Lan gatazkak

Gipuzkoako anbulantzietako langileen agerraldia
2025/12/30 - 13:21

Anbulantzia-zerbitzua plantilla subrogatu gabe publifikatzea kritikatu du ELAk

ELAk jakinarazi duenez, Gipuzkoako Osasuneko Lurralde Ordezkaritzak erabaki du indarrean dagoen kontratua bertan behera uztea, eta, urtarrilaren 7tik aurrera, zuzenean bere gain hartzea Tolosako eta Elgoibarko anbulantzia medikalizatuen kudeaketa. Zerbitzu horrek 45 profesional enplegatzen ditu gaur egun, mediku, erizain eta garraio sanitarioko teknikarien artean, eta salatu dutenez, "gaur egun horien lana mehatxupean dago".

Osakidetza medikuak greba donostia protesta
2025/12/10 - 09:24

Medikuen bigarren greba egunaren jarraipena atzokoa baino  zerbait handiagoa izan da, Osakidetzaren arabera

Osasun Ministerioak onartu nahi duen Estatutu Markoaren zirriborroaren aurka Espainiako Estatu osoko medikuek deitutako lau eguneko grebarekin bat egin du Euskadiko Medikuen Sindikatuak. Gaurko elkarretaratzea Donostia Ospitalean izan da. Ostiralera arte, ospitaleek eta anbulatorioek gutxieneko zerbitzuetan egingo dute lan, eta larrialdietako eta halabeharrez artatu behar diren patologiak dituzten pazienteei soilik emango diete zerbitzua.

« 7 8 9 ... 20 »

Asteko irakurriena