Laudio
2022/05/26 - 22:58
Gonzalo Faustmanen alaba trenak harrapatuta hil zen Laudioko geltokian 2016an
Laudion trenak harrapatuta hil egin zen 19 urteko neskaren aita da Gonzalo Faustman. Gonzalok salatzen du paso nibel eta tren pasagune asko geratzen direla oraindik eta arriskutsuak direla oso.
2022/05/18 - 11:10
"Asko pozten nau Cannesen egoteak, atxikimendu handia baitut filmak lantzen duen istorio eta gaiarekin"
Estibaliz Urresola laudioar zinemagileak Cannesko Kritikaren Astean estreinatuko du "Cuerdas" film labur soziala. Berarekin hitz egin dugu.
2022/04/28 - 15:01
Tubacexek 3,4 milioi euroko irabaziak izan ditu lehen hiruhilekoan
Arabako enpresak nabarmendu du emaitzak hobeak izan zitezkeela, baina inflazio handiak eta hornidura-kateko tentsioek kalte egin dietela.
2022/04/25 - 12:04
Sute batek kalte handiak eragin ditu Laudioko zur-enpresa batean
Garrak 05:30 aldera piztu dira, ikertzen ari diren arrazoiengatik, Santa Cruz industrialdeko enpresa batean. Suhiltzaileek dagoeneko lortu dute sua itzaltzea. Zorionez, ez da inor zauritu.
2022/04/25 - 10:50
Sute batek kalte material handiak eragin ditu Laudioko Maderas de Llodio enpresan
Suhiltzaileek sua itzali dute, baina ingurua hozten geratu dira. Ez da inor zauritu.
2022/04/25 - 10:35
Sutea Laudioko Maderas de Llodio enpresan
Sute handia piztu da goizaldean Laudion, Maderas de Llodio enpresan. Ez da inor zauritu, baina kalte materialak handiak dira.
2022/04/20 - 15:34
Esti Urresola arabar zuzendariak Canneseko Kritikaren Astean parte hartuko du
Urresolak "Cuerdas" film laburra estreinatuko du Frantziako jaialdian zinemagile berriei eskaintzen dieten sailean.
2022/03/31 - 00:49
Horrelakoa izan da Laudioko kaleetan zebilen basurde bat harrapatzeko 'jazarpena'
Bi orduko jazarpenaren ondoren, polizia-patruilek animalia inguratzea lortu dute Aranaztar inguruan, eta handik mendira ihes egin du, kalterik jasan gabe.
2022/03/24 - 14:35
Hiru pertsona hil dira Okondoko baserri batean izandako sutean
80, 82 eta 85 urteko neba-arrebak, bi gizon eta emakume bat, dira hildakoak. 04:30 aldera piztu da sua Markuartu gaineko baserri batean, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko.
2022/03/24 - 09:18
Hiru anai-arreba hil dira Okondoko baserri batean izandako sutean
Sua Markuartu gaineko baserri batean piztu da 04:30ean. Oraindik ez dago argi zerk eragin duen sutea.
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
2022/02/17 - 13:35
1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).
2022/02/14 - 13:53
Gipuzkoak ere lortu du 2.000 kasutik behera jaistea intzidentzia-tasa metatua
Horrela, hiru lurraldeak daude gaur-gaurkoz muga horren azpitik. Nolanahi ere, herri gehienek gorriz margotuta jarraitzen dute.
2022/02/10 - 14:00
2.000 kasutik beherako itzidentzia-metatua dute Bizkaian eta Araban
Gipuzkoak, berriz, 100.000 biztanleko 2.130eko intzidentzia du. Nabarmen egin dute hobera datuek hiru lurraldeetan.
2022/02/10 - 07:55
Greba eguna dute gaur Bizkaibusen zerbitzua ematen duten Avanza Durangaldea enpresako langileek
Enpresa batzordeak eskatzen du, besteak beste, 2020tik iraungita dagoen lan hitzarmena berritzea. Halaber, bitartekari lanak egitea eskatzen dio Bizkaiko Foru Aldundiari.
2022/02/07 - 15:13
Bizkaia da oraindik ere EAEtik intzidentzia txikiena duen lurraldea, 2.287 kasurekin
Arabak jarraitzen dio, 2.446 kasurekin, eta gaur-gaurkoz Gipuzkoa da egoera okerrenean dagoena, 2.708 kasuko intzidentzia metatuarekin.
2022/02/05 - 17:18
Euskalgintzaren Kontseiluak euskararen inguruko epaiari "batasunetik" erantzuteko deia egin du Laudion
Ehunka pertsona batu dira Gasteizko epaile batek Laudioko Udaleko lanpostuen hizkuntza-eskakizunen inguruan emandako epaiarekin desadostasuna agertzeko.
2022/02/05 - 16:34
Ehunka herritarrek egin dute bat Laudioko Udaleko lanpostuen hizkuntza-eskakizunen aurkako epaiaren kontra
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, ehunka herritar elkartu dira Laudioko Udaleko lanpostuen hizkuntza-eskakizunen inguruan emandako epaiarekin desadostasuna agertzeko. Epaile batek, 2020an euskara perfila ez betetzeagatik lanpostua galdu zuen langilea berriro onartzeko agindu dio Udalari.
2022/02/03 - 14:44
Elkarretaratzea deitu dute larunbatean Laudion, hizkuntza eskakizunen inguruko epaia salatzeko
Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintzak elkarretaratze bateratua antolatu dute larunbaterako, 12:30ean, Laudioko Herriko Plazan.