Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu
Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.
Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak esan duenez, ikasleek kanpotik janaria eraman dezakete eskolara "salbuespenezko egoeren" aurrean, "zuzendariek hala erabakitzen badute", eta hori errespetatzeko eskatu du. Gainera, gatazka konpontzeko "mahaitik ez altxatzea eta akordio batera iristea" eskatu die sindikatuei eta enpresei
Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako jana kendu zitzaien ikasleei.
Grebek irauten duten bitartean eskolara elikagaiak eraman daitezkeen galdetuta, azaldu du salbuespenezko egoeretan, ikastetxeko zuzendaritza taldeak baimena eman diezaiekeela familiei "kanpotik janaria ekartzeko, joan den astean bezala".
"Eta hori errespetatu egin behar da. Garrantzitsuena da haur horiei, zuzendaritza taldeak hala nahi izan badu, ogitartekoa jateko edo janaria edukitzeko aukera ematea, ikastetxeak hala erabaki duelako", azpimarratu du.
Begoña Pedrosaren esanetan, Eusko Jaurlaritzaren jarrera ikastetxe bakoitzeko "zuzendaritza taldeak hartutako jarrera" da, eta adierazi du badakitela kasu horietan baimena eman dutela "ogitartekoa ikasgelara eramateko". "Eta uste dut ez garela inor eskubide hori urratzeko", adierazi du.
Bestalde, sindikatuen eta zerbitzua ematen duen enpresaren arteko negoziazioen inguruan, ziurtatu du bi aldeei dagokiela "akordio batera iristea", eta horixe eskatu die.
Bere ustez, "badaude horretarako oinarriak". "Eskatzen duguna da ez daitezela mahaitik altxa akordio bat lortu arte. Akordio batera iristea eta datorren astean familia guztiei ziurtasun hori eman ahal izatea nahi dugu, jantokia izan dezaten".
Haur-ratioen inguruan sindikatuek eskatutako araudi-aldaketaren aurrean adierazi du Saila beti dagoela "hitz egiteko eta negoziatzeko" prest. "Mahai gainean dauden eta dagoeneko hitz egin diren gauzak" direla gaineratu du.
"Sindikatuak jakinaren gainean daude, gaia eta benetan akordiora iristea nahi dugu, hori da eskatzen duguna", adierazi du Pedrosak.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.