Lan-gatazka

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lezoko Interal enpresak bi greba egun deitu ditu, Enplegu Erregulazioko Espedientea ezarri eta 226 langileetatik 85 kaleratuko dituztela salatzeko

Langileen batzordeak ekainaren 26rako eta uztailaren 2rako deitu ditu greba egunak, eta uztailaren 8tik aurrera greba mugagabea hasteko aukera ere aurreikusi du.

Lezoko Interal enpresa. Argazkia: EITB Media

Elikagai deshidratatuak eta likidoak egiten dituen Lezoko (Gipuzkoa) Interal enpresak langileen herenari baino gehiagori eragingo dion enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) abiatuko duela iragarri du, eta, ondorioz, langileen batzordeak bi greba egun deitu ditu ekainaren 26an eta uztailaren 2an, hilaren 8tik aurrera mugagabea izateko aukerarekin.

ELAk 5 ordezkari ditu batzordean, UGTk adina, eta CCOOk, 3. ELAk prentsa oharra plazaratu du azaltzeko lan-erregulazioko espedienteak plantilla osatzen duten 226 langileetatik 85 kaleratzea ekarriko lukeela.

"Lan-erregulazioko espedientea ez dago justifikatuta, azken urteetan enpresak irabazi historikoak lortu baititu, baita dibidenduak banatu ere", dio sindikatu abertzaleak Interalen erabakiari buruz; konpainiak marka zuriko saldak, zopak, saltsak eta bestelako elikagaiak ekoizten ditu, eta supermerkatu kate ezagunenei banatu.

EEEa ezarriko dutela iragartzeak langileei "ezinegona" eragin diela adierazi du, erabaki "oso traumatikoa" delako eta "dagoeneko 85 pertsonari eragingo bailieke" neurriak.

Zure interesekoa izan daiteke

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X