Laudio
2024/08/24 - 23:42
Ehunka lagun elkartu dira Laudion, ''arreta mediko egokia ez jasotzeagatik'' pertsona bat hil dela salatzeko
ESK sindikatuak deituta, elkarretaratzea egin dute Laudioko herritarrek larunbat iluntzean, Alberto Acero plazan. Euskaraz eta gaztelaniaz irakurritako ohar batean, ''arreta mediko egokia ez jasotzeagatik'' pertsona bat hil dela salatu, eta Osakidetzaren "kudeaketa negargarria" gaitzetsi dute.
2024/08/24 - 20:00
Laudioko gobernu taldeak salatu du pertsona bat hil dela ZIU mugikorrean medikurik ez egoteagatik
Bestalde, Osasun Sailaren arabera, Osakidetzak eskura zituen baliabideak "une bakoitzean zuen informazioarekin" mobilizatu zituen.
2024/08/11 - 17:25
40 graduko tenperaturak gainditu dira Hego Euskal Herriko puntu askotan
Eguneko iragarpenak bete egin dira, eta tenperatura maximoek markak hautsi dituzte Euskadiko eta Nafarroako udalerri askotan. Arratsaldean zehar, berriz, tenperaturek behera egingo dute, eta 20:00etatik aurrera enbata sartuko da eta 10 ºC-ko minimoak izango dira.
2024/06/21 - 16:28
Ainize Gastaka Laudioko alkateak ez zuen espero Omnia gobernutik ateratzea
Aurrerantzean EH Bilduk lanean tinko jarraituko duela adierazi du Ainize Gastakak eta udaleko talde guztiekin, Omnia barne, akordioetara iristen saiatuko direla.
2024/06/21 - 09:42
Albiste izango dira: Pradales lehendakari, kirolean euskara sustatzeko plana eta Finantza Kontseilua Bruselan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/20 - 14:33
Omniak "oposizio aktiboa" egingo du orain Laudion, EH Bildurekin banaka gaiak adostuz
Arabako independenteen elkartea tokiko gobernutik atera da, baina ekarpenak egiten jarraitu nahi du, "gure nortasuna galdu gabe".
2024/06/20 - 09:53
Albiste izango dira: Inbestidura saioa Legebiltzarrean, zatiketa Laudioko udal gobernuan, eta Azkena Rock
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/20 - 00:15
Omniako hiru zinegotziek Laudioko udal gobernua, EH Bildurekin partekatzen zutena, utzi dute
Ohar bateratu batean, Omniak eta EH Bilduk eman dute erabakiaren berri, baina "etorkizunean sortuko diren gaietan orain arte garatutako adostasun lerroa lehenesteko konpromisoa” hartu dute biek.
2024/05/20 - 14:36
Tubacexek Arabiar Emirerri Batuetan duen filialaren % 49 erosi du Abu Dhabiko inbertsio funts batek
Mubadala Investment Companyk ia 138 milioi euro ordainduko ditu Arabako enpresak han duen negozioaren erdiagatik. Konpainiaren arabera, operazioak ez dio EAEko jardunari eragingo. Are gehiago, baliteke, horri esker, inbertsioak egitea Arabako lantegietan.
2024/05/07 - 14:57
Arabako Aldundiak Nerbioiko parke lineala 1,8 kilometro luzatuko du, Urduña eta Delika artean
Gaur egun Laudioko eta Amurrioko herriguneak lotzen ditu parke linealak, oinezkoentzako eta bizikletentzako bide batekin. Foru gobernuak gaur onartu ditu azpiegitura berria atontzeko proiektua eta aurrekontua (985 607 euro).
2024/02/29 - 10:06
Tubacexek 36,3 milioi euroko irabazi garbiak lortu zituen iaz, aurreko urtean baino ia % 80 gehiago
Salmentetan eta EBITDAn datu "historikoak" eskuratu zituen konpainiak. Tutuen fabrikatzaileak uste du 2024an ere bide beretik jarraituko dutela fakturazio datuek.
2024/02/04 - 18:21
Laudio B.C. Eskubaloi Taldeak entrenatzaile bat kanporatu du adingabe bati sexu erasoa egiteagatik
Ertzaintza kasu honen inguruko salaketa bat ikertzen ari da. Entrenatzaileak, arbitro lanetan ari zela, ipurdia ukitu zion ikusle adingabe bati larunbatean.
2024/02/01 - 15:10
Estibaliz Urresola zuzendariaren bidea Laudiotik Goya sarietara
"20.000 especies de abejas" pelikulagatik zuzendari berri onenaren saria irabazteko izendatuta dago Urresola. Pelikulan agertzen den Santa Luzia auzoko bordara gonbidatu gaitu.
2024/01/19 - 20:54
Manifestazio jendetsua Laudion osasun sistema publiko eta duin baten alde
Laudion, 42 urteko gizon batek bihotzekoa izan zuen, eta osasun-zentroan medikurik ez zegoenez, erizainak artatu behar izan zuen. Gaur manifestazioa egin dute egoera hori salatzeko.
2024/01/16 - 22:17
Elkarretaratze jendetsua egin dute Laudion, Etengabeko Arreta Guneko baliabide falta salatzeko
Elkarretaratze jendetsua egin dute gaur Laudion, ostiralean Osakidetzako Etengabeko Arreta Gunean hil zen 42 urteko gizonaren familiari babesa adierazteko eta baliabide falta salatzeko.
2024/01/14 - 21:48
Etengabeko Arretako Guneetan medikuak egon daitezela eskatu dute osasun publikoaren aldeko plataformek
Ostiralean Laudioko EAGan bihotzekoak jota gizon bat hil izanaz ESK sindikatuak egindako salaketa abiapuntu hartu du OPA Herri Plataformak, eta "egoera honek inflexio-puntua izan behar" duela nabarmendu du.
2024/01/14 - 13:58
2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilaren 28tik martxoaren 16ra jokatuko da
Printzipal Antzokian izango da finala, Gasteizen, hiru final-laurdenen eta bi finalerdi jokatu ondoren.
2024/01/13 - 22:42
ESK sindikatuak salatu duenez, baliabide faltagatik hil da 42 urteko gizon bat Laudioko anbulatorioan
Bihotzekoak jota heldu zen ostiralean osasun zentrora, baina ez zegoen medikurik bertan. Osakidetzaren arabera, erizainek eta larriadietarako anbulantzia bateko langileek egoki artatu zuten, baina ezin izan zuten salbatu. Sindikatuak, berriz, osasun publikoaren gainbeherari egotzi dio ezbeharra.
2024/01/06 - 15:05
Leioak eta Laudiok 4 milioi euro banatu dituzte Erregetako loteriaren lehenengo eta hirugarren sariekin
Artea merkataritza-zentroan, Leioan (Bizkaia), bi milioi euro baino gehiago banatu dituzte Erregetako loteriaren saritan, eta beste hainbeste Laudion, La Casa de Resa loteria-administrazioan.
2023/12/23 - 19:02
Laudioko emakume batek jasandako sexu erasoa salatu, eta biktimari babesa azaldu diote dozenaka herritarrek
Laudioko Mugimendu Feministak elkarretaratzea egin du gaur, pasa den astean herriko emakume batek jasandako sexu erasoa salatzeko eta hari babesa adierazteko. Udalak eta dozenaka herritarrek bat egin dute bilkurarekin.