BPG % 9,2 erortzea eta langabezia %19ra iristea aurreikusten du Espainiako Gobernuak
Espainiako Gobernuak BPG % 9,2 jaistea eta langabezia tasa % 19ra iristea aurreikusten du aurten, koronabirusaren krisiaren ondorioz, eta 2021rako, berriz, % 6,8ko hazkundea espero du, eta langabezia % 17,2ra jaistea.
Datuak Nadia Calviño Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteordea eta Ekonomia Gaietarako ministroak iragarri ditu, 2020ko Egonkortasun Plana eta koadro makroekonomiko berria aurkezteko emandako prentsaurrekoan. Calviñok azaldu duenez, errekuperazioak “V asimetrikoaren itxura” izango du, jaitsiera oso nabarmenarekin eta hazkunde leunago batekin.
Calviñok esan duenez, “zentzuz egindako estimazioak” dira, testuinguru “oso konplexu” batean. Horrela, Espainiako Gobernuak BPGk epe laburrean erorketa “oso nabarmena” izatea espero du, jaitsiera “oso negatiboa eta argiarekin”. Jaitsiera hori agerikoagoa izango da bigarren hiruhilekoan, eta ondoren errekuperazioa hastea aurreikusten dute.
Errekepurezioa, berriz, “mailakakoa izango da, eta malda txikiagokoa”; urtearen bigarren zatian izango da, batez ere, eta 2021rako “hazkunde nabarmena” aurreikusita dago, jarduera ekonomikoa % 6,8 igota.
Konkretuki, 2020an, BPG % 9,2 jaitsiko da, 2021ean % 6,8 igotzeko. Langabeziari dagokionez, tasa % 9,7 jaitsiko da 2020an eta % 5,7 haziko da 2021ean. Ondorioz, langabezia tasa % 19koa izango da 2020an eta % 17,2koa 2021an.
Jaitsiera orokorra
Espainiak Bruselara bidali duen txosten makroenokomiko berrian, kontsumo pribatua aurten % 8,8 jaistea aurreikusten dute, 2021ean % 4,7 igotzeko. Kontsumo publikoaren kasuan, gora egingo du aurten % 2,5, eta 2021ean % 1,8.
Inbertsioari dagokionez, % 25,5eko erorketa izango du aurten, baina % 11,6 haziko da datorren urtean. Esportazioek eta inportazioek ere behera egingo dute aurten, % 27,1 eta % 31, hurrenez hurren. 2021ean, aldiz, esportazioak % 11,6 igoko dira eta inportazioak % 9.3.
Hori guztiaren ondorioz, BPG nominala % 10,1 jaitsiko da aurten, eta 2021ean % 8,7 igoko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.