3.072 langabe gehiago maiatzean EAEn, eta 695 gehiago Nafarroan
Euskal Autonomia Erkidegoan aurreko hilean baino 3.072 langabe gehiago zenbatu zituzten maiatzaren bukaeran, gehienak ostalaritzako eta merkataritzako langileak, COVID-19aren krisiak bereziki jo dituen sektoreetakoak, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez.
Krisia hasi zenetik maiatzaren 28ra, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteetan sartzeko eskaerek 200.652 pertsonari eragin diete, baina Lanbideren dirulaguntza jasotzen ari zirenen kopurua erdira jaitsi da maiatzaren amaieran, 101.328ra, hain zuzen ere.
2019ko maiatzari dagokionez, EAEko Lanbideren bulegoetan 27.842 langabe gehiago daude izena emanda, hau da, % 24,45 gehiago, Espainiako Lan Ministerioak zabaldu duenez. Langabeziaren gorakada % 2,22koa izan da aurreko hilekoaren aldean, Espainiako Estatuko batez besteko langabezia datuaren (% 0,69) hirukoitza baino gehiago.
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Borja Belandia Lanbideren zuzendari nagusiak emandako azalpenen arabera, erregulazio txostenetik atera diren gehientsuenak euren lanpostura itzuli dira. Horren hitzetan, aurreko hilean 169.768 langile egon ziren txosten horien eraginpean, eta horietako 67.241 lanpostura itzuli dira.
Horrez gain, ostalaritza eta merkataritza direla kaltetuenak jakinarazi du, langabe berrien 2.193 (% 71 baino gehiago) zerbitzuen sektorekoak baitira.
Nafarroa
Nafarroan, berriz, aurreko hilean baino 695 langabe gehiago zenbatu dituzte (% 1,7ko igoera), Lan Ministerioaren arabera.
Horrela, 41.137 langabe daude guztira Foru Erkidegoan, duela urtebete baino 9.874 gehiago, 12 hilabetean % 28ko gorakada izan baita.
Datuak bereizita, nekazaritzan 58 pertsona gutxiago zenbatu dituzte langabezian (2.010), industrian 183 gehiago (5.393), eraikuntzan 98 gutxiago (1.982) eta zerbitzuetan 507 gehiago (28.528).
Espainiako Estatuan, 26.573 langabe gehitu dira zerrendara (% 0,69 gehiago), eta guztira 3.857.776 dira, 2016tik izan den kopuru altuena.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.