Lapurretak
2024/08/19 - 19:01
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu Donostian gama altuko telefono mugikorrak lapurtzeagatik
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu Donostian, horietako bat telefono mugikorrak lapurtzeagatik, eta gainerako biak, berriz, mugikorren jasotze-delitua egotzita. Ikerketaren arabera, harrapatutako terminalak gama altukoak ziren gehienak, eta aurten Donostialdean eta inguruetan lapurtu dituzte.
2024/08/19 - 11:44
15 pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiaren bigarren egunean
Bilboko alkateak egindako lehen balantzearen arabera, ez da sexu erasorik izan. Atxiloketak ebasketengatik, indarkeriaz egindako lapurretengatik eta genero indarkeria delituengatik egin dira.
2024/08/16 - 16:39
Lapur batek ihes egin du Beasaingo banku-sukurtsal batean lapurreta egin ostean
Lapurreta 13:20an jazo da, Nafarroa etorbideko bulego batean, eta ez da inor zauritu.
2024/08/10 - 16:13
Andre Maria Zuriaren jaietan izandako giro ona nabarmendu du Gasteizko alkateak
Maider Etxebarriak adierazi du jaietako puntu beltza sexu-erasoak izan direla, eta Zeledonen lekukoa hartu duen Iñaki Kerejazuren estreinaldia nabarmendu du.
2024/08/07 - 18:37
Trebiñun lapurtzen saiatu ziren ertzaina atxilotu dute, hiru hilketa saiakera leporatuta
Froga guztien arabera, ertzainak tiro egin zien ibilgailuko bidaiariei ihes egiten ari zirenean, eta ustezko lapurrek ez zuten harrapatu nahi izan. Atxilotutako agenteari ustezko hiru hilketa saiakera egotzi dizkiote.
2024/07/13 - 12:29
Sanferminetan lapurtutako 43 sakelako telefono berreskuratu dituzte Estellerrian, eta hiru lagun atxilotu
Jada jarri dira harremanetan jabeen erdiekin.
2024/07/07 - 13:21
Etxebizitzetan lapurretan aritzen zen eta Estatu osoan jarduten zuen talde bat desegin dute
Ertzaintzak Espainiako Polizia Nazionalarekin elkarlanean egindako operazio baten ondorioz, hiru lagun atxilotu dituzte hainbat etxebizitzatan indarrez lapurretan egitea leporatuta.
2024/07/06 - 18:14
Gizon bat atxilotu dute Irunen, ustez autoa erosi behar zion gizona labanaz zauritu eta lapurtzeagatik
Biktimak azaldu duenez, gazte batekin hitzordua egina zuen auto bat erosteko, eta ustezko saltzaileak labana batekin eraso eta ibilgailua ordaintzeko zeraman dirua lapurtu dio.
2024/07/03 - 15:46
Zazpi pertsona atxilotu dituzte Barakaldon, Basaurin eta Irunen, lau erkidegotan egindako lapurretekin lotuta
Agenteek hiru kilo marihuana, bitxiak, arma laburreko kartutxoak eta mugikor ugari atzeman dituzte. Zehazki, Barakaldon, Beasainen eta Irunen egin dituzte miaketak.
2024/06/18 - 14:05
Gasteizko gizon bati sexu-erasoengatik ezarritako 17 urteko espetxe-zigorra berretsi du Auzitegi Nagusiak
Auzitegiak ezetsi du auzipetuak Arabako Auzitegiaren epaiaren aurka jarritako errekurtsoa, eta epaia bere horretan mantenduko da. Gizona hiru hamarkadatan zehar ilobari sexu-erasoekin, lapurretekin eta indarkeria fisikoarekin eraso egin izana leporatu diote.
2024/06/16 - 14:59
Hogei kaputxadunek bi minutuan garbitu dute San Frantziskoko bitxi-denda bat, balio handiko lapurreta eginda
Lapurreta egin dutenean ez zegoen bezerorik. Langileek, berriz, lapurretaz ohartarazteko botoia sakatu zuten eta dendaren atzealdean babestu ziren. Lapurrek oso azkar eta koordinatuta jardun zuten. Horietatik bost gutxienez atxilotu dituzte dagoeneko.
2024/06/13 - 11:14
Enpresa kotxea eta 4000 euro lapurtzeagatik atxilotu dute Tuteran
35 urteko gizonezkoa bart atxilotu zuen Tuterako Udaltzaingoak. Epailearen aurretik igaro arte atxilotua izango dute.
2024/06/07 - 14:37
Emakume batek lapurreta egin du Iruñeko banketxe batean, kuter batekin mehatxu eginda
Lapurreta goizeko lehen orduan gertatu da, Nafarroako hiriburuko Marcelo Celayeta etorbidean dagoen sukurtsal batean. Iruñeko Udaltzaingoak lapurretaren ustezko egilea identifikatu du jada.
2024/06/05 - 14:23
Espetxean sartu dute Bilboko banketxe batean 60.000 euro lapurtzea leporatuta atxilotutako gizona
Ustezko egilea, 57 urteko bilbotarra, atzo atxilotu zuten eta goizean utzi dute epailearen esku. Honek espetxera bidaltzea erabaki du.
2024/06/05 - 12:56
Bilboko banketxe batean 60.000 lapurtzea leporatuta atxilotutako gizona, epailearen esku
Ustezko egilea, 57 urteko bilbotarra, atzo atxilotu zuten Bizkaiko hiriburuan, eta polizia etxean izan dute ordutik. Ertzaintzaren ikerketak zabalik jarraitzen du.
2024/06/04 - 18:12
Apirilean Bilboko banketxe batean 60.000 euro lapurtu zituen gizona atxilotu dute
Susmagarria, 57 urteko bilbotarra, gaur goizean atxilotu dute Bizkaiko hiriburuan. Atxilotua ertzain-etxera eraman dute beharrezko izapideak egiteko, eta epailearen esku utziko dute. Ikerketa zabalik dago, eta Ertzaintzak diligentziekin jarraitzen du.
2024/05/30 - 22:09
Martuteneko bizilagunek elkarretaratzea egin dute etxeetan ugaritu diren lapurretak salatzeko
Donostiako Martutene auzoko bizilagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean, etxeetan azkenaldian ugaritu diren lapurretak salatzeko. Ez bakarrik lapurretak, baita indarkeriazko erasoak ere. Pasa den astean, 77 urteko gizon batek jipoia jaso zuen eta erietxera eraman behar izan zuten.
2024/05/27 - 17:37
Sagardui: ''Fentaniloaren zenbaketa ez zetorrela bat ikusi genuen eta ikerketa bat dago abian''
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Urdulizko Ospitaleko fentaniloa zuten zenbait farmako desagertu ondorengo barne-ikerketari buruz hitz egin du.
2024/05/22 - 14:36
Osakidetzak barne ikerketa abiatu du Urdulizko Ospitalean fentaniloa duten hainbat botika falta direla eta
AEBn osasun arazo bihurtu den droga minaren kontrako tratamendu gisa erabiltzen da osasun eremuan, eta erietxeetan giltzapean dituzte substantzia hori duten medikamentuak. Saileko iturriek EITBri jakinarazi diotenez, hainbat botikaren falta sumatu dute eta "gorabehera" hori ikertzen ari dira.
2024/04/30 - 21:18
Delituak % 3,4 igo dira EAEn, indarkeria matxista ia % 7 eta sexu-askatasunaren aurkako erasoak % 24
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak delinkuentzia-memoria argitaratu du, Ertzaintzaren eta 15.000 biztanletik gorako udalerritako udaltzaingoen datuekin.