Lapurretak

2023/07/12 - 16:33
Lapurretak nabarmen igo dira sanferminetan, telefono mugikorrenak batez ere
Nafarroako Gobernuaren arabera, astelehenera arte jarrita zeuden 1.200 salaketen artean 988 lapurretengatik izan dira. Arazo honi aurre egiteko, poltsikodun gerrikoa salgai dago.
2023/06/22 - 13:31
Iritsi da uda, garai eraginkorrena etxeetan sartzen diren lapurrentzat
Opor garaia iristen den bakoitzean bezala, Ertzaintzak gomendio sorta bat argitaratu du, kanpoan gauden bitartean, lapurrak gure etxeetara sartzea saihestu dezagun.

2023/06/22 - 13:28
Ertzaintzak udako jaietan arreta areagotzeko eskatu die herritarrei lapurretak ekiditeko
Segurtasun Sailetik adierazi dutenez, delitugileek, oro har, jende asko dagoen lekuetan jarduten dute, eta poltsak, diru-zorroak edo telefono mugikorrak lapurtzen dituzte, batik bat. Horregatik, hainbat gomendio eman dituzte lapurretak saihesteko.
2023/06/22 - 13:09
Uda da lapurrak etxeetan gehien sartzen diren garaia
2023ko lehen lauhilekoan 800 lapurreta inguru zenbatu dituzte EAEko poliziek, iaz garai berean baino gutxiago. Hala ere, adi egotea gomendatzen dute, uda baita lapurreta gehien izaten den unea.
2023/06/22 - 12:45
Lapurrak etxera sartzea saihesteko 6 gomendio
Musikezko Ertzain-Etxeko unitate buruak, Pablo Abad Gutierrezek, lapurrak gure etxera sartzeko aukerak murrizteko gomendioak eman ditu, besteak beste, atea giltzaz ixtea eta sarraila seguruak jartzea.

2023/06/22 - 12:45
Lapurreten aurrean, zeintzuk dira merkatuko sarraila seguruenak eta ahulenak?
Errenteriako Otaño burdindegian merkatuan dauden sarraila ezberdinak ezagutu ditugu. UCES sarrailagileen elkarteko kideak dira eta ongi dakite zeintzuk diren seguruenak eta zeintzuk zabaltzen errazenak.
2023/06/10 - 12:13
Bilboko kutxazain automatiko batean izandako bonbona-leherketa bat ikertzen ari da Ertzaintza
La Peña auzoko banketxe baten kutxazain automatiko batean, bertan lapurreta egiteko helburuz, kanpin-bonbona batekin eztanda bat eragin zuen gizonezkoaren bila dabiltza.

2023/05/30 - 13:15
Lau pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Castro Urdialesen indarkeriaz 30.000 euro eta bitxiak lapurtzeagatik
Guardia Zibilak lau pertsona atxilotu ditu gaur, asteartea, Bizkaian, Oriñon-Castro Urdialeseko (Kantabria) etxebizitza batean indarkeriaz 30.000 euro eta bitxiak lapurtzeagatik. Gaizkileek 82 eta 87 urteko anai-arrebak erasotu dituzte. Gizonari ebakuntza egin diote buruan jasotako kolpeengatik.
2023/05/11 - 18:42
19 urte eta erdiko kartzela zigorra Santurtzin gizon bat kolpeka eta labankadaz hiltzeagatik, horri lapurtzeko
Azken epaiak bi akusatuak kondenatzen ditu hilketa delituagatik eta indarkeriaz egindako lapurretan tresna arriskutsuak erabiltzeagatik.
2023/05/06 - 14:11
61 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, emakumezko adineko bati indarrez lapurreta eta iruzurra egiteagatik
Indautxuko hainbat dendetan ordaintzeko biktimaren kreditu txartela erabilia izan zela jakin ahal izan zuen Ertzaintzak. Emakumezko adinekoei "oso lapurreta biolentoak" egiteagatik aurrekari penal ugari ditu atxilotuak.
2023/04/29 - 20:28
Hainbat milioi euro lapurtu dituzte armaz Parisko bitxi-denda batean
Hiru gizonek lapurreta egin dute Bulgari bitxi-dendan, Frantziako hiriburuko Vendome plazan.
2023/04/27 - 16:19
Bi gazte atxilotu dituzte Amurrion, polizia-txakur batek lapurreta bateko dirua aurkitu ostean
Dirua komun bateko armairu baten barruan zegoen ezkutatuta. Gaizkileek milaka euro lapurtu zituzten auto batetik.
2023/04/19 - 14:08
Bost pertsona atxilotu dituzte Getxoko loteria-administrazio batetik 50.000 euro indarrez eramatea egotzita
Erasotzaileak abenduaren 22ko goizaldean sartu ziren Getxoko loteria-administrazio batean, kutxa gotorra ireki zuten eta, eskudiruaz gain, 250.000 euro eraman zituzten dezimotan.

2023/04/12 - 15:02
Gaizkileen talde bat desegin dute Nafarroako hiru banketxetan lapurreta egitea egotzita
Taldeko bi kide Somon (Kantabria) atzeman zituzten, banketxe batean osten saiatzen ari ziren unean. Arbizun, 2021ean, eta Lakuntzan eta Lekunberrin, 2022an, egindako lapurretak leporatu dizkiete.
2023/04/04 - 22:05
Aholkuak Aste Santuan etxeetako lapurretak saihesteko
Hona hemen Ertzaintzak eta Euskadiko udaltzaingoek Aste Santuko oporrei begira etxeetako lapurretak ekiditzeko publikatutako hainbat aholku.
2023/03/26 - 12:33
Bi atxilotu Bilbon, etxebizitza batean indarrez sartzen saiatzen ari zirela Ertzaintzak harrapatu ostean
Zabala Bilboko auzoan gertatu da. Haiekin zihoazen beste bi lagun ere identifikatu dituzte, ikertu gisa.

2023/03/24 - 16:01
Bi zauritu Mutrikun, baserri batean indarkeriaz egindako lapurreta batean
Azken asteetan herrian izandako lapurretak eta erasoak salatzeko Udalak manifestazioa deitu duen egun berean gertatu da lapurreta. Manifestazioa 18:30etatik aurrera egingo da "Delikuentziarik ez dugu nahi" lelopean.

2023/03/24 - 13:17
Indarkeriazko lapurreta Mutrikuko baserri batean, delinkuentziaren aurkako manifestazio baten atarian
Ertzaintza goizaldean jazotako gertakaria ikertzen ari da. Antza, bi pertsona zauritu dituzte labanaz. Gaur arratsaldean, hain zuzen ere, Mutrikuko herritarrak kalera aterako dira azken hilabeteetan herrian areagotzen ari den delinkuentziaren aurkako protestan.

2023/02/10 - 15:31
Epaiketa azkarrak: Noiz egin ahal dira eta noiz ez?
Epaiketa azkarrak egin ahal izateko baldintzak honako hauek dira: egin den delituak bost urtetik gorako zigorrik ez izatea eta tartean zauriturik edo hildakorik ez egotea.
2023/02/07 - 21:54
Autoarekin talka eginez, lapurreta saiakera ikusgarria Orkoienen
Bizilagunek grabatu dute dena. Talka- lapurreta saiakera izan da goizaldean, estanko baten kontra. Autoarekin behin eta berriz erakusleihoa apurtzen saiatu arren, ezin izan dute ezer lapurtu.