Lan gatazkak
2024/04/12 - 09:13
Greba eguna dute gaur Correosek Bizkaian dituen bulegoetan, lan-baldintza duinak eskatzeko
Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina betean da lanuztea, eta sindikatuek ohartarazi dute ez dutela baztertzen mobilizazio gehiago deitzea, bizi duten "egoera kezkagarria" bideratzeko.
2024/04/10 - 18:44
Bizkaiko kiroldegietako langileen % 90ek greba babestu dutela adierazi du ELAk
Gaurkoa apirilean eta maiatzean deitutako 10 greba egunetako lehena dela adierazi du ELAk. Gainerakoak apirilaren 10ean, 11n, 12an, 13an, 15ean eta 16an, eta maiatzaren 7an, 8an, 9an eta 10ean daude deituta.
2024/04/09 - 18:29
Bilbobuseko langileek greba mugagabea abiatu dute
Astelehenetik ostiralera egingo dituzte lanuzteak. Lehen egun honetan, manifestazioa ere egin dute Bilbon, Udalari eta zerbitzua kudeatzen duen enpresari ardurak bere gain har ditzatela eskatzeko.
2024/04/09 - 12:39
Bizkaiko kiroldegietako langileek hamar greba egun deitu dituzte apirilean eta maiatzean
Azken hilabeteetan egindako greben ondotik, mobilizazioak areagotzea erabaki dute eta apirilaren 10ean, 11n, 12an, 13an, 15ean eta 16a eta maiatzaren 4an, 5ean eta 9an greba egingo dute.
2024/04/04 - 13:36
ELAk greba deitu du apirilaren 10erako Nafarroako erresidentzietan, lan-hitzarmen berri baten alde
1.592 orduko urteko lanaldia, 1.500 euroko gutxieneko soldata eta ratioak hobetzea dira aldarrikapen nagusiak.
2024/04/02 - 15:57
Hauteskunde mahaien 20.000 jakinarazpen ez atzera ez aurrera daude Bizkaian, Correoseko sindikatuen arabera
Sindikatuen hitzetan, posta zerbitzuan deitutako sei lanuzteak banaketan eragiten ari dira. Hauteskunde kanpaina betean 24 orduko greba bat egitekotan dira, gainera. Correosen arabera, jakinarazpenen lehen zatia bidalita dago eta ezarritako datak betetzen ari dira.
2024/03/27 - 13:45
Nafarroako Guardia Zibila 14 gizon ikertzen ari da nekazarien protestetan izandako desordenak direla eta
Otsailaren 8an, Zizur inguruan, Donejakue Bideko Autobidean, nekazariek egindako mobilizazioetan egin ziren ustezko delituak.
2024/03/25 - 13:30
Akordioa lortu dute Siemens Gamesa Arazurin, hilabete eta erdiko greba mugagabearen ostean
Akordioan jasotako hobekuntzen artean KPI igoerak daude: % 4,8koa 2023an eta % 3,75ekoa 2024an, 2025ean eta 2026an.
2024/03/24 - 19:14
Hitzarmena berritzeko borroka betean, Bilbobuseko langileek greba eguna dute astelehenean
Hilaren 18ko eta 20ko greben ostean, astelehenekoa hil honetako hirugarren greba eguna izango da, eta hilaren 27koa izango da 24 orduko azken greba eguna; izan ere, negoziazioan aurrerapenik egon ezean, greba mugagabeari ekingo diote apirilaren 9an.
2024/03/23 - 18:52
SATSEk salatu du egoera ''jasanezina'' dela Txagorritxuko Ospitaleko larrialdi zerbitzuan
Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan egin du protesta aipatu sindikatuak.
2024/03/23 - 18:25
Energia berriztagarrien ereduak Arabako landaguneetan eragiten duen ''talka'' salatu dute Gasteizen
Hainbat elkartek Gasteizen egindako protestan eta manifestu baten bidez salatu dute landaguneetan bizi direnei energia berriztagarrien eredu berriak eragiten dizkien arazoak.
2024/03/23 - 13:16
Chivitek bereizi egin ditu indarkeriazko protestak eta ''nekazarien zilegizko aldarrikapenak''
Nafarroako presidenteak erabat errefusatu ditu "erakundeen aurkako indarkeriazko ekintzak", Cabanillasen atzo izandakoak tartean, eta protestarietako batzuk ez zirela sektoreko langileak esan du.
2024/03/22 - 14:39
Arabako Nekazarien Elkarteak erakundeekin negoziatzen jarraituko du, baina mobilizazioak gelditu gabe
"Sektoreak kalean duen indarra" erakutsi nahi dute protestekin. Sindikatuak, ohar baten bidez, gogora ekarri du azken hilabeteetan ere negoziatzen aritu direla, "mobilizazio historikoak" egin dituzten bitartean.
2024/03/22 - 10:43
Banka sektoreko grebak % 75eko jarraipena izan du EAEn, sindikatuen arabera
Caixabank, Ibercaja, Unicaja, Ibercaja, Kutxabank, Rural Kutxa eta Ingeniarien Kutxa bankuetako langileek ez dute greba deialdiarekin bat egin.
2024/03/19 - 14:52
Euskotrenen eta Bizkaibusen grebak % 80-90eko babesa lortu du, sindikatuen arabera
Euskotreneko eta Bizkaibuseko plantillek bitarteko eta baliabide gehiago eskatu dizkiete erakundeei azken hilabeteotan jasaten ari diren erasoak geldiarazteko.
2024/03/19 - 12:37
Nekazariak Europa Jauregiaren aurrean bildu dira sektorearentzat ''beharrezko neurriak'' eskatzeko
Hego Euskal Herriko nekazariak euren sektorea "lehenesteko" deia egitean ari dira gaur, atzera berriz, Gasteizen antolatutako traktoreen martxa batean.
2024/03/19 - 12:14
Traktoreen martxa Gasteizen, Espainiako Gobernuari agindutako neurriak "gauzatzeko" eskatzeko
Goizean goiz bildu dira Europa Biltzar Jauregiaren aurrean, Familia Nekazaritzari buruzko VIII. Mundu Konferentzia bertan egiten ari dela baliatuta. Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzara abiatu dira gero, aldarrikapenak Marisol Garmendia ordezkariari eskura emateko.
2024/03/19 - 10:58
Greba eguna dute gaur Bizkaibusen eta Euskotrenen, gidarien aurkako erasoak salatzeko
Sindikatuen arabera, lanuztea "jarraipen zabala" izaten ari da, eta % 30eko gutxieneko zerbitzuak baino ez dabiltza. Eraso fisikoak eta hitzezkoak behin eta berriz jasaten dituztela salatu dute.
2024/03/19 - 10:12
Greba Bizkaibusen eta Euskotrenen, langileen aurkako erasoak salatzeko
Sindikatuek salatzen dute "kezkagarria" dela langileek beren lanpostuetan pairatzen duten segurtasun eza. Langileen manifestazioa auto-ilarak sortzen ari da gaur goizean Bilboko sarbideetan, San Mames inguruan batez ere.
2024/03/19 - 08:51
Albiste izango dira: Gasteizko bahiketa, nekazarien protesta Gasteizen eta euskara Europan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.