Langabezia
2020/06/19 - 16:58
"Prekarietatera daramatzaten" politikak aldatzea eskatu dute milaka pertsonak
Besteak beste, politika sozialen aldaketa, 1.200 euroko gutxieneko soldata eta 1.080 euroko pentsioak aldarrikatu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta 40 herritan.
2020/06/18 - 13:21
Kooperatibek 3.000 lanpostu inguru galduko dituztela kalkulatu du Eusko Jaurlaritzak
Gaur egun gizarte-ekonomia klasikoko 2500 enpresa daude, 60.500 pertsonari enplegua ematen dietenak.
2020/06/16 - 01:05
Aldi baterako espedienteak luzatzeko negoziatzen jarraituko dute, hiruko batzordean
Luzapena astearte honetako Ministroen Kontseilura ez dutela eramango hitzeman du Lan Ministerioak; izan ere, luzapena adosteko batzordean ez da akordiorik izan.
2020/06/09 - 15:48
Euskadiko ekonomia % 8,7 eroriko da aurten
Jaurlaritzaren aurreikuspenaren arabera, langabezia tasa % 13,7ra igoko da. Datorren urtean nabarmen jaitsiko den arren, oso altua izango da oraindik ere.
2020/06/08 - 22:35
Nola izango da sortuko den enpleguaren kalitatea?
Adituek diote, susperraldia etorri ahala, ez luketela prekarioagoak izan beharko, baina kezka handia dago epe luzeko langabeen eta gazteen inguruan.
2020/06/05 - 22:13
Enpleguak izan duen ustekabeko hazkundeak Trumpen euforia piztu du
Enpleguak izan duen ustekabeko hazkundeak Trumpen euforia piztu du, eta George Floyden memoria aipatzera ere ausartu da: 'Floyd bera zeruan pozik dago datu on hauek ikustean egun handia delako'.
2020/06/02 - 16:26
Merkataritza eta ostalaritza izan dira sektore kaltetuenak
Hilabeteotan 100.000ra jaitsi da lan erregulazioan dauden langileen kopurua. Maiatzean 70.000 langile lanera itzuli dira.
2020/06/02 - 16:02
Adegiren ustez, aurten Gipuzkoan 12.000 lanpostu galduko dira
Gipuzkoako patronalak uste du aurten % 7-10 inguru uzkurtuko dela Gipuzkoako ekonomia eta lanpostuei dagokienez 12.000 inguru galduko direla.
2020/06/02 - 15:58
Jaurlaritzak 5 urteko epea jarri du krisiaren aurreko egoera ekonomikora itzultzeko
2025erako langabezia tasa % 10etik behera egotea jarri du helburu gisa, hau da, pandemiaren aurretik zegoen mailara jaistea.
2020/06/02 - 15:54
Langabeziak gora egin du, baina apirilean baino gutxiago
Maiatzean 3.767 langabe gehiago zenbatu dira Hego Euskal Herrian. Apirilean, ordea, 37.716 izan ziren.
2020/06/02 - 13:34
Gutxieneko diru-sarreraren kudeaketa Ministerioarekin adostu zutela dio Remirezek
Nafarroako Gobernuaren presidenteordeak esan du kudeaketa “koherentea” dela “gure autogobernu gaitasunarekin”, baina aitortu du EAJren “ekarpena positiboa” dela.
2020/06/02 - 12:26
3.072 langabe gehiago maiatzean EAEn, eta 695 gehiago Nafarroan
EAEn COVID-19aren krisiaren ondorioz aldi baterako erregulazio txostenen eraginpean egon diren 200.652 langileetatik erdiak jarraitzen du egoera horretan.
2020/05/31 - 21:34
Ekainaren 1eko astean kobratuko dira langabezia-saria eta ERTEetako prestazioak
Banku gehienek aurreratu egingo dute ordainketa, eta hala, bezeroek ez dute itxaron behar izango normalean ordaintzen diren epera arte: hilaren 10 eta 15 egunera arte.
2020/05/29 - 13:48
Renaultek 15.000 lanpostu deuseztatuko ditu mundu osoan, 2.000 milioi aurrezteko
Frantzian, ia 4.600 langileri eragingo die murrizketak 2023ra arte. Munduan beste 10.000 lanpostu desagertuko dira.
2020/05/28 - 22:23
Amurrioko Tubos Reunidosen bost hilabeteko lan-erregulazioa ezarriko dute
Ekainaren 1etik urriaren 31ra egongo da indarrean eta langileen gehiengoari eragingo dio. Sindikatuekin adostu ez dutela eta soldata-osagarririk izango ez dela salatu du LABek.
2020/05/28 - 20:24
Ekoizpena gehiago murriztuta, Mercedesek Gasteizko lantegia itxiko du abuztuan
Uste baino eskari gutxiago izaten ari direlako hartu dute erabakia. Konpainiak 123.500 furgoneta egingo ditu aurten, aurreikusitakoa baino 36.000 gutxiago.
2020/05/27 - 20:29
Sektore pribatuko hiru langiletik bat aldi baterako lan-erregulazioan dago
Bizkaian 13.641 lan-erregulazio aurkeztu dituzte; Gipuzkoan, 9.365; eta Araban, 3.952.
2020/05/22 - 16:13
Aurrera egiteko egokitu beharra egokitu zaie pertsona askori
Lanik gabe gelditu, eta beste lanpostu batzuetan egokitu diren bi gazteren adibideak ezagutuko ditugu: Jokin Mujika arrasatearrarena eta Ibai Cereijo getxoztarrarenak.
2020/05/21 - 13:54
Aldi baterako kontratuek enplegua ez dutela bultzatzen ondorioztatu du ikerketa batek
Ikerketa Cambridgeko unibertsitatearekin batera egin dute eta bertan 1998 eta 2012 urteen artean herrialde ezberdinetan ezarritako lan-erreformen ondorioak aztertu dituzte.
2020/05/19 - 18:45
195.000 langile, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean EAEn
Mota horretako espedienteek eragindako langile guztietatik, 110.814 gizonak dira eta 84.274 emakumeak.