MEDIKUEN GREBA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Medikuek grebari eta protestei ekin diete, lan baldintza hobeak aldarrikatzeko

18:00 - 20:00

Medikuen Sindikatuak ez du Osasun Ministerioarekin duen borrokan atzera egiteko asmorik, eta estatutu propioa aldarrikatzen jarraitzen du. Nafarroan, Osasun Departamentuak jakinarazi du lanuzteak % 2,83ko jarraipena izan duela. EAEn, Osakidetzak adierazi du jarraipena % 19,23koa izan dela goizeko txandan, eta % 8,26koa, arratsaldekoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak "nolabaiteko erosotasuna" ikusten du osasun arloko negoziazioan, eta asistentzian izan dezakeen ondorioen beldur da

Alberto Martínez Osasun sailburuak egoerak paziente eta herritarrentzat sortzen dituen zailtasunez ohartarazi du, eta erantzukizun handiagoa eskatu die inplikatutako aldeei. Onartu du ez duela informaziorik eta ez dela parte hartzen abian dagoen negoziazioan, eta, ohartarazi duenez, egoera hori ziurgabetasuna eta zailtasunak sortzen ari da pazienteentzat eta asistentzia-sistemarentzat. Martinezek kezka hori helarazi du Lurralde arteko Kontseiluan, eta inplikatutako alderdien erantzukizuna eskatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X