Lehortea
2023/05/14 - 16:29
Andaluziako Doñana parkeak lehorte-arazo larria du tokiko legez kanpoko ustiategiengatik
Ur eskasiak eta legez kanpoko putzuen ustiapenak arriskuan jarri dute Huelva aldeko Doñana gune babestua. 1.000 putzu baino gehiago daude, eta akuiferoak ez du gehiagorako ematen.
2023/05/13 - 16:40
Portugal, ur egarriz
Muturreko lehortea bizi dute leku batzuetan, 100dik gora egun euririk gabe. Abeltzainak bereziki, oso kezkatuta daude. ETBko lantalde batek lehortearen eraginpean dauden lekuak ezagutuko ditu asteotan.
2023/05/13 - 10:52
Urtea hasi zenetik iaz baino %15 euri gutxiago egin du Hego Euskal Herrian
Aurtengo lehen lauhilekoan, batez beste 66,33 litro bildu dira metro koadroko; iazko epe berean, berriz, 78,55 litro izan ziren.
2023/05/12 - 22:37
Nafarroan euria egin badu ere, ez da nahikoa hegoalderako
Nafarroako iparraldean euria egin badu ere, ia ez da tantarik erori foru lurraldearen hegoaldean. Azken tantak Lizarran erori dira; hala ere, kezkatuta daude.
2023/05/11 - 16:32
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako 784 milioi euroko laguntzak onartu ditu Espainiako Gobernuak
Lehen sektoreari laguntzeko neurri horien artean daude, diru-laguntza zuzenak, zerga beherapenak, eta maileguak eta finantzazio bideak.
2023/05/11 - 11:51
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntza zuzenak onartuko ditu gaur Espainiako Gobernuak
Ministroen Kontseiluak lehorteari aurre egiteko neurri sorta bat onetsiko du, tartean, beherapenak nekazarien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) edo salbuespenak nekazaritzako Ondasun Higiezinen gaineko Zergan.
2023/05/09 - 14:21
Lorategiak ez ureztatzeko eskatu die Zuiako Udalak herritarrei, euri faltagatik
Datozen hilabeteetan prezipitazio gutxi egingo duelakoan, eta udan izango den ur gabeziari aurre egiteko, "arduraz" jokatzeko eskatu die bizilagunei, eta lorategiak ez ureztatzeko eta igerilekuak ez betetzeko.
2023/05/09 - 06:54
Iritsi da euria azkenean Euskadira
Astelehen eguzkitsu eta epel baten ostean, astearteak aldaketa dakar. Fronte bat sartuko da arratsaldean: tenperaturak jaitsi egingo dira eta zaparrada mardulak espero dira kostaldean. Giro nahasiarekin jarraituko dugu asteburura arte gutxienez.
2023/05/07 - 16:45
Lehortearen eraginez, etxe batzuk pitzatzen ari dira Iparraldean
Ur eskasia dela eta, buztin-lurretan eraikitako etxeetan arrakalak agertu dira, lurren mugimenduengatik. Ez da fenomeno berria, baina gero eta etxe gehiagotan ari dira agertzen kalteak.
2023/05/03 - 16:00
'El Niño' fenomeno meteorologikoa espero da udarako
Fenomeno horrek tenperaturen hazkundea, lehorteak eta prezipitazioak dakartza mundu mailan. Oraingoz, ezin da jakin nolako intentsitatea eta iraupena izango duen.
2023/05/02 - 16:41
Nekazarien sindikatuek laguntzak eskatu dituzte Nafarroako lehorte "kezkagarriari" aurre egiteko
Itziar Gomez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emandako datuen arabera, sikateak Erriberako eta Nafarroa Erdialdeko lehorteko laboreen 40.000 hektareari eragin die dagoeneko.
2023/05/02 - 15:54
Lehortearen Mahaia bigarrenez bildu da Nafarroan
Lehorteak Foru Gobernua eta nekazaritza eta abeltzaintzako erakundeak kezkatzen ditu. Nekazariek galdutzat ematen dute lehorreko zereal-uzta eta dirulaguntzak eta beste neurri batzuk eskatzen dituzte egoerari aurre egiteko.
2023/05/02 - 10:11
Albiste izango dira: Nafarroako Lehortearen Mahaia, eguraldi epela eta lehorra eta Bermeo Tuna Forumen itxiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/04/30 - 22:22
4.200 biztanle eta 1.800 igerileku ditu Gironako Begur herriak, bi pertsonako igerileku bat
Lehorte egoera larria da Katalunian eta Generalitateak plan berezia ezarri du azken asteetan. Abian jarritako neurrien artean, igerileku partikularrak betetzeko debekua. Herri batzuetan bereziki zorrotz kontrolatzen ari dira: Begur herrian, Udaltzainak prismatikoekin ibiltzen dira zelatatze lanetan.
2023/04/30 - 20:56
Ura babesteko "irtenbide miragarririk" ez dagoela uste dute EBko zientzialariek
Zehaztasunezko nekazaritza, gatzgabetzea eta naturan oinarritutako irtenbideen alde egiten dute zientzialariek. "Baso osasuntsua baduzu, lurzoru osasuntsua izango duzu. Hezeguneak babesten badituzu, horiek lehorteen eta uholdeen aurkako moteltzaile natural gisa funtzionatuko dute", diote JRCn.
2023/04/30 - 20:51
Hego Euskal Herrian bermatuta dago ur-hornidura, baina egoera kezkagarria da Nafarroa hegoaldean
Gasteiz eta Bilbo urez hornitzen dituzten urtegiak % 74an daude; Donostia hornitzen duen Añarbe % 82n eta Iruñera ura bidaltzen duen Eugi, % 90ean. Baina, hegoalderago, Esa eta Allotz % 56 eta % 48an daude hurrenez hurren, azken hamarkadako batez besteko mailatik oso behera.
2023/04/28 - 11:03
Lehortea, elikagaien salneurrien etsai
Erregaien prezioak izan ziren lehendabizi, Ukrainako gerraren ondorioz sortutako hornidura falta ondoren, eta orain lehortea dator. Elikagaiak merkatzea zaila izango da, euria egiten ez badu.
2023/04/24 - 09:00
Eguraldi egonkorra eta tenperatura epelak apirila amaitzeko
Giro gris eta zeru hodeitsuekin abiatuko dugu astea, baina ez da euririk espero. Ostegunetik aurrera, ordea, tenperaturak gora egingo du eta 25º-tik gora ibiliko da barnealdean.
2023/04/23 - 12:06
URAko zuzendaria: ''Ur-hornidura bermatuta dago urtebete baino gehiagorako, euria egin ala ez''
Uraren zentzuzko erabilera egiteko eskatu die herritarrei Antonio Aiz Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiak, "oparotasun nahiz urritasun garaietan" (jatorriz, gaztelaniaz).
2023/04/20 - 10:00
Aurrekaririk gabeko muturreko beroak eta lehorte orokorrak markatu zuten Europako klima 2022an
Copernicusek argitaratutako txosten baten arabera, 2022a bigarren urterik beroena izan zen Europan, eta iazko uda ere kontinenteko beroena izan zen. Gainera, Artikoak seigarren urterik beroena izan zuen erregistroak daudenetik.