BSHren Ezkirotzeko enpresa-batzordeak lantegiaren itxiera saihesteko eskatu dio Europako Batzordeari
PSOEko, Sumarreko, EH Bilduko eta EAJko eurodiputatuek lagunduta, beharginen ordezkariak Bruselako agintariekin bildu dira.
BSH Ezkirotzeko enpresa-batzordea Bruselan. Argazkia: EFE
BSH konpainia alemaniarrak, etxetresna elektrikoen ekoizleak, Ezkirotzen (Nafarroa) duen lantegiko enpresa-batzordeak gaur Bruselari eskatu dio bitartekari lanak egiteko, itxiera saihesteko. Erabaki horrek mila pertsona ingururi eragingo lieke, zuzeneko eta zeharkako lanpostuen artean, eta Europako Batzordeak multinazionalarekin "interlokuzioa" izatea espero dute beharginen ordezkariek.
PSOEko, Sumarreko, EH Bilduko eta EAJko eurodiputatuek lagunduta, enpresa-batzordea Stephane Sejourne EBko Oparotasun eta Estrategia Industrialeko presidenteordearen eta Roxana Minzatu Enplegu komisarioaren kabineteekin bildu da gaur.
"Gure egoeraren azalpen nahiko zehatza eman dugu, eta badakigu kudeaketak egingo dituztela multinazionalarekin hitz egiteko, eta ea emaitza ematen duten. Denbora urrea da, eta helburua aukera fidagarri eta egingarri hori lortzeko epea malgutzea da", laburbildu du Juan Jose Hermoso enpresa-batzordeko ordezkariak.
Hermosok azpimarratu du inbertitzaile batzuek proiektu industrialari eta BSH Ezkirotzeko langileei jarraipena eman nahi dietela, eta ohartarazi du multinazionalaren barruan "erreferente" diren mila langile familia baino gehiagoren etorkizuna dagoela jokoan.
Alemaniako BSH konpainiak astelehenean helarazi zien Nafarroako Gobernuari eta Industria Ministerioari ez duela atzeratuko kaleratzeak abiatzeko finkatutako data (ekainak 17), eta Ezkirotzeko lantegiaren itxiera aurrera eramango duela.
"Zentzugabekeria"
"Zentzugabekeria da atzo iragarri ziguten erabakia, eta esan behar dugu, halaber, BSH Ezkirozeko beharginen bizitza erabat mespretxatzeko jarrera agerian dagoela", deitoratu du Hermosok.
Langileen ordezkaritza Nafarroako eta Espainiako gobernuekin bat dator berrindustrializazioaren aldeko apustuan, eta Europako Batzordearen "babes instituzionala" bilatzen ari da orain, denbora irabazteko Alemaniako enpresarekin hitz egin dezan.
"Nafarroako Gobernuak eta gizarte osoak ez dute ulertzen erabakia, ez gatoz bat eta hanka-sartze bat dela uste dugu", adierazi du Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozial, Gizarte Ekonomia eta Enplegu kontseilariak.
Europako Parlamentutik, Elena Sancho (PSOE), Estrella Galan (Sumar), Pernando Barrena (EH Bildu) eta Oihane Agirregoitia (EAJ) eurodiputatuak izan dira enpresa-batzordearekin. BSHren erabakia "okerra" edo "arduragabea" dela kritikatu dute ordezkari politikoek.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.