Bidarten Poliziak tiroz hildako gizona militar ohia zen
Bart, Bidarteko gaztandegi bateko langilea bahitu, eta, ondoren, Poliziak tiroz hil duen gizona militar ohia zen eta arazo psikiatrikoak zituen, Baionako prokuradoreak asteazken honetan jakinarazi duenez.
Atzo, 19:30 aldera gertatu zen Bidarteko Erretegia gazta-dendan.
Saltzailea mehatxatzeko erasotzaileak erabilitako pistola gezurrezkoa zela onartu arren, poliziaren jarduna zuzena izan dela defendatu du Baionako fiskalak.
Antza denez, emakumea saltokia ixten ari zela, gizon bat sartu zen pailazo maskara bat jantzita eta sable eta errebolberrarekin mehatxu egin zion. Ondoren, Poliziari deitzeko eskatu zion biktimari.
Fiskalaren arabera, bertaratutako agenteak erasotzailearekin negoziatzen ahalegindu ziren. Une batean, ordea, bi detonazio entzun eta tiro egin zioten gizonari. Guztira, 15-20 tiro artean izan zirela esan du, zehaztu gabe.
Hildakoak 32 urteko biktimari eta polizia-agenteei esandakoa aintzat hartuta, tiroz hiltzea nahi zuela uste dute ikertzaileek.
Baionako prokuradoreak bi ikerketa ireki ditu: batetik, autoritate publikoa dutenen kontrako hilketa saiakeragatik, eta, bestetik, poliziak egin duen armen erabileragatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak