Lan gatazkak
Aurre-akordioa Iruñerriko hiri-garraioaren hitzarmenean
Moventis TCCk eta enpresa-batzordeak aurre-akordio bat lortu dute, eta, horri esker, langileek hitzarmen-proposamen bat bozkatu ahal izango dute. Kontsulta egin arte lanuzteak amaitzeko konpromisoa hartu dute, halaber.
Euskadiko Medikuen Sindikatua kalera atera da Estatutu Markoaren zirriborroaren aurka
Lanuzteak bestelako jarraipena izan du EAEko hiru probintzietan: Bizkaian, profesionalen % 30ek egin dute greba; Gipuzkoan, % 26,89k; eta, Araban, % 16,52k, Osakidetzaren arabera. Arratsaldean, parte-hartzea % 10,33ra jaitsi da EAEn.
Medikuak kalera atera dira Estatutu Markoaren zirriborroaren aurka
Lan-baldintzak negoziatzeko mahai propioa exijitzen dute medikuek. "Guk diseinatu eta negoziatu nahi dugu, negoziazio-mahai horretan ordezkaritza ia nulua baitugu", adierazi du Ana Santorcuato Euskadiko Medikuen Sindikatuko ordezkariak.
Gasteizko lorezainak eta Enviser enpresa, akordioa lortzeko bidean
Bilera luzea izan dute ostegun honetan Precon, eta itxaropentsu irten dira. Langileak batzartuko dira eta enpresak dagozkion kontsultak egingo ditu, hurrengo bileran akordioa ixteko helburuarekin.
Manifestazio jendetsua Azkoitian, Juaristi eta Aitek enpresetako langileek bizi duten egoera salatzeko
Juaristi makina-erremintaren sektoreari lotutako enpresa da. Hari lotuta sortu zen Aitek, eta bien artean 130 langileri ematen diete lana. Beharginek salatu dutenez, hilabeteak daramatzate aldi baterako lan-erregulazioan, dirua zor diete, eta azken hilabeteetan 50 lanpostu galdu dira.
Petronorreko enpresa-batzordeak "guztiz abusuzkotzat" jo ditu gutxieneko zerbitzuak, eta auzibidera joko du
Salatu dutenez, Petronorreko zuzendaritzak "uko egiten dio" greba-batzordeari eman behar dion informazioa emateari, araudiari jarraikiz "betetzen ez duen guztia" gainbegiratu eta egiaztatu ez dezaten.
Urte erdi bete dute greban Gasteizko lorezainek, aurrerapausorik gabe eta manifestazio handi baten esperoan
Gatazkak ez du argirik ikusi, funtsean, lorezainek eskatzen dutena (hitzarmen propioa, soldata igoera garrantzitsuak eta lan-baldintza duinak) eta enpresa eta Udala ekonomikoki zein instituzionalki beren gain hartzeko prest daudena ez datozelako bat. Gainera, bitartekaritzak ez du bi aldeak hurbiltzerik lortu.
Petronorreko langileek greba mugagabea hasiko dute, aldagela berriak "ezkutuko lanaldia luzatzea" dakarrelako
Langileek batzarrean hartu dute erabakia. Petronorren zuzendaritzak "neurriz kanpokotzat" jo du greba. Ostegun honetako 18:00etan abiatuko dute lanuztea.
LABen ustez "udazken gorria" datorkio patronalari, EAErako LGS propioa negoziatzea onartu ezean
Igor Arroyo LABen koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, patronalak 1.500 euro gordineko langilearteko soldata ezartzeko proposamena "blokeatzen" jarraitzen badu, sindikatuak "gatazkak sortuko ditu, mahaiz mahai, diru-sarrera horien azpitik dauden sektore guztietan". Imanol Pradales lehendakariari ere dei egin dio, eta Confebaski "presioa" egiteko eskatu dio, negoziazio mahaian "eser dadin". Eusko Jaurlaritzak "horretarako baliabideak" dituela gaineratu du.
Azkoitiko Juaristi eta Aitek enpresetako langileek bizi duten "egoera jasanezina" salatu dute
Orain urtebete inguru lehertu zen lan-gatazkaren berri emateko, agerraldia egin dute bi enpresetako langileek. Uste dute zuzendaritzak "ezkutuko itxiera plan bat" duela. 130 lanpostu eta hainbat familia "arriskuan" daudela salatu dute.
Lodosako Karey Solanok konkurtsoa egingo du, eta lantegia itxi eta 36 beharginak kaleratuko ditu
Langile gehienak oso aspaldi hasi ziren lanean, eta batez beste 50 urtetik gorakoak dira. CCOOk salatu du oraindik ez dutela abuztuko nomina jaso.
Ostiralean sei hilabete beteko dira Gasteizko lorezainek grebari ekin ziotenetik, eta manifestazioa deitu dute egun horretarako
Gaur goizean Gasteizen egindako prentsaurreko batean, Enviser enpresako langileek "borrokarekin jarraitzeko" asmoa agertu dute, "soldata duinak lortu arte". Gainera, langileak akordiorako prest agertu dira, baina hori lortzeko "Gasteizko Udalaren benetako inplikazioa" beharrezkoa dela uste dute.
Greba mugagabea deitu dute Maderas de Llodio enpresan irailaren 22tik aurrera
Ohar batean, enpresa-batzordeak salatu du enpresak "ekoizpenaren % 40 beste lantokietara eramateko asmoa" iragarri duela. "Horrek deslokalizazioa suposatzen du, Madelas de Llodioko lantegiaren eta gure eskualdearen etorkizuna arriskuan jartzen duena".
Gasteizko lorezainen greba "ahalik eta lasterren" amaitzea espero du Etxebarriak
Maider Etxebarria Gasteizko alkatea "baikor" agertu da lorezainen grebaren amaieraren inguruan, "ahalik eta lasterren" amaitzea espero baitu.
Gasteizko lorazainek 5.000 sinadura aurkeztu dituzte gatazka konpontzeko bidean Udalaren "benetako inplikazioa" eskatzeko
Martxotik greban dauden Enviser enpresako enpresa batzordeak 5.098 sinadura eraman ditu gaur San Martingo udal bulegoetara. Gasteizko Udalaren inplikazio handiagoa eskatu dute langileek, eta herritarrengandik jaso duten babesa eskertu dute.
Ramiro Gonzalez: "Ez dira gauza bera errefusatzea eta gaitzestea"
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Beatriz Artolazabal jasaten ari den jazarpena gaitzetsi du. Era berean, EH Bilduk horrelakorik egin ez izana kritikatu du, honakoa esanez: "Ez da gauza bera arbuiatzea eta gaitzestea". "Hitzak garrantzitsuak dira", adierazi du Gonzalezek Radio Vitoriako mikrofonoetan.
ELA sindikatuaren ustez, Beatriz Artolazabalen aurkako panfletoen jaurtiketa "guztiz gaitzesgarria" da
Rafael Busto ELA sindikatuko ordezkariak adierazi duenez, ez dute inor seinalatu nahi. "Gure lan-gatazka konpondu nahi dugu. Ez diogu errua inori egozten, Gasteizko Udalari baizik", gaineratu du Bustok.
Bere etxe aurrean izandako "jazarpen ekintza" ez gaitzestea leporatu dio Artolazabalek EH Bilduri
Beatriz Artolazabal Gasteizko zinegotziak salatu duenez, ostegun goizean irainak eta sinbolo iraingarriak zituzten panfletoak bota dituzte bere etxe aurrean, Enviserreko langileen grebaren baitan.
BetiOn telelaguntza zerbitzuko langileek elkarretaratzea egin dute Bilbon, hiru langilek jasandako erasoak salatzeko
Koldo Uria langileen batzordearen presidenteak salatu duenez, ez dago langileak babesteko protokolorik. Erasotzaileak zerbitzutik kanporatu ditzatela eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Ilunioni.
Grebari amaiera emateko enpresaren eta Udalaren jarrera “arduragabea” kritikatu dute Gasteizko lorezainek
Ohartarazi dutenez, "ez da gatazkaren amaiera ikusten" eta euren lan-aldarrikapenak babesteko herritarren sinadurak biltzen hasi dira.