Lau arabarretik batek astean kilo bat janari botatzen du, aztarna klimatikoaren kalkulagailuaren arabera
Aztarna klimatikoaren kalkulagailu arabarra inkestak batutako datuen arabera, lau arabarretik batek astean kilo bat edo gehiago janari botatzen du. Kalkulagailu hori 2030erako Arabako Aliantzaren ekimena da, eta 2.500 pertsonaren eguneroko jarduerak batzen ditu.
Arabarren ingurumen inpaktua neurtzeko, sei ardatz izan ditu kontuan inkestak: etxea, energia, ura, hondakinak, kontsumoa eta mugikortasuna.
Inkestari erantzun diotenen % 36k onartu dute berogailua 22ºC edo gehiagoan jartzen dutela etxean, nahiz eta nahikoa izan 19-21ºC arteko tenperatura izatea. Dutxan erabiltzen den ur kantitateari dagokionez, 30 urtetik beherakoek dutxan denbora gehien ematen dute; 0-18 urte bitartekoen % 43k eta 19-30 bitartekoen % 31ak 15 minutu edo gehiago igarotzen dituzte ur azpian.
Halaber, inkestatuen % 24k adierazi dute ez dutela hondakin organikoaren edukiontzia erabiltzen, eta 30 urtetik gorakoek hondakinen bereizketaren aldeko konpromiso-maila handiagoa dute.
Kontsumo ohiturei dagokienez, 30 urtetik beherako gazteek arropa gehien erosten dute, eta horietako bost gaztetik batek gutxienez astean behin produktu edo zerbitzuren bat Interneten bidez erosten du. Haragiaren kontsumoari erreparatuta, arabarren % 26k adierazi dute haragia inoiz ere ez edo noizean behin jaten duela.
Amaitzeko, mugikortasunari begiratuta, 30 urtetik beherako pertsonek erabiltzen dituzte gehien bizikleta eta garraio publikoa ikastera edo lan egitera joateko. Helduen % 50ak, berriz, autoa (partekatua ez dena) erabiltzen dute lanera joateko.
Halaber, oporraldian, gazteen % 13k gutxi kutsatzen duten ibilgailuak erabiltzen dituzte, hala nola trenak edo autobusak. Helduek, berriz, % 4k baino ez.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Aste Nagusian galdu ezin diren 5 ekitaldi
Bost plan proposatzen dizkizugu Bilboko Aste Nagusiaz gozatzeko. Galdu ezin dituzun ekitaldiak dira: pregoia eta jaien hasierako txupinaren jaurtiketa, txosnak, lehiaketa gastronomikoak edo balearen ohiko desfilea
Bilboko Aste Nagusiko lehen kartela, 1978an sortua, egia bihurtuko da igande honetan
Ekitaldia Areatzan egingo da, eta zapi urdinak banatuko dituzte bertan, urte hartan jaien ikur gisa zabaldu baitziren.
Herritarrak konfinatu dituzte Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Pasaiako portuan izandako sute batek eragindako keak Lezo eta inguruko biztanleei eragin diezaieke, eta, ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat bidali dute bizilagunei konfinatzea eskatzeko.
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.