Langabezia-tasa % 8,11ra jaitsi da EAEn eta % 7,42ra Nafarroan bigarren hiruhilekoan
Langabezia-tasa % 8,11ra jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 7,42ra Nafarroan 2024ko bigarren hiruhilekoan, Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) ostiral honetan argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, langabezia 0,42 puntu jaitsi da EAEn eta 1,4 Nafarroan. Hala ere, iazko hiruhileko berarekin alderatuta, apur bat igo da EAEn eta beheranzko joerarekin jarraitzen du Nafarroan. Hain zuzen ere, foru erkidegoa da Estatuko langabezia tasarik baxuena daukan autonomia erkidegoa.
Guztira, 1.013.500 pertsona daude lanean EAEn, aurreko hiruhilekoan baino 28.500 gehiago. Langabetuak, aldiz, 89.500 dira. Nafarroan, bestalde, 25.100 langabe daude guztira, eta 313.800 pertsona ari dira lanean.
Lurraldeka, langabezia-tasarik altuena Bizkaikoa da (% 8,88) eta atzetik datoz Araba (% 8,28), Nafarroa (% 7,42) eta Gipuzkoa (% 6,75).
Datuak iazko hiruhileko berarekin alderatuta, ordea, EAEn 14.500 langabe gehiago daude (% 1,4). Baina landunen kopuruak ere gora egin du iazko datuekin alderatuta; 35.900 landun gehiago daude.
Nafarroan 3.400 langabe gutxiago daude 2023ko aldi berarekin alderatuta, baina 10.900 pertsona gutxiago ari dira lanean.
Estatuan, oro har, 434.700 landun gehiago izan dira 2024ko bigarren hiruhilekoan, eta guztira 21.684.700 pertsonak dute enpleguren bat. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, tasak % 2,05 egin du gora.
222.600 langabe gutxiago daude, 2.755.300 guztira. Hamabi hilabetean, 52.900 langabe gutxiago zenbatu dira, eta tasa % 11,27koa da, aurrekoan baino 1,02 puntu txikiagoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.