2.578 langabe gehiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian urtarrilean
Lanbide Enplegu Zerbitzu Publikoak jasotako datuen arabera, urtarrilean abenduan baino 1.490 langabe gehiago zeuden Euskal Autonomia Erkidegoan. Guztira, 130.730 pertsona zeuden iragan hilabetean enplegurik gabe, abenduan baino % 1,15 gehiago.
Bestalde, 2020ko urtarrileko datuekin alderatuta, 13.081 langabe gehiago zenbatu dituzte EAEn, hau da, 2020an baino % 11,12 gehiago, Lan eta Ekonomia Ministerioak jakitera eman duenez. Estatuko batezbestekoa % 21,84koa da.
Iazko otsailean (covid-19aren pandemia hasi aurretik) izandako datuekin alderatuta, orduan baino 13.491 langabe gehiago zenbatu dituzte.
Azken hamabost urteetan urtarrilean langabeziak izandako hirugarren igoera txikiena da aurtengoa. Izan ere, krisiaren aurretik eta ondoren, urtarrilean beti igo ohi da langabeen kopurua, aipatu iturriaren arabera.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, % 2,07 hazi da langabezia Araban, 22.176 langabe zenbatu baitituzte guztira (499 langabe gehiago); % 1,57 egin du gora Gipuzkoan, 34.975 langabe zenbatu baitituzte (542 gehiago); eta % 0,85 Bizkaian, 73.579 zenbatu baitituzte (499 gehiago).
Gizonen kasuan, baina, % 0,81 egin du behera langabeziak. Aitzitik, emakumeen artean % 2,80 igo da, nahiz eta urteko batezbestekoan gizonezkoak nagusi izan diren (% 13,42ko igoera gizonetan eta % 9,33koa emakumeetan). Hala eta guztiz ere, lanik gabe dauden pertsonen % 55,31 emakumezkoak dira.
Adin-tartea kontuan hartuta, 55 urtetik gorakoetan izan du bereziki eragina langabeziaren igoerak (% 1,61), baita 24 urtetik beherakoetan ere (% 1,53). Dena den, adin-tarte guztietan egin du gora langabeen kopuruak.
Sektoreka, industrian (598 langabe gutxiago) eta eraikuntzan (120 langabe gutxiago) datuek hobera egin dute. Kontrara, zerbitzuetan (2.012 langabe gehiago) eta nekazaritzan (40 langabe gehiago) hazi egin da langabezia.
Jaurlaritza: "Datu kezkagarriak dira"
Eusko Jaurlaritzaren ustez, "datu kezkagarriak" utzi ditu langabeziak EAEn, "nahiz eta, aldi baterako enplegu-erregulazio espedienteei esker, ez garen 2007ko krisian bizitako egoerara heldu".
Alfonso Gurpegui Lan sailburuordeak sakon aztertu ditu astearte honetan argitaratutako langabezia datuak. Horien arabera, 130.730 pertsona daude lan bila gaur egun EAEn, eta Gizarte Segurantzaren afiliazioa jaitsi egin da (8.242 pertsona gutxiago) abenduko datuekin alderatuta.
"Datu kezkagarriak baditugu ere, euskal ekonomiak erakutsi du krisiari aurre egiten ari dela, urtarrila hilabete kaskarra izan ohi baita urtero, langabeziari dagokionez. Izan ere, 2021eko urtarrilean azken 15 urteetako hirugarren datu onena izan dugu", esan du.
"Azken zortzi hamarkadetako krisitik latzena jasaten ari garela eta urtarrila hilabete kaskarra izan ohi dela kontuan izanda ere, ez ditugu orain dela hamarkada bat bizitako krisian jasotako datu okerrak ikusi", azpimarratu du.
Kontratazioek ere behera egin dute, abenduan baino % 5,1 gutxiago zenbatu baitituzte.
Bestalde, urtarrilean 69 pertsona gehiagok (% 0,1) jaso dute diru-sarrerak bermatzeko errenta, iazko urtarrilean baino 2.473 gehiagok.
1.088 langabe gehiago Nafarroan
Nafarroan ere gora egin du langabeziak. Urtarrilean abenduan baino 1.088 langabe gehiago zeuden (% 2,68 gehiago). Horrek esan nahi du guztira 41.725 langabe zeudela Nafarroan hilabete horretan; iaz baino 7.853 gehiago (% 23,18).
Ohar batean, Foru Gobernuak azaldu du covid-19aren krisiak lagundu egin duela enpleguaren suntsipenean, Gizarte Segurantzaren afiliazioek ere behera egin baitute nabarmen (2.677 pertsona gutxiago, % 0,93). Gauza bera gertatu da kontratazioekin (% 4,9 gutxiago).
2008az geroztik, Gzarte Segurantzan baja gutxien izan duen bigarren urtarrila izan da aurtengoa, eta Nafarroa da enplegu gutxien suntsitzen duen Estatuko laugarren erkidegoa.
Aldi baterako enplegu erregulazio espedientea duten beharginekin lotutako datuak ere eman ditu Gobernuak. 7.137 pertsona daude egoera horretan, abenduan baino 1.449 gutxiago.
Emakumezkoen eta gizonezkoen lan baldintzak alderatuta, langabeziak datu kaskarragoak utzi ditu emakumeen artean (%3,9 / % 1).
Adin-tarteka, 25 eta 34 urte bitartekoen artean % 4,4 hazi da langabezia. Halere, 25 urtez azpikoak dira pandemiak gehien kaltetu dituenak (iazko otsailetik % 53,6 egin du gora langabeziek adin tarte horretan).
Estatuko datuei dagokienez, 76.216 pertsona geratu ziren beharrik gabe urtarrilean. Gaur-gaurkoz, ia 4.000.000 langabe daude; 2016az geroztik izandako kopururik handiena.
Zure interesekoa izan daiteke
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.