Langabezia
2020/08/02 - 19:24
Alarma egoerak lan eskaintza % 74,8 murriztu zuen EAEn
Lan eskaintza gehien murriztu zuen Espainiako hirugarren erkidegoa izan zen Euskadi. Mezularitza enpresetan, ostera, lan eskaintzak % 150 egin zuen gora.
2020/07/28 - 18:16
30.500 lanpostu suntsitu dira Euskadin urteko bigarren hiruhilekoan
Gainera, 1.600 langabe gehiago daude, eta horrenbestez, langabezia tasa % 9,3an kokatu da. CEBEKek urte amaierarako datuak hobetzea espero du.
2020/07/28 - 16:38
Aernnova enpresak irailera arte ez du argituko nola gauzatuko diren kaleratzeak
CCOO sindikatuak kaleratzeen guztiz aurka dagoela azaldu du, eta LABek, bere aldetik, langileen soldatak 10 urte daramatzatela izoztuta gogorarazi du.
2020/07/28 - 13:04
COVID-19ak 30.500 lanpostu suntsitu ditu Euskadin bigarren hiruhilekoan
Gainera, 1.600 langabe gehiago daude EAEn aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Nafarroan, berriz, 12.800 enplegu galdu dira, eta 3.900 langabe gehiago zenbatu dituzte.
2020/07/26 - 16:04
ELA: "Soldatak jaistea kaleratzeak saihesteko, Tapiaren dilema faltsua da"
Sailburua “bidea prestatzen ari da”, salatu du Peio Igeregik. Lanpostuak “ez dituzte lan baldintzengatik” deuseztatuko, “lan karga faltagatik baizik”, adierazi du ELAko ordezkariak.
2020/07/25 - 22:48
Pandemiak ZIUn sartu du ekonomia: Gamesa, Tubacex eta ITP
Agoitzeko (Nafarroa) lantegia itxi eta 239 langile kaleratu nahi ditu Siemens Gamesa konpainiak. 150 bat lanpostu deuseztatu nahi ditu Tubacexek Araban. Munduan 600 langile kaleratuko ditu ITPk.
2020/07/24 - 22:41
BPGa % 20 jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoan
Koronabirusaren krisiak hankaz gora jarri du sei urtez segidan izandako hazkunde ekonomikoa. EAEn, 40.000 eta 60.000 lanpostu artean galduko dira.
2020/07/24 - 13:29
Azpiazuren hitzetan, "aurrekaririk gabeko salbuespenezko" egoera da
Jarduneko Ogasun eta Ekonomia sailburuak aurreratu duenez, litekeena da Eusko Jaurlaritzak bere aurreikuspen ekonomikoak berriz aztertu behar izatea eta iragarpen apalagoak egitea.
2020/07/24 - 12:12
EAEko ekonomiak eta enpleguak % 20 inguru egin dute behera bigarren hiruhilekoan
Honenbestez, Eusko Jaurlaritzak aurreikusitako beherakadak baino askoz handiagoak izan dira. 2020ko lehen hiruhilekoan, BPGk % 3,2 egin zuen behera, eta enpleguak % 2,8.
2020/07/23 - 18:31
ITP Aerok 600 bat langile kaleratuko ditu guztira
Konpainiak Bizkaiko lau herritan ditu intalazioak: Zamudion, Barakaldon, Sestaon eta Derion.
2020/07/22 - 10:37
Arantxa Tapia: "Zaldibarko luiziagatik erantzukizunak argitzeko lan egingo dugu"
Zaldibarko zabortegian gertatutakoa argitzeko asmoz epaitegiek eskatzen dieten informazio guztia emango dutela esan du Ekonomiaren Garapenerako jarduneko sailburuak.
2020/07/22 - 10:32
Tubacexek Amurrio, Laudio eta Aceralavako enpresa batzordeak deitu ditu gaurko
Konpainiak egin nahi duen berregituraketa-planean 500 langile inguru kaleratzea aurreikusten da.
2020/07/21 - 15:12
Euskal enpresa gehiagotan kaleratzeak egon daitezkeela iragarri du Tapiak
Tubacexek jakitera eman duenez, taldearen berregituraketak "langileen kostuaren % 20ko doikuntza" ekarriko du, 500 pertsona ingurukoa.
2020/07/10 - 13:52
Dbuseko Enpresa Batzordeak elkarretaratzea egin du zerbitzuen % 100 eskatzeko
Langabezian dauden Dbuseko langileen itzulera ere eskatu du, eta mugikortasun urriko pertsonen "autonomia" aldarrikatu du eta gastu sozial handiagoa Udalaren aldetik.
2020/07/08 - 14:47
Lan-erregulazioko laguntzak uztailaren bigarren hamabostalditik eskatu ahalko dira
Online inprimaki bat jarriko da bide bakar gisa Lanbideren web-orrian (lanbide.euskadi.eus).
2020/07/03 - 19:38
Abaletan 40.000 milioi euro eta beste 10.000 milioi Espainiako enpresak salbatzeko
Horrela, 40.000 milioi euro inbertsio proiektu berrietarako Kreditu Institutu Ofizialeko abalak izango dira, eta beste 10.000 milioi kaudimen arazoak dituzten enpresa estrategikoak laguntzeko.
2020/07/02 - 16:19
Langabeziak gora egin du ekainean EAEn
Ekainean, langabezia, handitu egin da, baina ez aurreko hilabeteetan bezain beste. Jarduera bere onera etorri ahala, lana ere berreskuratzen ari baita.
2020/07/02 - 11:29
2.733 langabe gehiago EAEn eta 673 gutxiago Nafarroan ekainean
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 144.448 langabe izan ditu erregistratuta ekainaren amaieran.
2020/06/24 - 19:21
Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, munduko aurreikuspen ekonomikoak txarrera egin du
Funtsak espero baino atzeraldi sakonagoa aurreikusten du 2020an, eta hazkunde motelagoa 2021ean. Espainiako ekonomia % 12,8 jaitsiko da aurten, koronabirusaren pandemiagatik.
2020/06/20 - 21:12
Ezkerraldean prekarietatea eta pobrezia areagotu direla salatu du martxa batek
Eskualdeko sindikatuek eta gizarte eragileek deituta, "Ezkerraldea Martxan. Ez da COVIDa, kapitalismoa baizik" lelopean protesta egin dute ehunka pertsonak.