Epailearen esku utzi dute ustez ertzain bati arma lapurtu zion gizona
Epailearen esku utzi dute ustez ertzaina bati arma lapurtzeagatik astelehen iluntzean atxilotutako gizona.
Larunbatetik ari ziren haren bila Barakaldon, ertzain baten etxean, hari pistola lapurtu ziolakoan, eta gaur arratsaldean bere burua entregatu du Bilbon, Deustuko komisarian. Armarik ez du aurkeztu, nonbait.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 17:00ak aldera agertu da ertzain etxean, eta berehala atxilotu dute, indarrez egindako lapurreta eta armak legez kontra edukitzea leporatuta.
Ertzain baten arma partikularra lapurtzea egozten dio Polizia Autonomikoak 19 urteko gazteari. Etxean, motxila baten barruan, zeukan arma agenteak, ebatsi ziotenean.
Larunbaten, ustezko lapurra identifikatu ondoren, bilaketa dispositibo handia zabaldu zuten Barakaldon, Zubileta kalearen inguruan. Agenteak arma gordetzen zuen poltsa aurkitu zuten, baina pistola ez zen agertu eta bilaketa eremua zabaldu zuten.
Gazteak aurrekari larriak ditu genero indarkeriagatik, eta, hori jakinda, bere bikotekide ohiaren babesa areagotu zuen Ertzaintzak.
Zure interesekoa izan daiteke
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko