Eskola jantokietako grebak "babes zabala" izan du, sindikatuen arabera
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak adierazi du "gutxieneko akordioa" lortu dutela, baina oraindik ere negoziatzen jarraitu behar dutela.
Eskola jantokietako langileen manifestazioa, gaur, Bilbon. Argazkia: EFE
Aste honetan deitutako hiru greba egunetako lehena dute gaur Euskal Autonomia Erkidegoko eskola jantokietan, langileen lan-baldintza "duinak" defendatzeko.
LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek 5.000 langile inguru deitu dituzte grebara, eta lehen greba egunak "babes zabala" jaso du, deitzaileen arabera.
"Jangeletan: Lan baldintzak duindu! Hitzarmena, orain” lelopean, langileek manifestazio jendetsua egin dute eguerdian, Bilbon.
Deitzaileen arabera, greba-deialdiarekin aurre egin nahi diete hitzarmen kolektiboaren blokeoari, enpresek dagoeneko itundutako soldata-igoerak aplikatzeari "uko egiteari" eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskola-jantokien egungo araudia aldatzeko duen "borondate faltari" (horren arabera arautzen dira ratioak, funtzioak eta lanaldiak).
Sindikatuek Mikel Torres Lan eta Enplegu sailburuak "inposatutako" gutxieneko zerbitzuak salatu dituzte, "gehiegizkoak" direla iritzita, baita enpresen jarrera ere; izan ere, langileei jakinarazpenak bidali dizkiete, “borrokarako prest dagoen sektorea desmobilizatzeko”.
"Gutxieneko akordioa"
Eskola jantokietako lan-gatazkari amaiera emateko "gutxieneko akordioa" lortu dutela adierazi du Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak, baina oraindik ere negoziatzen jarraitu behar dutela esan du.
Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, langileen grebarako eskubidea errespetatzen duela adierazi du.
Greba, asteartetik ostegunera
Otsailaren 25ean, asteazkena, elkarretaratzeak egingo dituzte 12:00etatik aurrera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza ordezkaritzetan.
Azkenik, ostegunean, sindikatuek elkarretaratze "masiboa" deitu dute, eguerdian, Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Bilbon.
Sindikatuek azpimarratu dutenez, mobilizazio horiek ez dira soilik lan-errebindikazio bat, eskola-jantokiko zerbitzu publikoaren kalitatearen defentsa baizik. Hori dela eta, dei egin diote gizarte osoari protestetan parte har dezan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek hiru greba egun deitu dituzte EAEko hiru hiriburuetako jaietan
Mobilizazioak abuztuaren 5ean, 14an eta 26an izango dira, eta Gasteizko Txosna Batzordearen, Donostiako Piraten eta Bilboko Konpartsen babesa dute. Sektoreko lan-baldintzak hobetzeko "aurrerapauso falta" salatu nahi dute.
Euskadiko argindar autokontsumoaren egungo potentzia duela bost urtekoa halako 27 da
Vidrala enpresaren planta fotovoltaikoaren inaugurazioan, Industriako sailburuak azpimarratu du autokontsumo horrek erregai fosilekiko mendekotasuna murrizten lagunduko duela.
Estatuko greba mugagabearekin bat egin lezake SMEk irailean, Osakidetzarekin akordioa lortu arren
Azaldu dute astelehenean sinatutako akordioarekin medikuek zehazki Osakidetzari egiten zizkioten eskaera batzuk kitatu direla, baina Esparru Estatutuari buruz Ministerioarekiko duten jarrera ez dela aldatu diote, desados jarraitzen dute, beraz, eta mahai gainean jarraitzen duela grebaren aukerak.
Albiste izango dira: medikuen gatazka, beroa protagonista eta 34. Euskal Encounterren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
AEBko Justiziak 14 egunez geldiarazi du Paramount eta Warnerren bat-egitea
Herrialdeko 12 estatuk osatutako koalizio batek prozesua geldiarazteko eskaria aurkeztu zuen, horrek ekar ditzakeen monopolio arriskuengatik.
Aiaraldeko Industriaren Mahaiak bederazi hilabete iraun duen hausnarketa prozesuaren ondorioak aurkeztu ditu
Mahaia osatzen duten erakundeek, enpresek, eragile ekonomiko eta sozialek zein ordezkari politikoek "hazkunde aro berri bat eraikitzeko gaitasun, ezagutza eta abantaila lehiakor nahikoak" ikusten dituzte Arabako eskualdean.
Osakidetzak eta SMEk akordioa berretsi dute, eta gainontzeko sindikatuek negoziazio-mahaia utzi dute
Osasun Sailak aurkeztutako dokumentuaren edukiaz gain, sindikatuek salatu dute akordioa aldebikoa izan dela, Osasun Sailaren eta SMEren artean, eta negoziazio kolektibotik kanpo egin dela.
Grebari eutsiko al diote medikuek Osakidetzaren eta SMEren arteko akordioaren ostean?
Euskadiko Sendagileen Sindikatuak eta Estatuko Greba Batzordea osatzen duten gainerako sindikatuek iragarria zuten greba mugagabea egin behar zutela irailetik aurrera, ekainean Estatutu Marko Orokorra onartu ondoren. Osakidetzaren zuzendaritzarekin lortutako akordioak medikuen lan-baldintzetako batzuk hobetzen ditu, baina ez ditu haien eskaera guztiak betetzen.
Basaurik 362 etxebizitza sustatuko ditu 2029ra arte, Jaurlaritzak gune tentsionatu izendatu ondotik
Eusko Jaurlaritzak eta Udalak alokairuen prezioak mugatzeko eta etxe hutsak merkaturatzeko ekintza-plana aurkeztu dute.
Europako Batzordeak 550 milioi euroko isuna jarri dio AliExpressi, legez kanpoko produktuak eta faltsifikazioak saltzeagatik
Gainera, Europako estandarrak betetzeko neurri zuzentzaileak hartzeko exijitu dio Europako Batzordeak merkataritza elektronikoko Txinako plataformari.