Enbalatze lerroa saltzea eta paperaren sektorean enplegu erregulazioko espediente bat ezartzea aztertzen ari da Papresa
Balizko erosleak, CL Grupo Industrial talde extremadurarrak, kartoizko plantan soilik du interesa, "paper salmentak izugarri jaitsi direlako". Enbalatzeek, ostera, online salmentei esker, errentagarritasun handia dutela argudiatu dute.
Errenteriako Papresa enpresa bere paper unitatean enplegu erregulazioko espediente bat ezartzea aztertzen ari da, CL Grupo Industrial taldeak enbalatzeko kartoiaren ekoizpen lerroa erosteko interesa agertu ostean. Erosketa horrek, baina, ez luke langileen % 50 kaleratzea saihestuko.
Papresak bi ekoizpen lerro ditu. Batetik, egunkarirako papera ekoizten du, eta bestetik, enbalatzeko kartoia.
Balizko erosleak, CL Grupo Industrial talde extremadurarrak, baina, kartoizko plantan soilik du interesa, "paper salmentak izugarri jaitsi direlako". Enbalatzeek, berriz, online salmentei esker, errentagarritasun handia dutela argudiatu dute.
Horregatik guztiagatik, balizko salerosketa egin ahal izateko, baldintza batzuk jarri dituzte. Lehenengoa paperaren ekoizpena erabat geldiaraztea da, eta horrek bigarren baldintza ekarriko luke, hau da, lantaldea erdira murriztea: 220 langileetako 110 kanporatzea, alegia.
Egoera horren aurrean, enpresa batzordea kezkatuta agertu da. "Zuzendaritzak joan den ostegunean eman zigun salmentaren eta hartu beharko liratekeen neurrien berri", esan dute.
Horren aurrean, paper planta errentagarria dela esan dute. "Egunkariarentzako papera ekoizten duen Europa hegoaldeko enpresa bakarra da", azaldu dutenez, eta ez dute baztertu datozen egunetan mobilizazioak deitzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela