Estatutu propio baten aldeko aldarria zabaldu dute medikuek Donostian
Osakidetzan lehen arretako mediku bat egongo da gutxienez osasun-etxe bakoitzean. Baliteke urgentziazkoak ez diren ebakuntza batzuk bertan behera uztea.
"Nahikoa da" aldarri hartuta, Donostiako kaleak hartu dituzte sendagileek gaur, estatutu propio bat aldarrikatzeko. Euripean, baina ozen egin dute. Osasun sistemako gainerako profesionalentzako neurriak alde batera utzirik, euren lanbidearen berezitasunak aintzat hartuko dituen estatutua eskatu dituzte.
Donostiako Boulevardean hasi dute protesta, "Euskadi, mediku estatutu propio baten alde" leloa zuen pankarta lagun eta Euskadiko Mediku Sindikatuak deituta.
Donostia Ospitaleko anestesista batek, Elena del Valek, egin ditu bozeramaile lanak, eta ziurtatu du grebak "deserosoak" direla eurentzat. "Ez gaude honetarako prest, gure pazienteei laguntzea da gure lana, baina ez dugu beste aukerarik", esan du.
Izan ere, iragan urtarrilaren 26an SATSE-FSES, CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek Espainiako Osasun Ministerioarekin adostutako lan erreforma gaitzesten dute.
Besteak beste, exijitzen dute gehienez 35 orduko lan-asteak izatea, eta astegunetan goizeko txandan lan egitea. Hortik gorako ordu guztiak lanalditik kanpoko orduak izatea ere eskatu dute.
Del Valek azpimarratu du 24 orduko guardiak desagertzea nahi dutela. Horrekin lotuta, ukatu egin du Osasun ministro Monica Garciak esandakoa, alegia, guardiak 17 ordura jaitsiko dituztela.
Soldatak ere izan ditu hizpide, medikuen ordainsaria txikiegia dela iritzita. "Gazteak Espainiako Estatutik kanpo ari dira lana bilatzen", erantsi du.
Espainiako Estatuko medikuak grebara deituta daude aste honetan, Espainiako Osasun Ministerioak bultzatutako estatutu markoaren aurka egiteko. Hainbat sindikaturen oniritzia du estatutu marko horrek, baina medikuek uste dute testu propio bat merezi dutela, euren berezitasunak eta erantzukizunak aitortuko dituena.
Lanuzteak astelehenetik ostiralera egingo dira, Medikuen Sindikatuen Espainiako Konfederazioak (CESM), Andaluziako Medikuen Sindikatuak (SMA), Kataluniako Medikuek (MC), Madrilgo Medikuen eta Goi Mailako Tituludunen Elkarteak (AMYTS), Euskadiko Medikuen Sindikatuak (SME) eta Galiziako Mediku Independenteen Sindikatuak (O'MEGA) osatutako greba-batzordeak iragarri zuenez.
Erakunde horien lehen jarduera koordinatua da. Luze daramate haserre estatutu markoa hartzen ari zen norabidearekin, Osasun Sistema Nazionaleko profesionalen lan-baldintzak arautzen dituen arauarekin; azken hiru urteetan Osasun Ministerioa eta negoziazio eremuko sindikatuak negoziatzen aritu izan dira horretan.
Urtarrilaren 26an, Osasun Ministerioak eta SATSE-FSES, FSS-CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek iragarri zuten akordioa lortu zutela estatutu markoaren lege-aurreproiektuaren testua onartzeko, eta, orain, Ministroen Kontseilutik pasatu ostean, Parlamentuan izapidetzen jarraitu beharko dutela.
Hala ere, Medikuen Greba Batzordeak ez zuen onartu akordioa, kolektiboari buruzko kapitulu espezifiko bat besterik ez duelako jasotzen. Larunbat honetan hasi dituzte mobilizazioak, Madrilen manifestazioa eginda.
Monica Garcia Espainiako Osasun ministroak behin baino gehiagotan errefusatu du medikuentzako arau esklusibo bat egitea, Osasun Sistema Nazionalean "kohesioa hautsi eta aldeak sortuko lituzkeela" iritzita.
Medikuen aste honetako greba batzordeak ekainera arte aurreikusita dituen bostetatik lehena izango da. Hurrengoak martxoaren 16tik 20ra, apirilaren 27tik 30era, maiatzaren 18tik 22ra eta ekainaren 15etik 19ra daude aurreikusita.
Medikuen Sindikatuen Espainiako Konfederazioak zehaztu duenez, EAEn elkarretaratzeak izango dira. Lehenengoa, gaur, 11:00etan, Donostiako Boulevardetik abiatuta.
Zerbitzu minimoak
Osakidetzan lehen arretako mediku bat egongo da gutxienez osasun-etxe bakoitzean, eta bi egongo dira 15.000 herritarretik gora artatzen dituzten zentroetan. Hori horrela, baliteke premiazkoak ez diren ebakuntzak bertan behera geratzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.
Olaberriako Arcelorrek ekoizpena gelditu du lehen aldiz, lehortearen ondorioz
Oria ibaiaren emari txikia dela eta, Gipuzkoako plantako labe handiaren jarduera eten behar izan da, eta astearte honetan berrabiarazte-prozesuan dago.
Espainiako Gobernuak Estatutu Markoa onartu du, medikuen babesik gabe eta greba mugagabearen mehatxupean
Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak akordioa itxi zuen joan den uztailean Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin. Halere, azken horrek hasieratik garbi azaldu du itunak ez duela automatikoki eragingo udazkenerako deitutako lanuztea bertan behera uztea.
EAJk eta PSE-EEk zerga-neurrien marko komuna adostu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako
Neurriak hiru lurralde historikoetarako dira. Hala ere, bakoitzak marko komuna handitu zein osatu ahal izango du, bere beharren arabera. Araban eta Gipuzkoan, gobernukide diren bi alderdiek oposizioko talderen baten babesa beharko dute neurriak aurrera ateratzeko.