Lapurretak
2022/03/22 - 13:46
Bi gazte espetxeratu dituzte Barakaldoko borroka batekin eta Getxoko lapurreta batekin lotuta
Hilketa saiakera eta baimenik gabe armak edukitzea egotzi diete biei.
2022/03/21 - 10:30
2021ean EAEn egindako lau delitutik hiru ondarearen aurkakoak izan ziren
Azken bi urteetan delinkuentzia-tasak gora egin duen arren, oraindik ere 2019ko datuetatik behera dago.
2022/02/23 - 15:43
41 atxiloketa asteburuan Donostian, lapurreta eta bestelakoengatik
Donostian lapurretak areagotu egin dira azken asteetan. Joan den asteburuan, ostegunetik igandera, 41 lagun atxilotu zituzten. Iaz astean 13 atxiloketa izan ziren batez beste.
2022/02/18 - 20:07
Hamahiru pertsona atxilotu dituzte gau bakarrean Donostian, lapurreta desberdinengatik
Zenbait pertsona atxilotu dituzte Gipuzkoako hiriburuan dendetan lapurtzeagatik, telefono mugikorrak osteagatik eta etxebizitza batean indarrezko lapurreta egiteagatik.
2022/02/09 - 10:57
Bost delituetatik bat internet bidez egiten da
Delituak % 10 igo dira EAEn 2020ko datuekin alderatuta, baina pandemia aurreko zifretatik urrun. Bestalde, 2021ean Euskal Autonomia Erkidegoan burututako 10 hilketak argitu ditu Ertzaintzak.
2022/01/10 - 17:03
Gizon bat atxilotu dute Barakaldoko denda batean lapurtzen harrapatu zuen dendariari sexu abusuak egiteagatik
Lapurretak egiteagatik aurrekariak dituen 20 urteko Sestaoko bizilagun bat da atxilotua. Ertzain-etxera eraman zuten atxilotu eta gutxira, eta gaur epailearen aurrean deklaratu du.
2021/11/15 - 11:23
Pertsona batek Bilboko sukurtsal batean lapurreta egin du langileei aizto batekin mehatxu eginda
Ertzaintzak ikerketa abiatu du lapurretaren ustezko egilea atxilotzeko. Lapurreta 08:55 aldera gertatu da Bilboko Alde Zaharreko Posta kaleko Banco Santanderreko sukurtsalean.
2021/11/12 - 21:53
Aforo murrizketak kendu zirenetik, lapurreta gehiago izaten dituzte saltoki txikietan
Merkatariek azkenaldian lapurreta gehiago daudela salatzen dute. Uste dute dendetan aforo mugarik ez dagoenetik eta jende gehiago dagoela aprobetxatuta gehiago lapurtzen dela.
2021/11/05 - 15:58
Iruñerriko hipermekatuetan karterak eta poltsak lapurtzen zituen gizonezko bat bete-betean harrapatu dute
Erosketak egiten ari zirenei lapurtzen zizkien poltsak eta karterak. Begiratzen ez zutenean gurditik bertatik kentzen zizkien. Orotara 3.000 euro ostu zituen. Guardia Zibilak atxilotu du.
2021/09/23 - 15:02
Telesailetako karetak erabiltzen zituzten eta Bizkaian finkatuta zeuden alunizero talde bat desegin dute
Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak Bizkaian kokatutako lau alunizero atxilotu dituzte. Lapurretak egiteko telesailetako eta Donald Trumpen maskarak erabiltzen zituzten. Duela aste batzuk Salamancan 70 000 euro lapurtu zituzten bitxitan.
2021/09/07 - 12:04
1.600 eurotik gorako balioa duten barazkiak lapurtzeagatik gizon bat ikertzen ari dira Lizarran
Nekazaritza-ustiategiaren jabearen salaketaren arabera, antza, akusatuak 1.500 kilo produktu baino gehiago lapurtu zituen. Ustezko egilea epailearen esku utzi dute.
2021/08/18 - 14:23
Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Bilbon, etxebizitzetan lapurretak egitea leporatuta
Ikerketari esker argitu ahal izan dituzte Bilbon egindako hainbat lapurreta eta Portugaleten egindako hiru. Etxeetan indarrez lapurreta egin ondoren, Euskaditik irteteko mugikortasun handia duen talde ibiltari bateko kideak lirateke biak.
2021/08/18 - 13:29
Elgoibarko gasolina zerbitzugune batean lapurreta egin dute pistola batekin mehatxu eginda
Gertakaria astearteko 05:30ean izan zen. Ertzaintza segurtasun kamerek grabatutako irudiak aztertzen ari da lapurra identifikatu nahian.
2021/08/12 - 17:12
Bilboko Irria jardunaldietarako materialaren parte bat lapurtu dietela salatu dute Konpartsek
Inbentario bat egin dutenean ohartu dira konpartsak abuztuaren 25a eta 29a bitartean egin nahi duten kultur-programazio berezirako kontzertu, tailer gastronomiko eta kroserako hainbat elementu falta direla.
2021/07/05 - 12:16
Hiru pertsona atxilotu dituzte Tolosako txertaketa gunean lapurtzen saiatzeagatik
Beotibar pilotalekuan sartu dira eta ordenagailuak lapurtu dituzte. Ertzaintzak eta Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu dituzte eta txertaketa ez da eten gne horretan.
2021/06/28 - 16:13
Emakumeen salerosketan aritzen zen sare bateko lau kide atxilotu dituzte Donostian
Guztira zazpi pertsona hartu dituzte atxilo, gainerakoak Madrilen. Gaizkileek prostituitzera behartzen zituzten biktimak. Bi emakume askatu dituzte.
2021/06/21 - 15:47
Nola babestu gure etxeak udako oporretan
Besteak beste, sare sozialetan gure oporren berri ez emateko gomendio luzatu du Segurtasun Sailak, eta, behar izatera, etxeko ixte-sistemak aldatzeko deia ere egin du.
2021/06/16 - 22:17
Gizon bat hil da monasterio baten balkoitik behera erorita, Ziortza-Bolibarren
Zenarruza zentro erlijiosoan lapurretan egiten saiatzen ari zenean harrapatu zuten, eta ihes egiten ari zela erori zen. Hiru egunez ospitalean egon ostean, hil egin da.
2021/06/05 - 14:32
Gizon bat atxilotu dute, Arabako enpresa batean 600 000 euro inguru lapurtzeagatik
Ustezko lapurrak balio handiko produktu industrialak lapurtzen zituen, eta Madrilgo enpresa bati akastun material gisa saldu.
2021/05/24 - 15:22
Gizon bat atxilotu dute balkoitik sartuta etxebizitza batean lapurtzea egotzita
Atxilotua epailearen esku utzi dute, ustezko bortxazko lapurreta egotzita.