Jaurlaritzak % 20 igo ditu Bilbobuseko gutxieneko zerbitzuak Bilboko auzo garaienetan zerbitzua ahalbidetzeko
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailak Bilbobuseko gutxineko zerbitzuak % 20 handitu ditu bide alternatiborik ez duten lineetan edo osasun-zentroetara doazenetan. Exekutiboak narbarmendu duenez, neurri hau hartzeko lantokietako eta ikastetxeetako sarrera- eta irteera-ordutegiak kontuan hartu dira. Gogoratu behar da Bilboko autobus zerbitzuko langileek greba mugagabea hasi zutela joan den apirilaren 9an, enpresarekin hitzartutako soldaten igoera eskatzeko.
Sailaren ebazpena Biobidek, zerbitzua ematen duen enpresak, Bilbobusen gutxieneko zerbitzuak zabaltzeko eskatu ondoren iritsi da. Lan eta Enplegu Sailak adierazi du "osasuna babesteko behar den laguntza jasotzeko edo lantokietara joateko langileek dituzten eskubideak" ez direla babesik gabe utzi behar. Hala, esan du erdigunetik urrun dauden auzoetan gutxieneko zerbitzuak murrizteak "desberdintasun egoerak" sortzen zituelaherritarren artean.
Era berean, aginduaren arabera, greba luzatzea hitzarmenaren negoziazioek huts egitearen ondorio da, eta aurrekaririk gabeko greba dela.
Aburto, pozik "greba zentzugabe honen" aurrean
Gutxieneko zerbitzuen gorakadaren aurrean Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du "albiste ona" dela, batez ere Bilboko auzo garaietako bizilagunentzat, "garraio alternatiborik ez dutelako eta batere zentzurik ez duen greba baten kaltea jasaten ari zirelako".
Alkateak esan du udalaren konpromisoa "beti" izan dela gutxieneko zerbitzuengatik borrokatzea eta, beraz, "oso pozik" daudela Eusko Jaurlaritzak "hala ulertu duelako".
Amaitzeko, eta egoera konpontzeko asmoz Aburtok adierazi du enpresaren eta sindikatuen arteko "negoziazioei berriro ekiteko unea" dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.