Tubos Reunidoseko langileak Bilbon mobilizatu dira, lan-erregulazioko espedientearen bileran batzordeari laguntzeko
Zuzendaritzak eskaintza berria aurkeztu du, langileek borondatezko bajak onar ditzaten, eta batzordeak bere jarrera berretsi du, enpresak enplegu-erregulazioko espedientea atzera bota dezan. 300 langilek baino gehiagok parte hartu dute protestan.
Tubos Reunidoseko langileek greba eguna izan dute gaur, osteguna, eta baita mobilizazio eguna ere; izan ere, goizean goizetik, Euskalduna Jauregiaren inguruan (Bilbo) elkartu dira behargin ugari, langileen batzordeari laguntza emateko, enpresarekin 301 langile kaleratzea ekarriko duen enplegu-erregulazio espedientearen inguruan izandako bileren harira. Enpresak erabaki du bertan egitea bilera, eta ez orain arte bezala, Amurrioko lantegian.
Tubos Reunidosek eskaintza berria aurkeztu du gaur, laugarren bileran, 59 urtetik aurrerako aurre-erretiroen bidez eta borondatez joaten direnentzako kalte-ordain handiagoekin, 301 kaleratzeen "eragin soziala are gehiago murrizteko".
Proposamen horren arabera, adin horretatik 63 urtera arte soldata gordinaren % 65 kobratuko litzateke. 63 urtetik aurrera, lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko kalte-ordainei eutsiko litzaieke, gehienez ere 12 hilerokora arte.
Borondatezko bajak onartzen dituzten 59 urtetik beherako langile finkoei 38 eguneko kalte-ordaina emango litzaieke lan egindako urte bakoitzeko (lehen 30 ziren), gehienez 24 hileko soldatarekin (lehen 18), eta 1.500 euro gehiago lan egindako urte bakoitzeko, gehienez ere 10 urteko mugarekin, kontsultaldia amaitu aurretik onartzen dutenentzat (hilaren 9an).
Enplegu-erregulazioko espedienteak eragindako behin-behineko langileen kasuan –301 langileetatik 87– 30 eguneko kalte-ordaina emango litzaieke (lehen 28) lan egindako urte bakoitzeko, 12 hileko mugarekin.
Enpresa-batzordetik, Andres Garciak ez du zuzendaritzaren proposamen berriari buruzko iritzirik eman eta planteatutako baldintzak negoziatu nahi izan, eta bileran berriro eskatu dutena enplegu-erregulazioko espedientea atzera botatzea dela berretsi du.
Bestalde, LAB sindikatuak ohar batean berretsi duenez, zuzendaritzak "ez du frogatu itxiera eta kaleratzeak justifikatzen dituen benetako arrazoirik dagoenik", eta, beraz, "justifikatu gabeko enpresa-erabakia da". Era berean, "eskualdearen etorkizun industriala mehatxatzen duen erabaki baten aurrean erakundeen pasibotasuna" kritikatu du.
Tubos Reunidosek 71,3 milioi euro galdu zituen iaz. Konpainiak, gainera, 263,2 milioiko zorra du, eta horietatik erdia SEPIk 2021ean mailegatutakoari (eta horren interesei) dagokie.
Bileraren ostean, zuzendaritzak ziurtatu du funtsezkoa dela lan akordioa datozen asteetan sinatzea, konpainiak beste neurri batzuk hartu behar ez izateko.
Amurrioko Tubos Reunidoseko langileen batzordeak deia egina zien beharginei ostegun honetan Euskalduna Jauregi aurrean biltzeko, eta 08:30 baino lehen hasi dira elkartzen,"Tubos Reunidos borrokan. Kaleratzerik ez" leloa zeraman pankarta baten atzean.
Batzordeak zehaztu duenez, 300 langile baino gehiago joan dira Bilbora protesta horretan parte hartzera. “Erabateko jarraipena” izan du Amurrioko lantegiko 24 orduko grebak. Deialdi hori Trapagarango lantegian ere planteatu da, baina, kasu horretan, ESK-k eta LABek osatzen duten gutxiengoak deitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.