Laudio
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
2022/02/17 - 13:35
1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).
2022/02/14 - 13:53
Gipuzkoak ere lortu du 2.000 kasutik behera jaistea intzidentzia-tasa metatua
Horrela, hiru lurraldeak daude gaur-gaurkoz muga horren azpitik. Nolanahi ere, herri gehienek gorriz margotuta jarraitzen dute.
2022/02/10 - 14:00
2.000 kasutik beherako itzidentzia-metatua dute Bizkaian eta Araban
Gipuzkoak, berriz, 100.000 biztanleko 2.130eko intzidentzia du. Nabarmen egin dute hobera datuek hiru lurraldeetan.
2022/02/10 - 07:55
Greba eguna dute gaur Bizkaibusen zerbitzua ematen duten Avanza Durangaldea enpresako langileek
Enpresa batzordeak eskatzen du, besteak beste, 2020tik iraungita dagoen lan hitzarmena berritzea. Halaber, bitartekari lanak egitea eskatzen dio Bizkaiko Foru Aldundiari.
2022/02/07 - 15:13
Bizkaia da oraindik ere EAEtik intzidentzia txikiena duen lurraldea, 2.287 kasurekin
Arabak jarraitzen dio, 2.446 kasurekin, eta gaur-gaurkoz Gipuzkoa da egoera okerrenean dagoena, 2.708 kasuko intzidentzia metatuarekin.
2022/02/05 - 17:18
Euskalgintzaren Kontseiluak euskararen inguruko epaiari "batasunetik" erantzuteko deia egin du Laudion
Ehunka pertsona batu dira Gasteizko epaile batek Laudioko Udaleko lanpostuen hizkuntza-eskakizunen inguruan emandako epaiarekin desadostasuna agertzeko.
2022/02/05 - 16:34
Ehunka herritarrek egin dute bat Laudioko Udaleko lanpostuen hizkuntza-eskakizunen aurkako epaiaren kontra
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, ehunka herritar elkartu dira Laudioko Udaleko lanpostuen hizkuntza-eskakizunen inguruan emandako epaiarekin desadostasuna agertzeko. Epaile batek, 2020an euskara perfila ez betetzeagatik lanpostua galdu zuen langilea berriro onartzeko agindu dio Udalari.
2022/02/03 - 14:44
Elkarretaratzea deitu dute larunbatean Laudion, hizkuntza eskakizunen inguruko epaia salatzeko
Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintzak elkarretaratze bateratua antolatu dute larunbaterako, 12:30ean, Laudioko Herriko Plazan.
2022/02/03 - 14:03
Astigarraga, Eskoriatza eta Usurbil dira intzidentzia altuena duten EAEko udalerriak
Intzidentziak behera egiten jarraitzen du hiru lurraldeetan: 2.830ekoa da Araban, 2.671koa Bizkaian eta 3.110ekoa Gipuzkoan.
2022/02/03 - 11:26
Paul Bilbao: "Botere judizialak hizkuntza politika egitea erabaki du"
Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiaren arabera, "modu bateratuan egin behar zaio aurre honi, eta harresi bat eraiki behar da eraso hauen kontra".
2022/02/02 - 15:29
Laudioko Udalak helegitea aurkeztu du Gazteizko epailearen auto aurrean
Laudioko bitarteko funtzionarioa kargutik kendu zuten lanposturako beharrezkoa den euskara maila ez lortzeagatik, baina epaile batek kaleratzea baliogabetzat jo du eta langilea berriro hartzeko agindu du, euskara "oso hizkuntza zaila" dela argudiatuta.
2022/02/02 - 14:52
Kontseiluak salatu du hizkuntza politika "nahierara" arautzen hasia dela botere judiziala
Halaber, azpimarratu du euskalgintzak "berriz ere plazak betetzeari ekin" diola, eta jakinarazi hezkuntza, administrazioa eta eremu sozioekonomikoa izango dituela "lehentasunezko jardun eremu".
2022/02/02 - 12:44
Laudiok helegitea aurkeztuko du langile baten kaleratzea baliogabetzat jo duen epaiaren aurka
Kontseiluak salatu du hizkuntza politika "nahieran" arautzen hasi dela botere judiziala, epaien bidez; eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak gogorarazi du euskara hizkuntza ofizialetako bat dela. EAJk, EH Bilduk, ELAk eta LABek ere gogor kritikatu dute ebazpena.
2022/02/02 - 10:47
Bingen Zupiria: ''Laudioko Udalari dagokio egindakoa aztertzea eta hartu beharreko erabakiak hartzea''
Bingen Zupiria bozeramaileak gogoratu du EAEko biztanleek administrazioan euskara erabiltzeko eskubidea dutela. Epaileak langilea berriro onartzeko emandako argudioen inguruan galdetuta, Zupiriak esan du epailea "sartu behar ez zuen putzu batean sartu dela".
2022/02/01 - 22:19
'Pertsona bakoitzari bere jatorrizko hizkuntzaren arabera egiten zaio hizkuntza bat errezago edo zailago'
EITBko Euskara Zerbitzuko buruaren esanetan, hizkuntza zailen zerrenda ofizialik ez dago, ''pertsona bakoitzari bere jatorrizko hizkuntzaren arabera egiten zaio beste hizkuntza bat errezago edo zailago''.
2022/02/01 - 17:19
Justiziak kaleratutako bitarteko langile bati arrazoia eman dio, euskara "oso zaila" dela argudiatuta
"Administrazioak euskara munduko hizkuntza zailenen artean bosgarrena dela ahaztu du (are gehiago, zerrenda batzuetan lehen tokian agertzen da)", adierazi du epaileak sententzian.
2022/01/31 - 17:33
Bermeo eta Astigarraga dira, hurrenez hurren, intzidentzia baxuena eta altuena duten EAEko udalerriak
3372 kasuko intzidentziarekin, Gipuzkoa da lurralde astinduena; Bizkaia, berriz, egoera onenean dagoena.
2022/01/27 - 14:27
EAEko 16 udalerri handitan 4.000tik gorakoa da oraindik intzidentzia metatua
Ondorengoak dira: Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Deba, Eibar, Elgoibar, Eskoriatza, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Pasaia eta Usurbil, Gipuzkoan; Agurain, Araban; eta Elorrio, Bizkaian.