Langabezia
2021/03/26 - 14:12
218 milioi banatuko dituzte EAEko autonomo eta ETEetan, Estatuko laguntza zuzenetan
Espainiako Gobernuak 7.000 milioi euroko diru partida aurreikusi du autonomia erkidegoen artean banatzeko.
2021/03/13 - 18:35
PCBko eta Tubacexeko langileek elkarrekin manifestazioa egin dute Barakaldon
PCB-ITP Aero Castingeko beharginek Tubacexeko langileei harrera egin diete Herriko Plazan, protesta bateratua hasi baino lehen.
2021/03/12 - 15:19
Erabaki zuzenak baino gehiago izan dira okerrak pandemian, gizartearen erdiarentzat
Covid-19aren inguruko informazioa emateko zientzialari eta adituen esanak dira sinesgarrienak herritarrentzat, eta 0-10ko tartean 7,5eko nota jarri diete.
2021/03/12 - 15:12
Erabaki zuzenak baino gehiago izan dira okerrak pandemian, gizartearen erdiarentzat
Covid-19aren inguruko informazioa emateko zientzialari eta adituen esanak dira sinesgarrienak herritarrentzat, eta 0-10ko tartean 7,5eko nota jarri diete. Jaurlaritzari ia 6 bat jarri diote.
2021/03/11 - 00:44
Auzitegiarentzat ez dago GTS ixteko arrazoi objektiborik
Hala ere, ez ditu kaleratzeak baliogabetu. ELAren ustez, ebazpenak agerian uzten du "inoiz baino beharrezkoagoa" dela "lan erreformak bertan behera uztea".
2021/03/02 - 15:42
Otsailean langabezia jaitsi egin da EAEn; igo, aldiz, Nafarroan
1.702 langabe gutxiago izan da EAEn. Beraz, otsailean behintzat, pandemiak ez du eragin txarrik izan. Nafarroan, aldiz, izugarri hazi da: 1.261 gehiago zenbatu dituzte.
2021/03/02 - 13:15
1.702 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn, eta 1.261 gehiago Nafarroan
129.028 pertsona zeuden lanik gabe otsailean EAEn. Nafarroan, berriz, 42.986 langabe zenbatu zituzten.
2021/02/16 - 16:47
Adar industrial eta tekniko batzuek ez dute profesionalik aurkitzen Euskadin
Metalgintzarekin, logistikarekin eta elikadurarekin lotutakoak dira Euskadin aurkitzea gehien kostatzen diren langileak, bai eta teknologia berrietan adituak eta osasun-arloko profesionalak ere.
2021/02/07 - 16:03
Pandemiaren langabe berriak
Pandemiak enpresak astindu ditu eta batzuk hasi dira langileak kaleratzen. Barakaldoko ITP Aero hauetako bat da. ITP AEROk zehaztu duenez, Barakaldoko eta Sestaoko PCBren filialetan proposatutako enplegu-erregulazioko espedientearen eragina jasango duten 87 pertsonen artean lanaldi murriztua duten emakumeak horien % 17 direla, eta ez % 90. Horren arabera, PCBk luzaroan izan ditu errentagarritasun arazoak, eta azken urteetan galerak jasan ditu.
2021/02/02 - 19:43
Aernnovako langile-batzordeak kaleratzeak baliogabetzeko eskatu du epaitegian
Kaleratzeak justifikatzeko zuzendaritzak pandemiaren krisia erabili duela eta hori iruzurra dela salatu dute. Halaber, Berantevillako lantegiak "milioi askoko irabaziak" eman dituela gogoratu dute.
2021/02/02 - 14:47
2.578 langabe gehiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian urtarrilean
130.730 pertsona zeuden lanik gabe urtarrilean EAEn (iaz baino % 11,12 gehiago). Nafarroan, berriz, 41.725 langabe zenbatu zituzten (iazko urtarrilean baino % 23,18 gehiago).
2021/02/01 - 12:52
Euroguneak % 8,3ko langabezia-tasarekin itxi du 2020a
Espaniar Estatuak langabeziaren bigarren igoerarik handiena izan du EBko herrialdeen artean, Eurostatek gaur argitaratu dituen datuen arabera.
2021/01/29 - 12:00
Espainiako BPGk % 11 egin du behera, Gerra Zibiletik izandako jaitsierarik handiena
Hala ere, beherakada Espainiako Gobernuak aurreikusitakoa baino txikiagoa izan da (% 11,2). Frantziako ekonomiak % 8,3 egin zuen behera 2020an, Bigarren Mundu Gerratik jaitsierarik handiena.
2021/01/28 - 10:57
16.700 langabe gehiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian, 2020. urtearen amaieran
8.500 eta 8.200 langabe gehiago izan dira EAEn eta Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratu duen Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera.
2021/01/26 - 21:48
Espainiako Gobernuak erregulazio txostenak maiatzaren 31ra luzatzea onartu du
Errege dekretuan, autonomoentzako aparteko laguntzak ere jaso dituzte, eta laguntza eskatzeko izan beharreko jarduera galera % 75etik % 50era jaitsi diete.
2021/01/22 - 13:07
EAEk % 11,2ko langabezia tasarekin itxi du 2020, 2019an baino ia 2 puntu gehiagorekin
2020ko laugarren hiruhilekoan, 116.900 langabe zeuden Euskadin, hau da, 15.100 gehiago.
2021/01/22 - 12:48
EAEko ekonomiaren termometroa 40,7 puntura igo da, baina desazkundean jarraitzen du
Eusko Jaurlaritzaren esanetan, zenbaki positiboetara itzultzetik gertu dago industria sektorea. Hala ere, oro har, zerbitzuak "motelago" ari dira hobera egiten.
2021/01/18 - 16:06
Covid-19aren eraginez, EAEko ekonomiak % 9,5 egin du behera eta enpleguak, % 8,1
Azpiazuk 2020ko datuen balorazioa egin, eta 2021erako aurreikuspenen berri eman du: % 8,6 haziko da ekonomia, esperotakoa baino hiru hamarren gutxiago.
2021/01/15 - 14:45
Aldaketak Lanbiden, "diru-laguntzen kudeatzaile soil" gisa ikusteari uzteko
Lanbide Hobetzen trantsizio eta hobekuntza proiektua aurkeztu du Mendiak. Sistema eraginkor bat lortzeko, aldaketa prozesu bati helduko dio zerbitzuak.
2021/01/05 - 17:45
15.078 langabe gehiago EAEn, eta 7.439 gehiago Nafarroan, 2020an
Langabezia % 13,21 hazi da EAEn 2020an, eta Nafarroan, berriz, % 22,41.