Lana
2024/09/10 - 10:25
Etxeko langileentzat, eskubide berriak: doako osasun-azterketak eta lan-arriskuak ebaluatzea
Halaber, Espainiako Ministroen Kontseiluak gaur onartu duen errege-dekretuak indarkeria eta jazarpen egoeretan jarduteko protokoloa aurreiskusten du etxeko langileentzat.
2024/09/09 - 16:02
Lan Ministerioak kontratazioan hobariak proposatu dizkie enpresa txiki eta ertainei, lan-astea murritz dezaten
Uda ostean egindako lehen bileran akordiora biltzeko proposamena egin dio Ministerioak patronalari. Estatuko Lan Idazkaritzaren arduradunaren ahotan, erantzun "positiboa" eman dute alde guztiek, eta akordioa erdietsiko dutelakoan dago gobernua.
2024/09/09 - 10:22
Lan astea 37,5 ordura murrizteko negoziazioei berrekingo diete gaur Espainiako Gobernuak eta eragile sozialek
Uda aurretik egindako azken bileran, patronalak "malgutasuna" eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta gaurko hitzorduan, espero da malgutasun horri bide emango lioketen proposamenak aurkeztuko dituela Lan Ministerioak.
2024/09/09 - 10:01
Albiste izango dira: Edmundo Gonzalez, lanaldiaren murrizketari buruzko eztabaida eta Arantzazuko Amaren eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/03 - 15:57
Euskaltelen langile-batzordea MasOrangek aurkeztutako erregulazio-txostenaren "erabat" aurka agertu da
Lanpostuak berregokitzeko deia egin du, jarduera batzuetarako "jende falta" dutelako.
2024/09/03 - 13:26
Langabeziak gora egin du abuztuan: 3.298 gehiago zenbatu dira EAEn eta 66 Nafarroan
Guztira, 111.363 langabe daude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan erregistratuta. Nafarroan, berriz, 29.407 dira. Igoera handiena Gipuzkoan somatu da (% 4,64) eta txikiena Nafarroan (% 0,22).
2024/09/03 - 13:17
Irailetik aurrera enplegua berreskuratuko dela espero du Eusko Jaurlaritzak
Alfonso Gurpegui Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratze sailburuordeak defendatu duenez, "udako ohiko geldialdia gorabehera, Euskadiko enpleguak sendotasunari eusten dio".
2024/09/02 - 11:29
Txarangak lagunduta egin dute lanera itzulera Elgoibarren
Urteetako ohiturari jarraituz, Mauxitxa txarangaren doinuek esnatu dituzte elgoibartarrak iraileko lehen astelehenean, lanera itzulera errazagoa izan dadin.
2024/08/31 - 11:50
Cementos Rezolako langileen asanbladak onartu egin du Lan Erregulazioko Espedientea
Enpresak datorren astelehenean jarriko du indarrean. LABek azaldu du zuzendaritzak "kaleratze beharturik ez" izateko eta "aurre-erretiroa hartzen dutenen baldintzak hobetzeko" konpromisoa hartu duela.
2024/08/19 - 15:02
Baso-lanetan ari zen langile bat hil da Iurretan, adar batek buruan jota
Heriotza honekin, 36 dira lan-istripuz Hego Euskal Herrian hildakoak, LAB sindikatuak jakitera eman duenez.
2024/08/12 - 13:08
Cementos Rezolako EEEak Añorgako lantegiko 56 langileri eragingo die azkenean
Akordiorik gabe amaitu da sindikatuekin akordioa bilatzeko epea. Neurri sozialetara jo dute 56 lagunetako 52k, eta soilik lau kaleratuko dituzte behartuta.
2024/07/29 - 15:22
Lan Ministerioak bere gain hartuko du kaleratzeen erreforma, "kapritxoz" egiten diren kaleratzeak saihesteko
Europak Espainiari bidegabeko kaleratzeen harira emandako epaiaren ondotik, Joaquin Perez Rey Estatuko Lan idazkariak esan du erreforma horrek Europako Gutun Soziala beteko duela.
2024/07/29 - 11:52
Europako Kontseiluak berretsi du Espainiak bidegabeko kaleratzeengatik ematen duen kalte-ordaina 'eskasa' dela
Europak arrazoia eman dio, hortaz, UGTri, eta bidegabeko kaleratzeagatiko kalte-ordaina ez dela disuasiozkoa eta ez duela langilea babesten ondorioztatu du. Espainiako Exekutiboarentzat irizpena loteslea ez bada ere, ate garrantzitsua irekitzen du epaileek norabide horretan erabakiak har ditzaten.
2024/07/26 - 11:22
Langabezia-tasa % 8,11ra jaitsi da EAEn eta % 7,42ra Nafarroan bigarren hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoaren aldean, 0,42 puntu jaitsi da EAEn eta 1,4 Nafarroan. Hala ere, iazko hiruhileko berarekin alderatuta, gora egin du apur bat EAEn eta beheranzko joerarekin jarraitzen du Nafarroan.
2024/07/18 - 19:04
30 urtetik beherako gazteen okupazio-tasa azken 14 urteetako altuena izan da
Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen % 46,5 lanean aritu da 2024ko bigarren hiruhilekoan, 2010ekoekin alderatuta, 2,1 puntu gehiago.
2024/07/18 - 12:58
Langabezia % 7,5era jaitsi da EAEn bigarren hiruhilekoan eta 80.100 langabe daude, 4.500 gutxiago
Datu horiek 2023ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia-tasak soilik hamarren bat egin du behera, % 7,6tik % 7,5era.
2024/07/17 - 18:33
UGT eta CCOO irailean mobilizatuko dira, uztailaren 29ko bileran lanaldia murrizteko aurrerapausorik ez badago
Gaurko bileran, Lan Ministerioak 37,5 orduko lanaldia pixkanaka aplikatzea proposatu du, horrela, CEOE eta Cepyme barne hartzen dituen akordio bat lortu nahi du, baina patronalak uko egin dio berriro, "negoziazio kolektiboan jada lantzen delako".
2024/07/16 - 17:06
Espainiako Estatuak eta banku talde batek 1.200 milioiko abala eman diote Siemens Gamesari
Eusko Jaurlaritza pozik agertu da konpainiari emandako babesarekin, eta ziurtatu du "Euskadin industria eta enplegua indartzea den guztia albiste ona" dela.
2024/07/16 - 15:23
Confebask kezkatuta dago absentismo indize "altuagatik" eta lan-gatazkengatik
Confebaskek udako Kontseilu Orokorra egin du eta, hor, Tamara Yague presidenteak kargua hartu zuenetik igarotako urtearen balantzea egin du.
2024/07/15 - 12:48
Iñigo Ucinen ustez, beharrezko da talentua Euskadira erakartzeko plangintza egoki bat egitea
Iñigo Ucin Mondragon Taldeko presidenteak ohartarazi duenez, "pertsonak falta dira" profil profesional desberdinak dituzten lanpostuetan, eta "hutsune handi bat egongo da beharko denaren eta egongo diren profesionalen artean".