Latinoamerika
2024/06/13 - 20:12
Senatuak boto bakar baten aldearekin onartu du Mileiren proiektu nagusia
'Omnibus legeak' kontrako 36 boto eta aldeko 37 jaso ditu, Goi Ganberako presidentearen kalitatezko botoa barne. Kalean milaka manifestarik protesta egin dute, eta Mileik "terroristatzat" jo ditu.
2024/06/13 - 12:20
Istiluak Buenos Airesen, Argentinako Senatuak Mileiren lege izarra eztabaidatzen duen bitartean
Lege horrek eztabaida eragin duen lan-erreforma eta enpresa publiko batzuen pribatizazioa jasotzen ditu. 1.200 agente bidali ditu Segurtasun Ministerioak eta 23 pertsona atxilotu dituzte.
2024/06/07 - 10:45
Gutxienez zortzi pertsona hil eta sei zauritu dira Bolivian, zubi bat erorita
Ezbeharra Santa Ana de Yacuman gertatu da, Amazoniako Beni eskualdean, 130 metro inguruko zubia kamioi bat gainetik igarotzen ari zela erori denean.
2024/06/03 - 12:34
Sheinbaum izango da Mexikoko presidente, botoen laurdena zenbatuta alde handiarekin nagusitzen ari baita
Ofizialistak botoen % 60 inguru jaso du, eta Xochitl Galvez opositoreak, % 28 baino ez.
2024/06/03 - 11:00
Claudia Sheinbaum eskertuta agertu da ''Mexikoko lehen emakume presidentea'' izateagatik
Claudia Sheinbaum Mexikoko hautagai ofizialistak alde handiarekin irabazi ditu igande honetako hauteskundeak, Hauteskunde Institutu Nazionalak argitaratutako kontaketa azkarraren arabera.
2024/06/02 - 22:02
Martxan da bozketa Mexikon, Claudia Sheinbaum faborito dela
Inkestek Sheinbaum eta Galvez jotzen dituzte faborito. Beraz, ezustekorik ezean, lehendabizikoz emakume batek hartuko du Mexikoko Presidentetza. Ia 100 milioi mexikar daude hauteslekuetara deituta, eta 20.000 kargu daude jokoan.
2024/06/02 - 21:32
Silvio Rodriguez: "Une zailetan artea are beharrezkoagoa dela uste dut"
Troba berrian lanean jarraitzen duen bakarretakoa da Silvio Rodriguez, eta disko berria dakar, 'Quería saber', gai, une eta genero nahasketa bat, "ñabardurak" eta tolerantziaren aldeko deia, eta esperantzarakoa, Kuba bere jaioterriak bizi duen gisako krisietarako.
2024/06/01 - 22:35
Nayib Bukelek bigarren agintaldia beteko du El Salvadorko presidente gisa
Konstituzioak baimena ematen ez duen arren, Nayib Bukele izango da berriro El Salvadorko presidentea. Gehiengo handi baten babesa jaso du bigarren aldiz presidente izateko, nahiz eta ekonomiaren egoera eskasa izan.
2024/06/01 - 13:38
Hogei bat pilotu-izurdek hondoa jo dute hondartzatik gertu Brasilgo ipar-ekialdean
Itsasora itzuli ezinik zeudela ikusita, erreskate operazioa antolatu dute. Biologoak eta albaitariak horien portaeran aldaketarik dagoen ikertzen ari dira.
2024/05/29 - 11:16
Kolonbiak zezenketak debekatzen dituen lege-proiektua onartu du
Kolonbiako Ordezkarien Ganberak gehiengo zabalez onartu du herrialdean zezenketak debekatzen dituen lege-proiektua. Ekimenak aldeko 93 boto eta kontrako bi lortu ditu. Lege berriak hiru urteko trantsizio-prozesua ezartzen du, erabateko debekura iritsi arte.
2024/05/23 - 18:45
Bederatzi pertsona hil dira eta 80 zauritu Mexikon hauteskunde mitin bateko eszenatoki bat behera etorrita
Lehen datuen arabera, haize zakarrak eragin du ezbeharra. Alvarez Maynez hautagai ofizialista eszenatokira igotzear zen, baina onik atera da. Bere ekitaldi politiko guztiak utzi ditu bertan behera, zauritutakoen egoera gertutik jarraitzeko.
2024/05/23 - 10:35
Bederatzi pertsona hil dira Mexikon hauteskunde mitin bateko eszenatoki bat behera etorrita
Jorge Alvarez Maynez hautagai ofizialistaren kanpainako azken ekitaldia egiten ari diren, Monterrey hirian. Ehunka pertsona zeuden bertan, eta gutxienez, bederatzi pertsona hil eta 80 zauritu dira. Itxura guztien arabera, haize zakarak eragin du ezbeharra.
2024/05/22 - 09:44
Javier Milei: ''Agian 'Match Point' egin diot Pedritori''
Argentinako presidenteak atzera egin barik jarraitzen du eta beste behin Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua izan du hizpide, asteburuan Begoña Gomez emaztearen kontrako salaketak egin ostean.
2024/05/21 - 17:20
Espainiak Argentinan duen enbaxadorea behin betiko erretiratu duela iragarri du Albaresek
Ministroak adierazi duenez, Gobernuak neurri gehiago ditu Mileiren barkamen ezaren aurrean, baina ez du "areagotzerik" nahi. Bestalde, enbaxadorea erretiratzea "zentzugabekeria" dela esan du Mileik, eta Sanchez "Espainia ez" dela azpimarratu du.
2024/05/21 - 10:53
Mileik berretsi du ez diola barkamenik eskatuko Sanchezi eta "erasotua" bera dela erantsi du
Espainiako eta Argentinako gobernuen arteko krisi diplomatikoa baretzetik urrun, presidente argentinarrak "koldarra" deitu dio Sanchezi. Are gehiago, salatu du sortutako gatazka Kichnerismoaren eta Espainiako Gobernuaren arteko estrategia partekatuaren ondorio dela.
2024/05/20 - 20:37
Confebasken arabera, EAEk 400.000 behargin baino gehiago beharko ditu lanean datozen hiru hamarkadetan
Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzarekin batera, "gure mugez gaindiko" enplegu kualifikatua erakartzeko proiektu pilotu "garrantzitsu" bat prestatzen ari dira, eta ekainean martxan jartzea espero dute.
2024/05/20 - 19:18
Argentinako Gobernuaren "barkamen publikoa" eskatu dio Albaresek enbaxadoreari
Albaresek Uste du Mileiren adierazpenak Espainiako Gobernuko Presidentziaren aurkako "erasoa" izan direla, eta Espainiako barne gaietan "esku-sartze argia. Argentinaren ustez, Mileiren eta Sanchezen arteko "kontu pertsonal" bat baino ez da auzia.
2024/05/19 - 21:53
Zer da enbaxadore bat kontsultara deitzea?
Espainiako diplomaziak Argentinan duen ordezkari nagusiak Espainiara itzuli beharko du, Ministerioak hala eskatuta.
2024/05/19 - 21:04
Espainiako Gobernuak 'sine die' erretiratu du Buenos Airesen duen enbaxadorea, Mileik esandakoen ostean
Sanchez presidenteari eta haren emazteari buruz esandako gauza "larriak" direla eta, "publikoki barkamena" eskatzeko galdegin dio Jose Manuel Albares Atzerri Gaietarako ministroak Mileiri. Egiten ez badu, Espainiak "beharrezko neurriak" hartuko ditu bere "subiranotasuna eta duintasuna" defendatzeko.
2024/05/17 - 23:08
Milei Madrilen: ''Gizateriaren minbizia sozialismoa da, ez diezaiogun irabazten utzi''
Javier Milei Madrilera etorri da Voxi babesa emateko Europako hauteskundeetarako kanpainaren hasieran.