Automobilgintza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Renaultek 15.000 lanpostu deuseztatuko ditu mundu osoan, 2.000 milioi aurrezteko

Frantzian, ia 4.600 langileri eragingo die murrizketak 2023ra arte. Munduan beste 10.000 lanpostu desagertuko dira.
Renaulten egoitza Bolougne Billancourten, Paristik gertu. Argazkia: EFE
Renaulten egoitza Bolougne Billancourten, Paristik gertu. Argazkia: EFE

Renault konpainiak datozen hiru urteetarako egitasmoa aurkeztu du ostiral honetan. Besteak beste, mundu osoan ia 15.000 lanpostu deuseztatzea aurreikusten du, 2.000 milioi euro aurrezteko.

Hala ere, Espainian dituen lantegiak ixtea baztertu du Frantziako multinazionalak. Valladoliden bi lantegi ditu konpainiak, eta Palentzian eta Sevillan beste bi. Guztira, 14.000 bat behargin ditu Espainian.

Enpresak jakitera eman duenez, 2023ra arte egitasmoaren helburua konpainiari lehiakortasuna ematea eta epe luzera garapena bermatzea da, Renault-Nissan-Mitsubishi batasunaren baitan. Planak 1.200 bat milioiko kostua izango du.

Frantzian, ia 4.600 langileri eragingo die murrizketak 2023ra arte. Munduan beste 10.000 lanpostu desagertuko dira. Lanpostuen birmoldaketa, barne mugikortasuna eta borondatezko bajen bitartez bideratuko dituzte murrizketak.

Aldi berean, enpresak bere industria egitura berrantolatuko du. Horrela, 2024rako ekoizpen gaitasuna murriztuko du, eta 3,3 milioi ibilgailu ekoitziko ditu. 2019an 4 milioi ekoitzi zituen konpainiak. Produkzioa ia % 18 jaistea suposatzen du horrek.

Horrela, 650 bat milioi euro aurreztu nahi ditu taldeak. Horretarako, Industria 4.0 lantegien eraldaketan lan egin eta ingeniaritza prozesuak hobetuko dituzte.

Gainera, ekoizpena areagotzeko egitasmo guztiak geldituko ditu, Marokon eta Errumanian aurreikusitakoak esaterako. Errusiako lantegien egoera eta abiadura kutxak fabrikatzeko prozedurak aztertuko dituzte mundu osoan.

Azkenik, Renaultek Dongfeng Motor salduko du, eta Txinan bere markarekin ibilgailuak saltzeari utziko dio.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X