ELAk eta LABek gogor salatu dute patronala Gipuzkoako egoitzetako negoziazio mahaira agertu ez izana
Sindikatuen arabera, argi geratu da patronalak ez duela negoziatzeko inolako borondaterik eta sektoreko langileak mespretxatzen ari dela.
Artxiboko irudia.
ELAk eta LABek gogor kritikatu dute patronalek asteazken honetan Gipuzkoako adinekoen egoitzen hitzarmenaren negoziazio mahaia bertan behera utzi izana, eta Foru Aldundiaren esku-hartzea eskatu dute.
Ohar batean, ELAk azaldu du patronalak bilerara ez joateko jarri duen aitzakia "informazio falta" izan dela. Egoera horren aurrean, sindikatu abertzaleak aldebiko bilera eskatu dio Gipuzkoako Aldundiari, "gatazkari irtenbide bat bilatzeko, Podemosekin adostutako aurrekontu-akordioan aurreikusi zuten bezala".
Akordio horretan, ELAk gogorarazi duenez, "Aldundiak hitzematen du hitzarmen sektorial bat sustatuko duela egoitza eta eguneko zentroetarako, eta bilera paraleloak egingo dituela ordezkaritza sindikalarekin eta patronalarekin". "Gainera, akordioak jasotzen du 10 milioi euro bideratuko direla Gipuzkoako erresidentzien hitzarmen berrirako", dio agiriak.
Mitxel Lakuntzak zuzentzen duen sindikatuaren iritziz, "patronalak ez du egoziatzeko inolako borondaterik" eta "etekin ekonomikoak handitzera eta bermatzera mugatzen da".
Ildo beretik, LABek ere patronalaren jarrera kritikatu du, eta arduragabe jokatzea eta langileekiko mespretxuz aritzea leporatu dio.
LABen "proposamena eta norabidea zaintza lanak publifikatzea" dela esan du sindikatuak. "Lan-baldintzak pribatizazioak okertzen ditu: batzuek zaintzarekin negozioa egiten dute, eta ez dute eskaintza duinik langileontzat", dio zabaldu duten agiriak.
Sektoreko sindikatuen indarrak batzearen garrantzia ere nabarmendu du LABek, eta, beste behin, ELAri elkarlanerako deia egin dio: "LABek behin baino gehiagotan proposatu dio ELAri elkarlana eta ekimen bateratuak egitea, argi baitu elkarrekin indar handiagoa dutela eta langileek batasuna eta borrokarako gune bateratuak behar dituztela. Orain arte, proposamen horiei muzin egin die ELAk, baina LABek bide horretan jarraituko du, langileei lantokietan batera borrokatzeko aukera eskaintze aldera".
Zure interesekoa izan daiteke
LAB: Pradalesen Gobernuak "suspentso atera du" langileen aldeko politiketan
Garbiñe Aranburuk zalantzan jarri du lehendakariarekin egindako bilera-sortaren sinesgarritasuna, eta elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko legea bertan behera uzteko eskatu dio Imanol Pradalesi.
EHUren intersindikalak salatu du Unibertsitate Lege berriak unibertsitate publikoari beharrean, pribatuari egiten diola mesede
Sindikatuok "kezka handia" agertu dute Unibertsitate Lege berriarekin, eta salatu unibertsitate pribatuei diru publikoa jasotzeko bidea errazten diela, publikoaren kaltetan. Hain justu, EHUren "arazo larriena azpifinantzaketa" dela nabarmendu dute.
Greba deitu dute Bizkaiko metal merkataritzan urriaren 7rako, lan hitzarmen berri baten alde
ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek soldatak KPIaren arabera eguneratzea eta lanaldia Bizkaiko merkataritzako beste hitzarmen batzuetan ezarritako urteko 1.725 orduetara murriztea.
Gipuzkoako gasolindegietako langileak kalera atera dira lan-hitzarmen berriaren alde
Gipuzkoako gasolindegietako langileek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean, hitzarmen berriaren negoziazioen blokeoa salatzeko. Ia bi urteko prozesuaren ostean, langileak kexu dira patronalak ez duelako erakusten elkarrizketarako borondaterik. Akordiorik lortu ezean, iragarri dute datozen asteetan mobilizazioak areagotu ditzaketela.
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".
UGTk enpresen irabaziak soldatetara bideratzeko eskatu dio Pradalesi
UGT Euskadiko batzorde kudeatzaileko presidente Jose Manuel «Tximi» Lopezek enpresa handien irabaziak langileen soldatetan islatu behar direla defendatu du Imanol Pradales lehendakariaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala euskal patronala hitzarmenen bidezko gutxieneko soldata interprofesionala negoziatzera esertzeko.
Ondarroako arraste flota: "Gasolioaren prezioarekin itsasora irteteak diru galera dakar"
Gasolio profesionala % 227 garestitu da otsailetik, eta Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteak salatu duenez, igoera hori arrantzaleek asumitu behar dute, handizkariak finkatzen duelako arrainaren erosketa-prezioa.
Gazteentzako hipotekak: zer hartu kontuan sinatu aurretik eta zer dira Gazteaval laguntzak?
EKA kontsumitzaileen elkarteak gutxienez hiru edo lau banketxeren eskaintzak alderatzea, presarik ez izatea eta Urteko Tasa Baliokideari, lotutako produktuei eta benetako ordainketa-ahalmenari erreparatzea gomendatzen du. Gazteaval programari esker, gainera, zenbait kasutan etxebizitzaren balioaren % 80tik gorako finantzaketa lor daiteke.