Epaia bete eta Petronorreko langileak lehengo aldageletan alda daitezkeela erabaki du zuzendaritzak
2025eko udazkenean 83 eguneko greba egin zuten langileek enpresak aldagela-sistema aldatu zuenean, aldaketak lanaldia 15-30 minutu luzatzea zekarrela salatzeko. Epaitegiek arrazoia eman zieten. CCOOk uste du enpresak txandak egiteko prozedurarekin iruzurra egin nahi diela orain.
Petronorreko langileek egindako protesta bat, artxiboko irudia. EITBren bideo batetik hartua.
Petronorren zuzendaritzak bilera egin du astelehen honetan lagileen batzordearekin, eta Muskizko lantegiko lehengo aldagelak mantenduko dituela jakinarazie die, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaia betez (errekurritzeko asmoa duela esan duen arren). Era berean, langileen arteko txanda-aldaketa egiteko prozedura aldatuko dela esan die. Horren harira, CCOO sindikatuak iragarri du argibideak eskatu dizkiola epaileari, lana amaitutakoan jantziak aldatzea eta garbitzea lanaldiaren barruan edo kanpoan egin behar den zehaztu dezan.
Irailean aldagela zaharrak itxi eta eraikinaren sarreran zeuden berrietara mugiarazi zituzten. Hori dela eta, langileek greba mugagabea hasi zuten, enpresa lanaldia luzarazten ari ziela eta Lan Baldintzen Funtsezko Aldaketa egin zietela salatzeko. Azaroaren 27an izan zen epaiketa, eta duela gutxi kaleratutako epai batean, "justifikaziorik gabekotzat" jo zuen epaileak eta bertan behera utzi zuen enpresak planteatutako aldagelen aldaketa.
Hori bai, zuzendaritzak lehengo aldagelak berriro egokitu behar direla eta horretarako epe bat beharko dutela esan du.
Era berean, enpresak "langileen txandak egiteko prozedura berria" planteatu du, une oro segurtasun-baldintzak bermatzeko, eta horrek CCOO sindikatuaren susmoak piztu ditu.
CCOOren susmoa
Zuzendaritzak gaur iragarritako txanda-aldaketarako sistema oraindik ez gauzatzeko eskatu du CCOO sindikatuak, epaiari buruzko azalpen batzuk eskatu dizkiolako epaileari. Zehazki, langileak kalera irten aurretik egin behar duen jantzi-aldaketa lanaldiaren barruan sartu behar den ala ez zehaztea nahi du, sindikatuek eskatzen duten bezala, edo lanalditik kanpo ote dagoen, sistema berriak planteatzen duen bezala.
Sindikatuak azaldu duenez, epaiak iradokitzen du "erreleboak lehen egiten ziren bezala egin behar direla, lanaldiaren barruan", baina ez du zehazten hitzez hitz, eta "zehaztu ez duenez, enpresak erreleboa lanalditik ateratzeko erabili nahi du, eta kanpoan izan behar dela interpretatzen du", gaineratu du sindikatuak.
CCOOk adierazi duenez, berez, "ez dago gatazkarik" aldagelen kokapenarekin, langileen ia erdiek erabiltzen baitituzte, "eragina eta gatazka guztia txandakako lanaldietatik dator". "Gatazka ez dira aldagelak, baizik eta lanaldia amaitutakoan arropa aldatzea eta garbitzea lanaldiaren barruan edo kanpoan dagoen zehaztea".
Sindikatuak salatu duenez, enpresak aldagelen kokapenaren aldaketa "lanalditik ateratzeko" erabili zuen, eta, beraz, "epaileari azalpen bat eskatu diogu, jakiteko haren iritzia zein den, horrek lanaldiaren barruan edo kanpoan egon behar duen esan dezan", adierazi du ordezkari batek.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.