Lapurdi
2024/12/02 - 13:05
Giro nahasia izango da nagusi ia aste guztian
Euriak eta hotzak izango dira nagusi, fronteak eta aire masa hotzak etorriko baitira hurrengo egunetan, ostiralean salbu.
2024/11/25 - 21:35
Emakumeen aurkako indarkeriaren amaiera eskatzeko kalera atera dira ehunka pertsona Baionan
Manifestazio jendetsua izan da gaur arratsaldean Lapurdiko hiriburuan, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta.
2024/11/24 - 17:52
Eguzkitsua eta epela izango da astea, asteleheneko giro makurraren ondotik
Asteko lehen bi egunetan izango da giro freskoena. Gainerakoetan, 20 gradu inguruan kokatuko dira termometroak, eta oro har eguzkitsu egongo da zerua.
2024/11/24 - 13:18
Lapurdiko hegoaldea argindarrik gabe geratu da hainbat orduz haizearen ondorioz
Enedis argindar enpresak jakinarazi duenez, haizeak eragindako "gertakari bat" izan da, eta, ondorioz, argindarrik geratu dira hamaika udalerri: Donibane Lohizune, Azkaine, Ziburu, Hendaia, Urruña eta Biriatu, besteak beste. Ordu batzuk behar izan dituzte zerbitzua lehengoratzeko.
2024/11/22 - 21:07
Pantxoa Bimboire Ipar Buru Batzarreko presidente izendatu dute
Parisen jaio zen, baina Nafarroa Beherean du jatorria, enpresaburu eta ekintzaile abertzalea den Bimboirek. Orain arte Peio Etxelekuk zuen kargua hartu du, eta azken honek burukide izaten jarraituko du.
2024/11/05 - 17:33
2025eko Herri Urrats maiatzaren 11n ospatuko da, ''Elgarrekin'' lelopean
Antolatzaileek adierazi dutenez, erleek elkarrekin lan egiten dute eta komunitatean bizi dira, eta, beraz, aurtengo leloak ondo-ondo islatzen du esan nahi dutena.
2024/11/01 - 08:13
Frantzia mugako kontrolak indartzen hasi da, eta apirilera arte mantenduko du neurria
Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldearen arteko lurreko pasabideez gain, Hondarribia eta Hendaia arteko itsas zirkulazioari ere eragin diezaioke neurri berriak.
2024/10/27 - 18:46
Ekaitzaren ostean, barealdia
Ostarteak eta tenperatura atseginak espero dira Euskal Herrian aste osorako.
2024/10/24 - 21:50
Udaberrian iritsiko da Euskaraldia, berrabiarazita, euskararen erabilera aktibatzeko xedez
Maiatzaren 15etik 25era egingo da laugarren ekitaldia, ‘Elkar mugituz egingo dugu’ lelopean, baina egun horiez harago joango den mugimendua sortzea izango du helburu, “euskararen erabilera aktibatzeko prest dagoen jendea batu, trebatu, antolatu eta dinamika soziala” indartzea.
2024/10/23 - 18:15
20 urteko gazte bat atxilotu dute Bokalen, 7 urteko adingabe bat bortxatzea egotzita
Joan den igandean jazo zen, akusatua atxilotu egin zuten udaltzainek liskar baten berri izan zutenean. Bertaratutakoan, zenbait herritar gaztea jipoitzen ari zintzaizkiola ikusi zuten. Asteburuko bigarren sexu-eraso larria da, Angelun, larunbatean, 75 urteko emakume bati egindakoaren ondotik.
2024/10/23 - 09:35
Gizon bat atxilotu dute Angelun, 75 urteko emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Eraso matxista larunbatean jazo zen, ustezko erasotzaileak erosketa poltsak eramatea opatu zion emakumeari, autoz etxera lagundu, eta etxean bertan egin zion erasoa. Atxiloaldia egun batez luzatu diote gizon matxistari.
2024/10/21 - 15:50
Baiona natur hondamendi eremu izendatzea eskatu diote Frantziako Gobernuari
Joan den osteguneko euriteei itsasgora batu zitzaien ostiralean, eta Errobi eta Aturriko arroek ezin izan zioten eutsi emariari. Ondorioz, urak hartu zituen Baionako erdiguneko toki ugari, kalte handiak eraginez.
2024/10/20 - 11:56
Frantziak kontrolak indartuko ditu mugan azaroaren 1etik aurrera
Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldearen arteko lurreko pasabideez gain, Hondarribia eta Hendaia arteko itsas zirkulazioari ere eragin diezaioke neurri berriak.
2024/10/18 - 22:52
Itsasgorak ibai bihurtu ditu Baionako kaleak
Osteguneko euriteei itsasgora batu zaie, eta Errobi eta Aturriko arroek ezin izan diote eutsi emariari. Ondorioz, urak bigarren egunez jarraian hartu ditu Baionako erdiguneko toki ugari, baita normalean ura iristen ez den eremuak ere.
2024/10/18 - 22:07
Urak Baiona erdialdea hartu du gaur ere
Atzoko prezipitazioengatik ibaiak oso hazita zihoazen, eta itsasgorarekin ezin izan diote eutsi horrenbesteko ur emariari. Erreketatik ez ezik, estoldetatik ere atera da ura.
2024/10/17 - 13:29
Baionako bestak uztailaren 9tik 13ra egingo dira 2025ean
Ferianteen eskariari erantzunez, Mont-de-Marsango eta Baionako gobernuek adostu dute bi bestak egun beretan ez izatea. 2026an, berriz, uztaileko hirugarren astean egingo dira festak Lapurdiko hiriburuan.
2024/10/14 - 08:58
25 graduko tenperatura maximoak ostegunera arte, Euskal Herri osoan
Aste hasieran, zeru estaliagoak izango ditugu, baina tenperaturak udaberri sasoikoak izango dira.
2024/10/11 - 08:44
Aurora borealek zerua argiztatu dute Euskal Herrian
Eskualde polarretan ohikoagoa den fenomeno elektromagnetikoa, besteak beste, Gasteizen, Hendaian, Karrantzan eta Ogoñon ikusi da.
2024/09/22 - 21:20
Itsasoa euskal kostaldea hartzen ari da klima-aldaketaren ondorioz?
Aztik euskal kostaldea kontrolatzen du. Horretarako, ekaitz eta korronteei aurre egiteko alerta sistemak erabiltzen ditu, eta epe luzera begira baliagarriak izan daitezkeen datuak biltzen ditu.
2024/09/19 - 19:00
Asteazkenekoak baino handiagoak izan arren, marea biziek ez dute aparteko arazorik sortu
Hala ere, urak hainbat kale hartu ditu, ur putzu handiak sortuz. Pasai Donibaneko hainbat lekutan ura sartu da, eta Zumaian, itsas goran, urak kirol portua hartu du. Nerbioi itsadarrak gainezka egin du Zorrotzaurren (Bilbo) eta Erandion.