Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030erako Estrategia onartu du
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030erako Estrategia onartu du, eta 69 ekintza definitu ditu abiapuntu gisa. Lurzoruaren kudeaketa jasangarriaren bidez, ingurune horren degradazioa saihestu nahi du, eta biodibertsitaterako eta pertsonentzako kontserbazioa bermatu.
Gobernu Kontseiluak astearte honetan onartu du lurzoru kutsatuen ohiko lan-ikuspegia gainditzen duen estrategia. Aurreikusitako jarduketen artean, degradatutako lurzoru hutsak berreskuratzeko eta berrerabiltzeko politika bat abian jartzea dago, edo lurzorua kutsa dezaketen jarduerak izan dituzten lekuetan hondeatutako lurrak berrerabiltzea eta balorizatzea.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak koordinatutako Estrategiak onartzen du giza jarduerek badutela eragina lurzoruaren kalitatean, eta garapen sozial eta ekonomikoak haren erabilera dakarrela nahitaez. Testuinguru horretan, bi helburu nagusi ezartzen dira: alde batetik, lurzoruaren okupazioa minimizatzea, jadanik antropizatuta dauden lurzoruak balorizatzearen bidez, hau da, giza jardunak aldatutako lurzoruak balorizatzearen bidez; eta, bestetik, lurzoru birjina erabiltzearen efektuak konpentsatzea, degradazio-prozesuak pairatu dituzten lurzoruak lehengoratzeko beharra ahaztu gabe.
Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030erako Estrategiak beste bost helburu estrategiko definitzen ditu: lurzoruaren kontsumoa murriztea; beraren okupazioaren kudeaketa; inpaktu kaltegarrien kontrako babesa; degradatutako lurzoruak lehengoratzea, haien berezko funtzioak berreskuratzeko xedez, haien kokagunea kontuan hartuta; eta kudeaketa eta erabilera jasangarriaren bidezko babesa, horretarako prestatutako profesionalen eta sentsibilizatutako herritarren eskutik.
Halaber, Estrategiak finkatzen duen ikuspegia da Euskadiko lurzoruak modu jasangarrian kudeatuta egotea 2050erako, horren bidez lurzoruaren osasuna eta funtzioak epe luzera bermatuz, etorkizuneko belaunaldiek erabili ditzaten.
Helburu hori lortzeko, 2022-2030 aldirako jasotako aurrekontu operatiboa 137,5 milioi eurokoa da, eta dokumentuan aurreikusitako 69 jarduerak garatzera bideratuko da.
Euskadiko lurzoruaren diagnostikoa
Estrategia hori lantzeko, Euskadiko lurzoruen egoerari buruzko aurretiazko diagnostiko bat egin dute. Diagnostikoan agerian jartzen da higadurak Euskadiko lurzoruei dakarkien mehatxua, eta, hortaz, adierazten da beharrezkoa dela higaduraren baldintzatzaileak lurraldean esku-hartzeko edo lurraldea kudeatzeko politika orotan txertatzea. Diagnostikoak jasotzen du, halaber, Euskadiko lurzoruetako materia organikoaren erreserbak egonkortu edo areagotu behar direla, elementu estrategiko gisa, bai lurzoruen osasuna eta klima aldaketaren aurrean duten erresilientzia hobetzeko eta bai berotegi-efektuko gasak murrizten laguntzeko.
Diagnostikotik ateratzen den beste datu bat da kutsatuta egon daitezkeen kokagune inbentariatu guztien % 20 merkatura itzuli dela haien gainean esku hartu ondoren, hots, haien kalitatea eta segurtasuna bermatzeko esku hartu ondoren.
Beste alde batetik, agerian jartzen da beharrezkoa dela arreta berezia zuzentzea lurpeko urak dituzten 1.568 hektareetara. Bukatzeko, lehorte-aldien hazkundeak (Euskadikorako klima-aldaketaren eskualde-agertokien arabera aurreikusita) desertifikaziorako arriskua areagotu lezake lurralde osoan, neurri desberdinetan, Arabako hegoaldea arrisku handiena duen eremua izanik. Aldi berean, irristaduren hazkunde teoriko bat espero da, berokuntza globalaren eta giza eragimen handiagoaren ondorioz muturreko prezipitazioek izango duten igoeragatik.
69 jarduera biltzen dituen ekintza-plana
Aurreikusitako jardueretako bat da hutsik dauden lurzoru degradatuak lehengoratzeko eta berrerabiltzeko politika bat abiatzea, lurzoru kutsatuen 400 hektarea lehengoratu ahal izateko. Sprilur eta Ihobe erakunde publikoen ekintza bateratua kutsatutako lurzoru historiko nagusien berreskurapena bultzatzen ari da. Bizkaiaren kasuan, honako hauek dira aipatzekoak: Santurtziko eremu batzuk; Burtzeña, Barakaldon; Inama, Muxikan, eta Plaia Barri edo Sakoni, Erandion. Gipuzkoan: La Herrera, Pasaian; Oikia, Zumaian; edo Arcelor Mittal, Zumarragan.
Ekonomia zirkularraren ikuspegitik, beharrezkoa da induskatutako lurren berrerabilpena eta balorizazioa sustatzea, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak izan dituzten kokaguneetan, lurzoruaren kalitatearen bateragarritasun-irizpideak kontuan hartuta. Kasu horietako bat da Ibarzaharra, Trapagaran eta Sestaon gauzatzen ari dena. Babcock-Wilcoxen antzinako instalazioen kokagunea jarduera berriak sustatzeko berreskuratu ondoren, beharrezkoa izan da lurraren kota 3 metro inguru igotzea, batez ere uholdeak gertatzeko arriskuagatik. Kota hori igo ahal izateko, erabilitako lurren parte baten jatorria lurzorua kutsatu dezaketen jarduerak jasan dituzten beste kokagune batzuetako proiektuetatik soberan geratu diren lur induskatuak izan dira; era horretan, zabortegira eramatea saihestu ahal izan da.
Beste alderdi garrantzitsu bat da zer-nolako potentziala duen lurzoruak klima-aldaketaren erronkari heltzeko, karbonoa lurzoruaren bitartez xurgatzeko ahalmenagatik. Neikerretik, lurzoruan xurgatutako karbonoa kuantifikatzeko lanetan ari dira, beraren karbono-finkapena hobetzeko neurri aktiboak ezarri ondoren. Neurri horien adibide on bat hirien inguruko espazio batzuen lehengoratzea da, hala nola Tonpoiren kasua, Bermeon; Artikutzako presaren birnaturaliazioa, Donostian; edo Aramangelu/Basaldeako nekazaritza-parke ekologikoan esku-hartzearen xede izaten ari diren lurzatiak, Gasteizen.
Azkenik, estrategia zeharkako eremuetatik hedatzeak lurzoruaren osasunaren jarraipenerako sare bat abiatzera eramango du, Euskadiko lurzoruen mapa egitetik abiatuta; halaber, kanpaina eta jarduerak egingo dira gizarte osoa sentsibilizatzeko eta lurzoruaren kudeaketa jasangarrian inplikatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Laura Aznal EH Bilduren Nafarroako presidentegai izango da berriro
Nafarroa Garaiko EH Bilduren Mahai Politikoak Laura Aznal proposatu du berriro Foru Erkidegoko presidente izateko hautagai, "Nafarroak aurrera egitea ahalbidetu duen azken hamarkadako lan sendoari jarraipena emateko xedez".
Tentsioa Euskal Herrian, Ceutako egoeragatik gaurko deitutako elkarretaratzeen aurrean
Eusko Jaurlaritzak lekuz aldatu ditu, Ceutako migrazio krisia dela eta, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Getxon egitekoak diren lau elkarretaratze, "istiluak ekiditeko": horietako bat PPk Gasteizen deitutakoa da, eta gainerakoak, arrazismoaren eta faxismoaren aurkako hainbat talderenak.
Gernikako alkateak liburutegi berria defendatu du eta okupa gazteek gaztetxea mugitzeko alternatiba "erreala" eskatu dute
Jose Maria Gorroñok uste du "onartezina" dela okupazio batek "Gernika osorako proiektu publiko baten garapena eragotzi edo atzeratu ahal izatea". Okupa gazteek, berriz, ez dute Astrara joan nahi, uste dutelako gune hori jada “gainezka” dagoela.
Insausti Donostialdeko udalekin bilduko da ostegunean, etxerik gabeko pertsonen egoera aztertzeko
Hain justu, Pasaia, Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalak deitu ditu Donostiako alkateak arazoari elkarrekin erantzuteko, etxerik gabeko pertsonen gaia "ez delako soilik hiri bakar baten auzia".
Beatriz Artolazabalek Estefania Beltran de Heredia ordezkatuko du EAJren talde parlamentarioan senatari eta bozeramaile gisa
2020az geroztik Senatuan EAJ bozeramailea da Beltran de Heredia. Izendapen horren ondorioz, Artolazabal ez da berriro Gasteizko alkategai izango 2027ko udal-hauteskundeetan.
EH Bilduk Iker Casanova proposatu du Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagai izateko
EH Bilduren Bizkaiko Mahai Politikoaren ustez, barakaldarra da hautagai egokiena ezkerreko subiranismoaren proiektua ordezkatzeko.
Zupiriaren ustez, ez dago kutsu politikorik gazteen eta Ertzaintzaren artean Aste Nagusian izandako istiluetan
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gizon gazteekin, alkoholaren eta beste substantzia batzuen kontsumoarekin eta gaueko aisialdiko "desinhibizioarekin" lotu ditu istiluak. Ceutari buruz galdetuta, deitoragarri iritzi dio Marokori "dagokion erantzukizuna bere gain hartzeko" ez eskatzeari.
Zupiriak "larritzat" jo ditu Poliziaren aurkako "gizalegearen kontrako jokabideak"
EH Bilduk erasoak arbuiatu ditu, eta "unean uneko gertakariak" direla esan du. PPk Gogorregi txosnaren "lotura politikoaz" galdetu dio Segurtasun sailburuari.
Bloke erreakzionarioa geldiaraztea izango da EH Bilduren "lehentasun nagusia" urte politiko berrian
EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.
Gazteen eta Haurren Gaietarako Espainiako ministroak "ezinbestekotzat" jo du Ceutako adingabeak penintsulan hartzea
Sira Rego ministroaren iritziz, "beharrezkoa da adingabe migratzaileak hartzea", sortutako krisi egoera "arintzeko" eta "adingabeen zaintza eskubidea bermatzeko".