Lan gatazkak
2025/03/29 - 13:50
BSHko langileek Iruñera eraman dute enpresaren itxieraren aurkako protesta, motorrean
Etxeko tresnak ekoizten dituen Ezkirozko lantegia ixteko asmoaren aurka agertu dira, berriro, langileak.
2025/03/28 - 20:43
Belgikako konpainia batek Sunsundeguin inbertitzea baztertu du
Belgikako Dumarey talde inbertitzaileak hartu du erabakia. Sunsundegui hartzekodunen konkurtsoan dago azarotik, eta konkurtso-administraziopean abendutik. Beharginei aldi baterako lan-erregulazioa aplikatzen ari zaie.
2025/03/28 - 13:57
Ratioak jaistea ezinbestekoa da hezkuntzako gatazkan akordioa lortzeko, ELAren arabera
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiaren iritziz, ratioak jaistea ezinbesteko baldintza da EAEko hezkuntza ez unibertsitarioan akordioa lortzeko.
2025/03/25 - 20:57
Aldi baterako lan-erregulazioa maiatzaren erdialdera arte luza daiteke Balenciaga ontziolan
Negoziazioetako hainbat alderdik, tartean langile-batzordeak, epea 30 lanegun luzatzea eskatu dute, inbertitzaile posibleek eskaintzak aurkezteko beta izan dezaten.
2025/03/25 - 20:40
Guardian lantegiko beharginek "itxaropena galdu dute", eta daude 10-15 egunen buruan kaleratuko dituztela
Aitor Peral, Josemi Luengos eta Gabriel Ainz langileen batzordeko kideek agerraldia egin dute gaur Eusko Legebiltzarrean, euren egoera azaltzeko.
2025/03/24 - 19:26
Hezkuntza Saila eta sindikatuak irakasleen greba geldituko lukeen akordio bat negoziatzen ari dira
Negoziazioak etengabeak izan dira arratsaldean Lakuan, unibertsitatez kanpoko irakaskuntza publikoko sindikatuekin akordio batera iristeko saiakeran. 23:00etan bi aldeek bilduta jarraitzen zuten.
2025/03/20 - 21:32
Zarauzko KSB Itur enpresako batzordeak bost eguneko greba deitu du lan-baldintzetan hobekuntzak eskatzeko
200 langile ditu lantegiak eta gehiengo zabalak babestu ditu mobilizazioak, "modu masiboan" bozkatu baitute horien alde, batzar batean. Ponpak eta balbulak fabrikatzen dituen lantegia gelditu egingo da martxoaren 24tik 28ra.
2025/03/19 - 11:36
Ezkirozko lantegiko sarrera blokeatzen ari ziren BSHko langileen protesta desegin du Foruzaingoak
BSHk Ezkirotzen duen lantegiko beharginek (multinazionalak lantegi hori itxiko zuela iragarri zuen) lantegirako sarbidea blokeatu dute, egiten ari diren negoziazioetan protagonismo gehiago eskatzeko. Foruzaingoak protesta desegin du eta langileak banan-banan atera ditu.
2025/03/17 - 17:38
Greba deitu dute apirilaren 9an Nafarroako Administrazio publikoan, "benetako negoziazioa" eskatzeko
LAB, AFAPNA, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek lanuztea deitu dute Nafarroako Gobernuari behargin publikoen lan-baldintzak hobetzea eskatzeko. Argudiatu dute Foru Gobernua "blokeoa egiten eta utzikeriaz jarduten" ari dela negoziazioari heltzeko orduan.
2025/03/17 - 14:01
Mutrikuko Zizzo kontserba fabrikak 17 langileak kaleratuko ditu
Kontserba enpresak aurkeztutako lan-erregulazioko espedientea akordiorik gabe amaitu da, eta kaleratzeak martxoaren 20an gauzatuko dira.
2025/03/16 - 22:59
Greba bertan behera utzi dute Renfen eta Adifen, hasteko ordu gutxiren faltan akordioa lortuta
Sindikatuek bertan behera utzi dute Renfen eta Adifen aurreikusitako greba gauerdian hasi baino lau ordu lehenago, Garraio eta Mugikortasun Jasangarrirako Ministerioarekin akordio bat lortu ostean, negoziazioko iturriek igande honetan jakinarazi dutenez.
2025/03/15 - 15:07
Aiaraldeko enplegua defendatu eta Guardianen itxiera geldiarazteko eskatu du giza kate batek Gasteizen
SOS Aiaraldeak eta dozenaka herritarrek eskualdea "existituko ez balitz bezala" jokatzea leporatu diete erakundeei. Eskualde horretan "industria-sarea nola desegiten ari den eta enpresak nola ixten dituzten" ikusten duten bitartean.
2025/03/14 - 13:09
Ertzaintzak akordio arautzaile berria sinatu du, Euspel sindikatuaren babesik gabe
Gutxienez 4.200 euro gordin gehiago jasoko ditu urtero ertzain bakoitzak, hitzarmen horri esker.
2025/03/13 - 19:45
ErNE, Esan eta SIPE sindikatuetako afiliatuen % 72k Ertzaintzaren akordioa babestu dute
Segurtasun Sailarekin hitzartutako akordioa ostiral honetan sinatuko da Ertzaintzaren egoitza nagusian, Erandion, eta ekitaldiaren ondoren prentsaurrekoa emango dute Bingen Zupiria sailburuak eta sindikatu sinatzaileek.
2025/03/11 - 16:29
Hezkuntza saila, ''harrituta'', greba deialdiak direla eta, negoziazioek ''irekita jarraitzen dutenean''
Blanca Guerrero Hezkuntza sailburuordeak adierazi duenez, "akordioak ditugu hiru sektoretan, eta gainerakoetan proposamenak egiten jarraitzen dugu". Esan du horrexegatik ez dituela ulertzen "defendatzen ari diren interesak".
2025/03/09 - 18:16
Medikuak grebara itzuliko dira Nafarroan, lan-hobekuntzak eskatzeko
Nafarroako Medikuen Sindikatuak greba egiteko aldarrikapen asko dituen arren, medikuentzat lehentasunez negoziatu beharreko bi gai daude: "lan-gainkarga" eta "lan-baldintza guztiak hobetzea".
2025/03/07 - 20:49
Lan-baldintzen inguruko negoziazioen blokeoaren aurka protesta egin du BOSeko enpresa-batzordeak
BOSeko langileek eskatzen dute absentziak betetzea, galdutako musikarien plazak berreskuratzea, plantillari prestatzeko eta ikasteko denbora ematea, tutoretzak arautzea eta konpentsatzea, eta bulegoko ordutegia Bizkaiko Foru Aldundiaren ordutegiarekin parekatzea.
2025/03/05 - 08:52
Albiste izango dira: Europa berrarmatzeko bidean, Trumpen hitzaldia Kongresuan eta albaitarien greba
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/03 - 13:19
Ireki dute Guardian enpresako 171 lanpostuak azkentzeko EEEaren kontsulta epea
Langileek kontzentrazioa egin dute lantegiaren aurrean eta protestekin jarraituko dute Enpregu-Erregulazio Espedientea negoziatzen den bitartean. Eusko Jaurlaritzari parte har dezan eskatu diote.
2025/02/28 - 11:38
Guardianeko langileek elkarretaratzea egin dute Bilbon enpresaren itxieraren aurka
Guardian Laudioko langileek elkarretaratzea egin dute, ELA eta LAB sindikatuek deituta, Guardian enpresaren itxieraren aurka protesta egiteko. Protesta SPRIren aurrean egin dute, Bilbon.