Larrialdi Klimatikoa
2022/06/20 - 22:13
Euskadin ekaineko tenperatura maximoen markak hautsi ditu
Bero-boladak 35 ºC-tik gorako balioak utzi ditu lau egunetan jarrian barnealdeko zenbait lekutan. Oletan (Amoroto), Añarben (Oiartzun) eta Santa Klaran (Donostia) mende honetako tenperatura maximoen urteko errekorrak gainditu dituzte.
2022/06/17 - 16:23
Adituek argi dute: muturreko bero hauek, klima aldaketaren ondorio argiak dira
Beti izan dira bero-boladak, baina datuek erakusnte dute ez direla hain zakarrak izan. Honek guztiak eragin sozio-ekonomikoak izango ditu datozen urteetan.
2022/06/08 - 22:41
Europako Parlamentuak 2035ean gasolina autoen salmenta debekatzea babestu du
Ekimena EBko Estatu kideekin negoziatu behar dute oraindik. Ekainaren 29ko Ingurumen ministro kontseiluan, Luxenburgon, herrialdeek gaiaz eztabaidatzea espero da.
2022/06/08 - 16:41
Donostiako ingurumenaren kalitaren datuak oso onak dira pandemia ondoren ere
Pandemiaren eraginez gora egin ondoren, uraren kontsumoa, esaterako, 2019 aurreko datuetara itzuli da, 207 litro pertsonako eta eguneko. Airearen kalitatea, berriz, ia egunero da ona edo oso ona.
2022/06/07 - 21:56
EBk kargagailu mota bakarra ezarriko die gailu elektronikoei 2024ko udazkenetik aurrera
Kargagailu unibertsala USB-C motatakoa izango da. Lege honen helburua Europar Batasuneko zabor elektronikoa murriztea da.
2022/06/07 - 16:16
Euskadik jasangarritasunaren alde egindako lana aitortu eta saritu du Europak
Europar Batzordeak jakitera eman duenez, Euskadik klima aldaketari aurre egiteko ezarritako estrategiak eredugarriak dira, eta egokitzapen politikak bideratzeko hautu dute, beste lurralde batzuekin batera.
2022/06/07 - 13:56
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030erako Estrategia onartu du
Estrategiak 69 jarduketa ditu eta Euskadiko biodibertsitaterako eta pertsonentzako lurzoru osasungarriak lortzea du helburu, mende erdirako zero degradazio garbiaz gain.
2022/06/05 - 17:25
Bidaiari ontziei mugak jarri nahi dizkiete Bartzelonan
Munduan 400 bidaiontzi handitik gora daude, eta kalkulatzen da ontzi horiek mundu osoan igortzen diren berotegi gasen % 3 isurtzen dituztela. Bartzelonan, azken asteotan polemika piztu da turismo eredu horrek dakarren masifikazio eta kutsadura handiagatik.
2022/06/01 - 22:27
Zientzialari talde batek aldaketa sakonak eskatu ditu gizartean eta ekonomian klima larrialdiari aurre egiteko
'BioScience' aldizkari zientifikoak Unai Pascual euskal ikertzaileak (Ikerbasque) parte hartu duen artikulu bat argitaratu du. Horretan, munduko hainbat adituk jakinarazi dute gaur egunean indarrean dauden erreformak geldoak izan daitezkeela.
2022/06/01 - 00:36
Gomendatutako emisioen batez bestekoa bikoizten dute arabarrek
Arabako Klimaren Aldeko Ekintza ekimenak inkesta bat egin die lurraldeko 2500 pertsonari, janaria, ura edo energia kontsumitzeko ohiturak ezagutzeko eta, horrela, ingurumenean duten eragina kalkulatzeko. Eragin hori txikiagoa izan liteke ohitura batzuk aldatuz gero.
2022/05/31 - 21:56
Lau arabarretik batek astean kilo bat janari botatzen du, aztarna klimatikoaren kalkulagailuaren arabera
Gazteek kontsumitzen dute eta ura xahutzen dute gehien. Hala ere, garraio publikoa maizago erabiltzen dute.
2022/05/31 - 14:06
Olatuek eta ekaitzek euskal kostaldean sor ditzaketen arriskuei aurre egiteko tresna sorta garatu du Aztik
Teknologia zentroak bi urte eman ditu Euskal Herriko zein Kataluniako hainbat hondartza, portu eta kostaldeko gune aztertzen eta bertako fenomenoak ezaugarritzen. Erreminta berri horri esker, ekaitzok aurreikusteko eta kaltea txikitzeko baliabide gehiago edukiko dituzte erakundeek eta agentziek.
2022/05/25 - 22:13
Gasteizko Udalak Platinozko Eskoba jasoko du bere hondakinen kudeaketa egokiagatik
Hondakinen Kudeaketa Unitateak estrategia berri bat garatu du hondakinen kudeaketa arloko erantzukizuna handitzeko eta material zirkularren eskaria sortzeko, besteak beste.
2022/05/23 - 23:32
Energia eta elikagaien krisiak direla eta, Davoseko Foroak kezka agertu du
Energia eta elikagaien krisia, Ukrainako gerraren ondorioak edota larrialdi klimatikoa izan dituzte hizpide Munduko Ekonomia Foroan.
2022/05/22 - 21:54
Gosea, gaixotasunak eta klima larrialdiak, gero eta herrialde gehiagotan
Mugarik Gabeko Medikuak-eko larrialdi koordinatzailearekin egon gara. Aitor Zabalgogeazkoak mundu mailan dauden arazorik larrienak eta datorrena azaldu digu. Herri txiro eta ahulenetan bai baina gainerakoetan, geurean ere, eraginik izango dute, gaixotasunek, pobreziak eta klima larrialdiek.
2022/05/21 - 17:03
EAEko gazteek larritzat jo dute klimaren egoera
Gazteen Euskal Behatokiak inkesta bat plazaratu du, gazteek klima aldaketa nola ikusten duten jakiteko. Galdetutakoen %78ak uste du larrialdi egoeran gaudela. Gainera, erdiarentzat lehentasunezko gaia da.
2022/05/21 - 13:29
Egungo egoera klimatikoa larria dela onartzen du euskal gazteriak, baina ez dago ohiturak aldatzeko prest
Euskal gazteriaren % 78,8 kezkatuta agertu da krisi klimatikoagatik, Gazteen Euskal Behatokiak egindako inkesta baten arabera.
2022/05/20 - 22:22
Euskadiko lurraldearen laurden bat ingurumen-babeserako figuraren baten mende dago
Espezie batzuk nabarmen hazi dira, hala nola baso-inguruneetako tximeletak eta zenbait arrain, esaterako, amuarraina eta gobioa. Izokina egonkortu egin da, eta aingirak, berriz, atzera egiten jarraitzen du. Inkestatuen % 3k uste du biodibertsitatearen galera ingurumen-arazorik kezkagarriena dela.
2022/05/20 - 16:55
EAEn 175.000 hektarea daude babestuta, lurraldearen azalera osoaren % 24
Pandemiari esker ulertu genuen zientziak aspalditik ohartarazi duena: bioaniztasuna da gizateriarik duen bizitza-asegururik onena. Datorren igandean bioaniztasunaren eguna da eta Jaurlaritzak Euskadiko profila argitaratu du.
2022/05/19 - 18:02
Pirinioetako glaziarren erdia baino gehiago desagertu dira, eta 20 baino ez dira geratzen
Ikerketa baten arabera, batez besteko tenperatura 1,6 gradu igo da azken 61 urteotan, eta 2020. urtea 1959tik beroena izan zen. Datu kezkagarrion aurrean, Pirinioetako Lan Elkarteak estrategia prestatu du eremua "erresiliente" izan dadin 2050erako.