen hori.
Otxandiano: "Erabaki behar dugu aktibo elektoral hutsak izango garen ala herri honek behar dituen mugimenduetako protagonistak"
Lehendakariarekin batzartu ostean Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak adierazi duenez, "arrisku bat ikusten dugu momentu honetan: legegintzaldi hau amortizatutzat ematea, hiru herrialde hauek urte eta erdiz luzatuko litzatekeen prozesu elektoral batean itotzeko".