Arrantzaleen kofradiek jarduna eten dute, EBren araudi berriaren aurka protestan
Kofradiek ez dituzte kontrol neurri berriak begi onez ikusi, besteak beste, betebehar polemikoak inposatzen dizkietelako, hala nola porturatzeko abisua lau ordu lehenago eman behar izatea eta harrapaketen erregistroa "zero kilotik" egin behar izatea. Eskakizun horiek, sektorearen ustez, ez datoz bat baxurako arrantzaren eguneroko errealitatearekin.
Arrantzaleen kofradiek jarduna eten dute gaur, lonjak itxi dituzte eta Europar Batasuneko kontrol arau berrien aurka egin dute protesta, "ez delako sektorearen errealitatera egokitzen".
Horregatik, arrantzaleek "bidezko araudi bat" eskatu dute, "adostua eta arrantza sektorearen errealitatera egokitua", kofradien ohar baten arabera.
Kofradiek ez dituzte kontrol neurri berriak begi onez ikusi, besteak beste, betebehar polemikoak inposatzen dizkietelako, hala nola porturatzeko abisua lau ordu lehenago eman behar izatea eta harrapaketen erregistroa "zero kilotik" egin behar izatea. Eskakizun horiek, sektorearen ustez, ez datoz bat baxurako arrantzaren eguneroko errealitatearekin.
"Milaka arrantzale eta gertuko arrantza freskoa arriskuan jartzen dituzten betebehar zentzugabeak, arriskutsuak eta aplikaezinak ditu araudiak", salatu dute.
Arrantzalen aburuz, onartezina da porturatzeko abisua lau ordu lehenago eman behar izatea, batez ere, kaitik hurbil arrantzatzen duten eta 24 ordu baino gutxiagoko mareak egiten dituzten ontzien kasuan.
"Zero kilogramo" neurriari dagokionez, kofradiek esan dute errealitatetik deskonektatuta dagoela. "Ontzia mugitzen ari den bitartean eta arrantzatzen ari direla arrantzaleek arraina pisatzea nahi dute. Ezjakintasuna da hori", azpimarratu dute.
"Horrekin guztiarekin dirua galtzera behartzen ari dira arrantzaleak, izapide burokratiko bat betetzeko helburu hutsarekin. Alferrikako neurria da, ez delako eraginkorra eta guztiz kaltegarria delako", adierazi dute.
Europar Batasuneko araudi berria urtarrilaren 10ean hasi zen aplikatzen 12 metrotik gorako itsasontzietan.
Hari horri eutsita, Hondarribiko arrantzaleen kofradiako presidente Norberto Emazabelek esan du erabaki horrek beste kanpaina batzuetan ere ondorio larriak ekar ditzakeela, antxoarenean esaterako.
"Berdelaren kuotekin nahikoa ez, eta beste arazo bat gehiago etorri zaigu orain", salatu du.
Protesta gisa, lan jarduna eteteaz gain, bihar, 16:00etan, arrantzaleek elkarretaratzea egingo dute Espainiako Gobernuak Bilbon eta Donostian dituen ordezkaritzen aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.